Agenda
Ostiralak dantzan
2023/05/12 17:00
Donostia, Intxaurrondo Kultur Etxea
Helburua dantzatzea eta gozatzea da.
Gonbidapenak apirilaren 9tik aurrera banatuko dira Intxaurrondo Kultur Etxean (gehienez 2 gonbidapen pertsona bakoitzeko). Programaren etapa berrian saioak ostiraletan izango dira. Plus 55 agendetan jakinaraziko ditugu hurrengo data eta tokiak.
Urdaneta dantza taldea
2023/05/12 17:00
Ordizia, Herri Antzokia
Maiatzaren 12an, 17:00etan, Urdaneta dantza taldearen emanaldia Ordiziako Herri Antzokian.
Maitane Sarralde: DESªNUDA
2023/05/12 18:00
Errenteria, Niessen Kulturgunea
Desªnuda dantza garaikide eta eszekiko ikuskizun bat da, korapiloa eta hutsean biluzik entregatzeari buruzkoa.
Egitura flotatzailearekin eta bertatik zintzilik dauden elementu penduluekin elkarreraginean, diziplina arteko pieza honek gorputz eskergaitzari eta gorpuztasun ugariei buruzko ikerketa egiten du korapilo baten itotzearen eta eragiten duen ezegonkortasunaren aurrean.
Biluzik, gorputz korapilatu bat aurkitu dugu.
Kubako Ballet Nazionala: Programa konbinatua
2023/05/12 19:30
Donostia, Kursaal
Kubako Ballet Nazionala munduan diren dantza-konpainia ospetsuenetariko bat da, eta leku nabarmena du Hispanoamerikako kultura garaikidean. Ballet honetako dantzarien maila tekniko-artistikoari eta balleteko koreografoek asmamen estetikoan erakusten duten askotarikoari esker, leku ezin nabarmenagoa du mundu osoan arlo honetan diren erakunde handien artean.
Alicia Alonso Prima Ballerina Assolutak sortu zuen 1948an, Habanan. Bera izan zen koreografoa, maistra eta lehen dantzaria, eta tradizio erromantikoari eta klasikoari errespetua erakutsiz ekin zion ildo estetikoari, baina horrez gainera bultzatu egin zuen arlo nazionalean eta garaikidean bilaketan ari ziren koreografoen sorkuntza-lana.
Gaur egun, Viengsay Valdés prima ballerina da Kubako Ballet Nazionalaren zuzendari artistiko eta nagusia, eta Balletak, sortu zeneko 75. urteurrena ospatzeko, lau piezak osatutako programa bat aurkezten du, 107 minutuko iraupenekoa, nazioartean ospe handia duten koreografo nabarmenek sortua.
Love Fear Loss, Edith Piaf kantari frantsesaren pertsonan inspiratua, Ricardo Amarantesen koreografiarekin, Flandesko Royal Ballet-ek 2012an estreinatua.
Hiru preludio, Sergei Rakhmaninov konpositore errusiarraren piezak, pianorako (Op. 32 10.a, Op. 23 1.a, eta Op. 32 9.a), zeinek Ben Stevensoni bere lan ezagunenetako bat inspiratu baitzioten, Harknees Youth Companyk 1969an estreinatua.
Concerto DSCH, Balanchiniren eragin handia duen ballet abstraktua, Alexei Ratmanskiren koreografiarekin eta Xostakovitxen kontzertu batean inspiratua: 2. Kontzertua, Fa Maiorrean, piano eta orkestrarentzat, Op. 102, New York City Ballet-ek New York State Theatre-n 2008an estreinatua.
Zazpigarren sinfonia, Uwe Scholz-en koreografia, Ludwig van Beethoven-en musika, 7. Sinfonia La Maiorren, Op. 92, Sttugart-eko Balletak estreinatua Sttugart-eko Estatu Antzokian, 1991n.
Osa + Mujika: Abundance
2023/05/12 19:30
Gasteiz, Felix Petite Antzokia
Desioari eustea ordena publikoari eustea da, baina baita dike bat altxatzea ere, beste persona batzuekin izan ditzakegun esperientzia berrien aurrean. Desioa askatzeak, aldiz, areagotu egiten ditu gure zentzumenak, baina erreakzio kimiko orori dagokion bezala, kaosa sortzea eragiten du.
Osa + Mujika konpainiaren oholtzarako laugarren dantza pieza izango da Abundance. Plazera eta desioa landuko dituen lan honek 50 minutu inguru iraungo ditu eta 5 interprete izango ditu. Aurreko lanetan bezala gai nagusiari paraleloan gizarte gaiak jorratuko ditugu, talde anitza taularatuz eta arlo estetikoa, dramaturgia eta koreografia osotasunean landuz.
Gasteiz Dantza Plazan
2023/05/12 20:00
Gasteiz, Florida Parkea
Udal Folklore Akademiak dantzaren zentzu ludikoaz gozatzera gonbidatzen ditu gasteiztarrak. Publikoak dantza tradizional ezberdinak ikasi eta dantzatuz parte hartzeko aukera izango du.
Dantza Plaza 2023
- Maiatza: 5, 12, 19, 26
- Ekaina: 2 eta 16
- Abuztua: 9
- Iraila: 8 eta 15
Ordua: 20:00etan (maiatza eta ekaina), 19:30ean (abuztua, iraila)
Lekua: Florida Parkean (Kioskoa). Ahiotz plaza (abuztuko saioa)
Informazio gehiago: Dantza Plazan 2023 Egitaraua
Kimua: Generorantz
2023/05/12 20:00
Zarautz, Modelo Aretoa
Zeharkatzen gaituzten gaiak, identitatea, generoa, amatasuna, botere harremanak, emakumeen aurkako erasoak eta bestelako gaiak aztertuko dira bertan. Asko eta ondo landutako hitzak eta dantza eta argi joko ikusgarriak nahasten dira saio bikain honetan.
Fitxa artistikoa
- Egilea: Kimua Dantza Kolektiboa
- Koreografia: Kimua Dantza Kolektiboa & Eneko Balerdi Eizmendi
- Zuzendaritza eszenikoa: Kepa Errasti
- Antzezleak: Ander Errasti Arruti, Eneko Galdos Etxaniz, Itziar Uzkudun Sarasola, Izarraitz Larreta Segurola, Larraitz Balerdi Gerrero, Oier Laborde Etxabe, Uxue Urruzola Rezabal, Garazi Egiguren Urkola, Jon Alkain Urdangarin eta Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena.
- Ekoizpena: Kimua Dantza Kolektiboa
Kon Moción: Everyone
2023/05/12 21:30
Lodosa, Kultur Etxea
EveryOnek aztertzen du gizabanakoaren eta osotasunaren arteko harremana, niaren eta bestearen artekoa.
Bat gara edo bakoitza gara?
Bere muntaia berrian, Becky Siegelek dantzarien talde eklektiko bat bildu du, giza aniztasuna ospatzeko eta koreografiaren bidez aztertzeko immigrazioaren auzia: beste lur batera iristen saiatzea, lurralde ez oso abegikor batean sartzea, bestearekin elkartzea, pertsonen joan-etorrien ondoriozko makro-dantza eta, gertatzen dena gertatzen dela, aurrera joatera bultzatzen gaituen bizi-indarra.
Hip hopetik, dantza afrikarretik eta dantza garaikidetik abiatuta, sortzen da hizkuntza indartsua, adierazkorra eta aberatsa. Muntaketa hori proiektu zabalago baten parte da, arrazismoari eta xenofobiari aurre egin nahi diena, eta urratsak egin Nafarroako dantza garaikideak oraingo gizartearen errealitatea islatu dezan.
* Nafarroako Dantza Garaikidearen programaren barruan.