Agenda
Batcharte: Sor[tu.E]gina
2023/05/18 18:30
Leioa, Parking del Molino
Bostak leku honetan daude istorio txiki bat kontatzen ari zarelako. Ez da lotarako kontatzen dugun istorio bat; luzaroegi egon zara lo. Istorio hau esnatu egiten da, berak erakutsiko dizu sekretuak gordetzen dituen gorputzaren existentzia. Sorgina: sortu egina. 1609an hasi ziren sorginkeriagatiko epaiketak Euskal Herrian. Eta dena beltz bihurtzen da, zura bezala, gorputz kiskaliak bezala, gure buruak bezala. Jendeak xuxurlatzen du, salatzen du, maitatzea ezkutatzen du. Zein dira sorgin eta azti hauek? Ezina maite dutenak? Beren gonak hegan jartzen dituztenak? Zaharregiak direnak? Hona hemen haien istorioak, sudur makurrik gabe, kapela zorrotzik gabe.
- Egilea: Fanny Marmayou
- Zuzendaritza: Fanny Marmayou
- Musika: Maylis Reynal
- Eszenografia: Fanny Marmayou
- Koreografia: Fanny Marmayou
- Jantziak: Fanny Marmayou
- Dantzariak: Fanny Marmayou, Joana Olasagasti, Aurore Lacombe
* Leioako Umore Azoka 2023 Jaialdiaren barruan.
Cia. Mariana Collado & Lucio A. Baglivo: Recuerdos de margaritas
2023/05/18 18:30
Leioa, Udaletxea
Nola irudikatu denboraren joana gure gorputzetan? Nola erantzuten diete oroitzapenei, garrantzitsuak izan ziren espazioei? Nola itzul gaitezke iraganetik orainaldian oroitzapen bat bizitzeko? Galdera horien aurrean, 3 interpreteak maitasunean barrena mugituko dira, galdera horiei erantzuten saiatzean gertatzen zaiena esperimentatuz. Ikusleak beste garai batera eraman nahi ditugu. Flamenkoaren, dantza garaikidearen, antzerkiaren, umorearen, akrobaziaren eta zuzeneko musikaren bidez kontzeptu abstraktuak itzultzeko ahalegin ezinezkoa da; maitasun istorio klasiko baten bidez.
- Egilea: Mariana Collado & Lucio A. Baglivo
- Zuzendaritza: Mariana Collado & Lucio A. Baglivo
- Musika: Alfonso Acosta
- Eszenografia: Mariana Collado & Lucio A. Baglivo
- Koreografia: Mariana Collado & Lucio A. Baglivo
- Aktoreak: Mariana Collado, Alfonso Acosta, Lucio A. Baglivo
Kresala: Hitaz Orhoit
2023/05/18 19:00
Beasain, Erauskin Plaza
Hitaz Orhoit basakeriaren eta zentzugabekeriaren biktima ikusezinen oroimenez sortutako lana da, gehienetan emakumeak protagonista dituena. Pieza subliminala, argia eta aztarna bere errautsetatik berpizten den arimaren babes espiritualerako mantu gisa dituena. Idatzi gabeko alegoriak dituen mundu oso bat, zeinen gure barnean bertikalki murgiltzean -eta hori da gure sortze-modua-, burugabeko basakeria ahazten ez duena.
- Zuz. Artistikoa: Idoia Ibarzabal, Faustino Aranzabal
- Koreografia: Faustino Aranzabal
- Dantza-maistra: Idoia Ibarzabal, Faustino Aranzabal
- Argien diseinua: Inma Irazustabarrena
- Jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal
- Dantzariak: Jone Muniategiandikoetxea, Pablo Zurutuza, Claudia Erentxun, Oier Goikoetxea, Jone Murua, Josu Sagardia, Marta Buendia, Aitor Egaña, Irati Martikorena, Markos Murua, Maddi Llorente, Iker De La Hoz, María Pérez, Manex Lizartza, Garazi Labaka, Harkaitz Ardanaz, Aiora Marigil, Aimar Eceiza, Naia Lertxundi, Ibai Ochoa De Alaiza, Nahia Kalparsoro, Manex Zabaleta, Enara Rodríguez, Beñat Sasiain, Lorea Esnaola, Beñat Lizartza, Izaro Lozano, June Azpiazu, Maialen Mujika, Lide Muniategiandikoetxea, Naroa Conde, Maialen Agirregomezkorta, Enara Lardizabal
- Talde teknikoa: Eragin.Stac – Argiztapena eta soinuztapena
- Argizaiolak: Xabier Garate – Eskultura tailerra
- Argazkiak: Mikel Zubillaga
- Kudeaketa: Aimar Eceiza
- Komunikazioa: Claudia Erentxun
- Bitartekaritza: Josu Sagardia
Aukeran: Aiurri
2023/05/18 19:00
Leioa, Boulevard Udondo 2
Bi saio: 19:00, 21:30
Dantza, mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko. Aukeran Dantza Konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Zer da dantzari izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.
- Egilea: Aukeran Dantza Konpainia
- Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
- Musika: Xabi Aburruzaga
- Koreografia: Ane Anza, Maier Muruamendiaraz
- Jantziak: Oscar Armendariz
- Dantzariak: Ane Etxeberria, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Ane Anza, Nora Muro, Laida Egaña, Danel Serrano, Claudia Talavera
* Leioako Umore Azoka 2023 Jaialdiaren barruan.
Malandain Ballet Biarritz: Noe
2023/05/18 19:30
Donostia, Victoria Eugenia antzokia
Uholde Handiaren mitoaren bitartez, zenbait tradiziotan ageri baita, Noe pertsonaia baikorra hausturaren antzeko zerbaiten ordezkari da gizateriaren historian. Iraganaren laburpen gisa, etorkizunaren prestakuntza gisa, aurrekoa baino hobea izango den mundu berri baten sorrera sinbolizatzen du. Bigarren Kreazio bat, lehena ezabatzen duena, lehena gaitzak eta gizakien ahuleziak desbideratu ondoren. Ondorioz, Adan berri bat, ez lurretik sortua, uretatik baizik, Hasiera liburuan lehenik hilkor gisa agertzen dena, biziaren sinbolo izan aurretik: Izan ere, sorgune eta sehaska duen Arkatik irten ea gero, Noek eta senideek mundua jendeztatuko dute berriro.
- Koreografia: Thierry Malandain
- Musika: Gioacchino Rossini - Messa di Gloria
- Dekoratua eta jantziak: Jorge Gallardo
- Argiztapen diseinua: Francis Mannaert
- Jantzien errealizazioa: Véronique Murat
- Dekoratua eta osagarrien errealizazioa: Frédéric Vadé
- Koprodukzioa: Chaillot - Théâtre National de la Danse (Paris), Opéra de Saint-Etienne, Donostia Kultura - Teatro Victoria Eugenia de Donostia / San Sebastián - Ballet T, CCN Malandain Ballet Biarritz.
- Laguntzaileak: Opéra de Reims, Théâtre de Gascogne - le Pôle, Theater Bonn (Allemagne), Forum am Schlosspark – Ludwigsburg (Allemagne)
Led Silhouette: Creepy Crawly
2023/05/18 20:00
Atarrabia, Kultur Etxea
Sentimenduen kontrola umeak ikasi behar duen lehenengotako gaitasuna da. Gizonak negarrari eutsi behar dio, ezin du publikoan maitasun gehiegirik adierazi, dominantea izan behar du, eta batzuetan, mespretxuz jokatu behar du. Laburbilduz, indartsua izan behar du bestearen antzik izan ez dezan; ahula denaren eta burla eta gutxiespena jasotzen duenarena.
Inork ez gaituenean ikusten eta eroso gaudenean gure sentiberatasuna agertzen zaigu. Konfiantza dugun pertsonaren aurrean agertu eta gure lotsetatik aske sentitzen gara, afektiboetatik zein gorputzari lotutakoengatik.
- Koreografia eta proiektuaren zuzendaria: Jon Lopez
- Zuzendari laguntzailea: Martxel Rodriguez
- Interpreteak:Martxel Rodriguez, Edoardo Ramirez eta Marcos Martincano
- Soinu espazioa: Anne James Chaton, Mica Levy, M. Ostermeier, Jon López
- Argiztapena:Andoni Mendizabal
- Jantziak: Lola García “Lalola” / Iñaki Cobos
Harrobi: Geure(r)a
2023/05/18 23:30
Leioa, Errekalde plaza (kristalera)
Geure(R)a naturaren, poesiaren, dantzaren eta bideo mapping-aren arteko elkarrizketa planteatzen duen ikuskizuna da. Juantxo Zeberioren musikak, Toti Martínez de Lezearen bertsoek eta Paco Gramajeren proiekzio animatuek aberastu egiten dute hiru dantzarik egindako koreografia esekia. Helburu nagusia euskal kulturaren sorgiñen iruditeria eta istorioak ikusarazten eta berreskuratzen laguntzea da, helburu hori errealitate batean oinarrituz: istorio horiek desagertzen ari dira. Geurea Geure(R)a, Geurean zintzilik. Nortzuk dira gaur egungo sorgiñak?
- Egilea: Dimegaz – Janire Etxabe
- Zuzendaritza: Janire Etxabe
- Musika: Juantxo Zeberio
- Jantziak: Amaia Albes
- Aktoreak: Sara Mohino, Alejandra Perez, Janire Etxabe
- Testua: Toti Martinez de Lezea
* Leioako Umore Azoka 2023 Jaialdiaren barruan.