Agenda
AyVee: Dantza eta kantua terapia modura
2023/04/26 18:00
Berrobi
Emakumeen Topaketa. 'Dantza eta kantua terapia modura'. AyVee (Andrea Vitoria) gonbidatu bereziarekin. Doan. Ester Povedak zuzenduta.

Verdini: Hotzikara
2023/04/26 18:30
Lemoa, Kotxepin KUltur Elkartea
Verdini Dantza Taldea gaitasun desberdinez osaturiko taldea da eta bertako dantzakideak maitasun handi batek elkartzen ditu: dantzarekiko maitasuna. Urteetan zehar, Verdini dantza taldeak dantzari handiak direla erakutsi digu. Oso modu berezi eta benetakoan dantzatzen dute, eta nola mugitzen diren ikusteak izugarrizko hotzikara eragiten digu bihotzean. Indarra eta adorea dute agertoki batera igo eta beraien burua diren bezala azaltzeko, inguruan dituzten pertsona guztiak partaide eginez.
Ikuskizun honi esker, Verdini dantza taldeak gonbidatzen gaituen mundu liluragarri batean murgilduko gara, ikus-entzunezko baten bidez. Gogoeta ugari biltzen dira ikus-entzunezko horretan. Eta, nola ez, beraiei esker gure goputzean hotzikara sentitzeko aukera izango dugu. Verdini dantza taldea osatzen duten dantzari bikain hauei esker.
- Konpainia: Verdini Dantza
- Taldea Koreografía eta zuzendaritza: Isabel Verdini
- Zuzendaritza laguntzaileak: Jesus Murua, Aizpea Múgica Jantziak: Rosi Mirás
- Argiztapena: Javier Candela
- Dantzariak: Jon Alonso, Nerea Astarbe, Ainhoa Bakaikoa, Miriam Corrionero, María Isasti, Idoia Machimbarrena, Aitor Manterola, Ohiane Mateos, Aizpea Múgica, Nekane Prieto, Álex Santesteban, Leire Zabala, Isabel Verdini
Bekozini dantzan
2023/04/26 18:30
Odarroa, Bekozini
Hitzaldia: Genero-identitatea euskal dantzaren eraikuntzan
2023/04/26 19:00
Arrigorriaga, Lonbo Aretoa
Arrigorriagako Aritzberri dantza taldearen 25. urteurreneko egitarauaren barruan Oier Araolazaren hitzaldia.
Mutilen dantzak batetik eta nesken dantzak bestetik. Horrela bereizita jaso ditugu euskal dantza gehienak. Baina noiztik bereizten dira dantzan nesken eta mutilen dantza bezala? Nola eragin dio banaketa horrek emakumeen dantza egiteko aukerari? Emakumeek aurreskua dantzatzen bazuten garai batean nola gertatu da gizonen dantza bezala transmititzea?
Luzaroan itxita ezagutu dituzten ateak irekitzen joan dira emakumeak azken hamarkadetan. Dantzariak gizon ala emakume diren begiratu gabe, bereizketarik gabe dantzatzeko nahiak bidea egin du eta milurtekoaren hirugarren hamarkadaren atarian han-hemenka errotzen hasi dira genero markarik gabeko dantzariek osatutako taldeak. Nolanahi ere zalantzaz betetako bidea izan da eta izaten ari da oraindik ere. Baina nondik datoz zalantza eta zailtasun horiek guztiak elikatzen dituzten aurreiritziak? Galdera horiei erantzuna eman nahian arituko da Oier Araolaza dantzaria eta ikertzailea.
Urbeltzen dantza ganbara
2023/04/26 19:30
Bilbo, Bilboko Kafe Antzokia
Dantzan egiteko saio irekia Juan Antonio Urbeltzen eskutik. Edonork parte har dezakeen dantzen jaia. Publiko zabalari euskal dantzak hurbilarazteko saioa da Dantza Ganbara. Ez da beharrezkoa dantzari trebea izatea, helburua ondo pasatuz euskal dantza tradizionalarekin harremanetan hastea baita. Hori guztia Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, berau folklorista ospetsua eta euskal dantzen ikerle nekaezina baitugu.
