Agenda
Bolant Eguneko entsegua
Noiz
2023/04/08 19:30
Non
Luzaide
Pazko asteburuan Luzaiden Bolant Eguna osaptuko dute. Larunbat arratsez ekingo diote ospakizunari kalejira eta dantzaldiekin, baina iganderako antolatu dituzte ekintza esanguratsuenak. Honela, goizean goizeko gosaritik hasita herriko kaleetan jiran eta dantzan ibiliko dira bolantak Pazko igandez. Hona egitaraua:
Larunbata:
- 19:30ean: Kalejira herriko karriketatik.
- 20:30ean: Dantzak herriko plazan eta taloak.
Igandea:
- 9:15 Kalejira
- 10:00 Pekotxeta eta Benta auzoetara bisita.
- 12:00 Dantza ikusgarria Santiago Plazan.
- 17:00 Arretxe frontoian emanaldia.
- 21:30 Afari herrikoia.
- 00:30 Gaupasa Iratzar taldeak alaiturik. Ondotik, DJ Beñat Alberro.