Agenda
Dantzari txiki Eguna Ibarran
2023/04/29 10:00
Ibarra
Alurr dantza taldeak, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko du. Taldeko txikiek alaituko dituzte Ibarrako kaleak. Ondoren, barrikotea egungo dute. Eta arratsaldean, Ttipikakoak gerturatuko dira Ibarrara, plaza girotu eta dantzarako aukera jartzera.
Mutxikoak
2023/04/29 11:00
Urruña, plaza
Barandilla Dunboa
2023/04/29 12:00
Irun, Dunboa Kanala
Dantza klasikoko akademiek hainbat barra-ariketa egingo dituzte, adin guztietako dantzarien eskutik.
12:00etan hasiko da barrako emanaldia, gazteenen eskutik, eta, gero, tarteko adinekoak eta helduak arituko dira. Akademia hauetako 300 bat dantzarik parte hartuko dute guztira:
- Escuela de Danza Municipal
- Escuela de Danza Mª Elena Echeveste
- Estudio de danza Juncal
- Estudio de Danza Miren Gómez
- 22 Academy
- Hondarribiko Musika eta Dantza Eskola
- Dantza Eskola Pilar Peña
Dantza Kalean
2023/04/29 17:30
Donostia, Alderdi Eder
Larunbatean, apirilak 29, Dantzaren Nazioarteko egunean, Alderdi Ederren Dantza Kaleaneko XV. edizioa ospatuko da. Bertan, 13 eskola ezberdinetako 281 dantzariek parte hartuko dute hainbat estiloko piezak interpretatuz: dantza garaikidea, jazza, neoklasikoa, urbanoa, aurredantza eta street jazza.
iXa: Nik·Eu
2023/04/29 19:00
Lesaka, Lekua Harriondoa Kultur Etxea
NIK EU planteatzen da oroitzapenen eta esperientzien kutxa gisa, bizitako errealitateen museo gisa, espazio ordenatu bat ideiendesordena batean, non bilatu eta konektatu gure niaren alderdirik barnekoena ikusle bakoitzarenarekin. NIK euskarazko hitza eta EU (ni) galegozkoa uztartu egiten dira izenburuan; lanak autobiografia kutsua du, non bizitakoemozioak eta errealitateak islatzen diren ikuspegi dibertigarri, zirraragarri eta barne-barneko batetik.
Toki horretan norbanakoaren maskulinitatea deseraiki egiten da, hausnartu dezagun nola eragiten dion gizarte egitura heteropatriarkalak gizakiari haurtzarotik heldutasunera bitarteko hazkundean.
* Nafarroako Dantza Garaikidearen programaren barruan.
Node + Dab + Ziomara Hormaetxe: Nun batu dira gure ahotsak?
2023/04/29 19:00
Gernika-Lumo, Lizeo Antzokia
Nun batu dira gure ahotsak? Euskal Herriko hiru konpainiaren hiru piezaz osatuta dago (bakoitza 15-20 minutukoa). Hiru ahotsen eszenaratzea da, ahots bakar batean elkartuta. Gure historiaz, gure herriaz eta askatasunaz hitz egiten diguten hiru istorio.
Zazpi antzezle eszenatokian: Myriam Perez Cazabon, Borja Bordonabe, Marina Eskisabel, Iker Sanz, Ainhoa Tabuyo, Ziomara Hormaetxe, Akira Yoshida
NODE – BATU
- Antzezleak: Myriam Perez Cazabon, Borja Bordonabe
- Koreografia: Myriam Perez Cazabon
- Olerkia: Eñaut Mitxelena
- Musika: Mikel Zubiria
- Jantziak: Amarenak
- Irudiak: Jesús Lacorte
- Ekoizpen exekutiboa: Ana Barrantes
- Ekoizpena: Gipuzkoako Foru Aldundia / NODE
- Zuzendaritza: Ion Estala
DAB – NUN ZIRA?
- Ideia originala: Iker Sanz
- Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Xian Martinez
- Ekoizpena eta gestioa: DAB
- Musika: Iñaki Palacios
- Jantziak: Raquel, BUJ Estudio
- Interpreteak: Marina Eskisabel, Iker Sanz, Ainhoa Tabuyo
- Kolaboratzaile bereziak: Coro EASO Abesbatza, Gorka Miranda eta Aranzadi – zientzia elkartea
ZIOMARA HORMAETXE COMPANY – AHOTSAK:
- Zuzendaritza eta ideia: Ziomara Hormaetxe
- Zuzendaritza laguntzailea: Lali Ayguadé
- Antzezleak: Ziomara Hormaetxe, Akira Yoshida
- Musika: Miguel Marin Pavon
- Testigantzak: Luisa Garcia Goiogana, Inmaculada Bilbao
Cia. Altraste + Guillermo Weickert: El grito del elefante
2023/04/29 19:00
Bilbo, La Fundicion
El grito del elefante denbora errealean igarotzen den konposizio-pieza bat da, eta zenbait artista gonbidatuk parte hartzen dute haren sorkuntzan. Kasu honetan, Zuriñe Benavente eta Guillermo Weickert dantzarien jardunarekin bat egiten dute Ignacio Monterrubioren zuzeneko musikak eta Patxi Pascualen argiztapenak. El grito del elefantek alarma-egoeran jartzen du fokua, presente dugun unearen presentzian eta eszenan eta haren inguruan gertatzen den guztiarekiko konexioan.
Sinesmena eteten den eta edozer gauza gerta daitekeen une hori | Erabat inplikatuta zaude, begira-begira | Film bat bezalakoxea da, eta zure rola antzezten ari zara zeure begien aurrean | Istorioa denbora errealean garatzen da, eta zu zara pertsonaia nagusia | Eta, aldi berean, ez zara zu, zeure burua ikusten baituzu antzezten | Akzioa sinkronian dago ekintzaren testigantzarekin | Ez dago beste hautatze-konturik, hautatua zaren heinean | Zu zara ibilgailua | Opari bat da, eta olatu baten tankeran hartzen duzu | Ezin da bilatu, baimendu bakarrik | Ezin da hartu kontu handia bakarrik | Desio daiteke, baina zeure baldintzetan gertatzen bada | Prest egon zaitezke | Zure lana prestatzea da | Prest egotea | Prestu egotea | Epaiketarik gabe | Errurik gabe Mark Tompkins
Proiektua 2016ko ekainaren 18an estreinatu zen, Monstrenkan, Gasteizen. Proiektu honetan lankidetzan jardun duten artistak: Mark Tompkins, Katie Duck, Julyen Hamilton, Jeremy Wade, Florence Augendre, Guillermo Weickert eta Maria Scaroni.
- Dantza eta ahotsa: Zuriñe Benavent, Guillermo Weickert
- Musika: Ignacio Monterrubio
- Argiztapena: Patxi Pascual
Dantzaz: Menu
2023/04/29 19:30
Eibar, Errebaletik Untzagara
'Menu', Dantzaz-en kale eta espazio ez-konbentzionaletarako ekoizpen berria, Josu Mujika koreografoaren, konpainiaren ohiko kolaboratzailearen, sinadura darama. Erritoaren eta zentzumenen ospakizunaren erdibidean, ‘Babette-re Festin’-ean bizitzen ari zen magia hordigarri hori aldarrikatuz, ikuskizun ibiltari hau alegoria batean inspiratzen da, zeina, aldi berean,
antzekotasun joko bat baita.
Koreografoa chef bat da? Nola ulertzen, lantzen edo ontzen dituzu zure platerak? Bi hamarkadatan Dantzazekin lankidetzan aritu ondoren, Mujikak azpimarratu duenez, «Une garrantzitsu hau ospatzeko garaia iritsi da. Eta zer hoberik hori egiteko konpainiaz eta gure sukaldariek prestatuko dituzten jakiez gozatuko dugun otordu bat baino? Dantzaz
sukalde handi bat da, eta sukaldaritza horretan, eszenan bezala, sortzailearen eta ikusle-hasieraren sinbiosia beharrezkoa da».
Dantzazen sutegiak mundu osoko artisten eskuetan jarri dira, interpreteen mugimendua eskatzen duten errezetak
irudikatzeko, baina baita publiko guztien gustua eta zentzumenak ere. Zizeronek zioen oturuntzetako plazerra ez zela
neurtu behar bertan zerbitzatzen ziren jakien ugaritasunagatik, baizik eta mahai inguruan biltzen ziren adiskideengatik eta
beren solasaldiengatik. Inspirazio horrekin berarekin eta herrialde osoko txoko, taberna edo hiri ugaritara eramaten
dugun 'Dantzapote' herrikoiari bizitza berri bat emanez, Dantzazek publikoa gonbidatzen du jai-zeremonia harrigarri
eta ñabarduraz eta zaporez beteriko baten mahaira esertzera.
- KOREOGRAFIA: Josu Mujika
- ZUZENDARI ARTISTIKOA: Adriana Pous
- DANTZARIAK (HAUETAKO BOST): Raúl Abentín, Andrea Aguado, Mariona Carrasco, Filippo Cosso, Maddi Gaztelumendi,Lara Matea Ivancic, Laura G. Latasa, Lele Mazzella, Noel Quintela eta Iñigo Rementeria
- MUSIKA: Autore batzuk (Giuseppe Verdi, Gioachino Rossini, Luis Bacalov, Pasquale Catalano, Jerry Roll Morton, Wolfgang Amadeus Mozart eta ekoizpenerako sortutako rap-ak)
- TESTUAK: Xabier Sukia
- AHOTSAK: Iker Bengotxea, Josu Mujika eta Xabier Sukia,
- GRABAKETA ESTUDIOA: Fabio de la Morena (Nashmore Estudio)
- JANTZIAK ETA ATREZZOA: Saioa Matxain
- ESKENOGRAFIA: Iñaki Ziarrusta (ATX TEATROA)
- DOKUMENTAZIOA: Bertha Bermúdez
- ADMINISTRAZIOA: Iker Bengotxea
- ARGAZKIAK: Joserra Cabrera, Txikota, Blanca Razquin eta Gari Otamendi
- IKUSENTZUNEZKOA: Beñat Gereka (Txikota)
- TESTUAK/KOMUNIKAZIOA: Eduardo Vielba (C&C)
- ZUZENDARI NAGUSIA: Fernando Sáenz de Ugarte
- EKOIZPENA: DANTZAZ
Adriana Bilbao: Zarra
2023/04/29 20:00
Sopela, Kurtzio Kultur Etxea
ZARRA dantza-obrak omendu eta aintzatetsi egiten du Telmo Zarraonandia (1921 – 2006), hirurogei urtez Espainiako futbol-ligako golegile nagusia izan zen jokalari enblematikoa.
Ikuskizunak hurbildu egiten gaitu kirol horri atxikita dagoen herri baten jatorrietara eta oroimenera, meatzaritzari eta industriari loturiko sustraietara, eta ibilbide bat egiten du haren historian zehar, Telmok berak gidatutako pasadizoen bidez. Futbolaren mitotzat jotzen da Athletic Clubeko eta Espainiako futbol-selekzioko jokalari zena; haren palmaresa luze eta zabala izan zen benetan, gurearekin zerikusirik ez zuen garai batean.
Adriana Bilbao koreografoak, Zarraren bilobak, haren handitasuna nabarmentzen duen lan hau sortu du, aitonaren omenez. Dantza, flamenkoa eta futbolarekin lotutako kirol-elementuak uztartuta, ezaugarri nagusi zituen indarra eta bizitasuna azpimarratzen ditu, mitoa areagotu zuten kirol eta giza balioak ahaztu gabe. Errematatzaile bikaina zen, erdiko aurrelari aseezina, jatorra eta irmoa… haren abizenak adierazten duen bezala: «ZARRAONANDIA», zaharra, ona eta handia.
Akira Yoshida: Together To Get There
2023/04/29 20:00
Zizur Nagusia, Kultur Etxea
Bien arteko topaketa bat, besarkada bat, bestea sentitzea, hitzik gabeko komunikazioa, biren artean sortutako mundu batean murgilduta dagoen denboraren sentipena. Elkarrekiko euskarria. Denbora hori zabaldu eta gelditu egiten da, inoiz amaituko ez balitz bezala. Eraldaketa bat, aldaketa bat. Zatiak erortzen hasten dira, beste batzuk eusten. Une hori ahaztu egiten da eta desberdintasunak azaleratzen dira; kontrako poloak, hauskortasuna eta indarra, erortzea eta kontrolarekiko desira. Oreka eta ezegonkortasuna. Benetako giza izaera.
- Testuaren egilea: Akira Yoshida & Lali Ayguadé
- Musikaren egilea: Dodi Beteille
- Koreografiaren egilea: Akira Yoshida & Lali Ayguadé
- Ikuskizunaren iraupena: 53 minutos
- Musika: Grabatua
- Antzezle kopurua: 2
- Antzezleak: Akira Yoshida & Lali Ayguadé
- Ikuskizunaren mota: Barne ikuskizuna
- Estreinaldi urtea: 2023
*Nafarroako Dantza Garaikidearen programaren barruan.
Aukeran: Migratzaileak
2023/04/29 20:00
Bergara, Seminarixoa
Migrazioa mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Migrazioa mugimendua da. Eta mugimendua arintasuna, mugarik eza. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko.
Aukeran dantza konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Ez dadin norbera izan hormarik altuena. Irekitasuna adierazi dantzaren bitartez, jarrera eszenikoaren bitartez. Historiari begiratu, gure mina besteena ere badela oroitzeko. Mina ukatu gabe, enkontruak ospatzeko prest egotea da publikoari proposatzen zaiona. Zer da migratzaile izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.
- Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
- Gidoia eta eszena zuzendaritza: Oier Guillan
- Koreografia garaikideak: Iker Karrera
- Musika konposagilea: Xabi Aburruzaga
- Argiztapen-diseinua: Carlos Solano
- Zuzendari laguntzailea: Eli Alberdi
- Jantziak: Oscar Armendariz
- Dantzariak: Ane Anza, Unai Balerdi, Ane Etxeberria, Unai Iraola, Maier Muruamendiaraz, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Danel Serrano, Claudia Talavera
- Ekoizpen Zuzendaria: Eli Alberdi
- Ekoizpen laguntzailea: Jaione Jauregi
- Zuzendaritza teknikoa: Carlos Solano
- Banaketa: Bapo Bapo Produkzioak
Dantzerti: Eskukatu
2023/04/29 20:00
Bilbo, Azkuna Zentroa
Eskukatu 6 dantzarik interpretatutako dantza pieza da, esku manipulatzaileek gizartean duten eragina aztertzen duena. Lanak agerian uzten du eskuek armiarma-sareak ehundu ditzaketela, bai eta enpatia eta erresistentzia nola erabil ditzakegun ere. Eskukatu eskuen botereari, salbatzaile edo suntsitzaile izan daitezkeenei eta gizartean duten eraginari buruzko hausnarketa sakona da.
Dantzertiko dantzako 4. mailako tailerra
- Zuzendaritza eta koreografia: Fabian Thomé
- Soinu espazioa: Miguel Marin Pavón
- Jantzitegia: Laia Guerrero García
- Argazkiak: Ignacio Urrutia
- Interpreteak: Unai Benguria, Saioa Iraizoz, Maialen Marizkurrena, Angela Matabuena, Dácil Mederos, Irati Pineda
- Tailerreko irakaslea, kanpo begirada, koordinazioa eta erregidoretza: Eneritz Zeberio
- Eszenografia eta argiztapen diseinua: Martín Barandiarán
- Jantziteria eta karakterizazio arduraduna: Ainhoa Areitio
- Ekoizpena: Loida Gómez
- Ekoizpenean laguntza: Maddi Argote
- Teknika arduraduna: Xabino Alkorta
- Kontaktuzko mugimenduan aholkularitza: Izaskun Lapaza
- Ahotsa eta ebakera aholkularitza: Rita
- Interpretazioan aholkularitza: Alaitz Cabriada
- Eszena zuzendaritzan aholkularitza: Igor Razquin
- Objektu manipulazioan aholkularitza: Juanjo Herrero
- Kanpo begirada, komunikazioa eta laguntza: Alicia Gómez Linares
- Kartelaren diseinua: Maialen Marizkurrena
- Ekoizpena: Dantzerti
- Eskerrak: Harrobia, Inditex (cesión de las manos utilizadas en el espacio escénico)
Lindy Hop dantzaldia
2023/04/29 21:30
Donostia, Larratxo Kultur Etxea
Donosti Lindy Hop Dantza eta Kultur Elkartearekin elkarlanean, Lindy Hop dantzaldi soziala eta musika zuzenean Jazzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. The Crazy Swingsters taldeak swing eta blues erritmoak dakartzate Zaragozatik, jendea erotu arte dantzan jartzeko. Ondoren, Donostiako swing eszenan ohikoa den DJ Mr. Patxi “Crazy Legs”-ekin jarraituko dugu. Festak XX mendeko 20. hamarkadako itxura izango du!.