Agenda
Metamorphosis dance: Prisma
2023/04/13 19:30
Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
Metamorphosis Dancez hitz egitea orekaz, dotoreziaz, enigmaz, doitasunaz eta abangoardiaz hitz egitea da; mugimendu irmoez eta araztuez, bilaketa etengabe eta nekaezinaz. Bere azken lana –Prisma–, hausnarketara gonbidatuko gaituen esperientzia sentsorial liluragarria da.
Identitatea, konpromisoa, eraldaketa eta antzeko beste kontzeptu batzuk zipriztinduko dute ikuskizun sortu berria. Mugimendu zehatzak, irmoak, eszenografia dinamiko eta erakargarria, eta argien eta musikaren adierazpen-aukerak mugara eramateko saioa... Horra Iratxe Ansak eta Igor Bacovich-ek sortu duten piezaren benetako protagonistak. Ikerketa zorrotz batetik abiatuta, sortzaileek terrorismoaren biktimenganako hurbilketa artistiko bat proposatzen dute, molde unibertsalean.
Prisma pieza argitsu, iradokitzaile eta enpatikoa da, gatazkaz eta norbere arazoak gainditzeari buruz mintzo dena, sendotasunaz eta borrokaz. Funtsean, galdera batek inguratzen du hausnarketa: nola lortzen du gizakiak, bizipen traumatikoen gogorra gorabehera, indartsuago, ahaldunago eta lehiakorrago bihurtzea.
Prisma Gasteizko Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroa inauguratzeko sortutako pieza da.
- Zuzendaritza eta koreografia: Iratxe Ansa eta Igor Bacovich
- Interpreteak: Kate Arber, Katie Currier, Sephora Ferrillo, David Serrano, Matteo Castelletta eta Iratxe Ansa
- Antzerkigintza: Igor Bacovich
- Jantzien diseinua: Iratxe Ansa eta Igor Bacovich
- Argi-diseinua: Nicolas Fischtel
- Musika-konposizioa: Marc Álvarez
- Eszenografia: Mariona Ubia eta Francesc Bonsfills
- Ekoizpena: Cía. de la Luz
Dokumentala: Azken dantza maisua
2023/04/13 20:00
Urepele, Amerikanoienia
Molde zaharreko azken dantza maisua genuen Paxatxo, bera izan baita duela 400 urteko erakusteko modua bizirik mantendu duen azken maisua. Bere heriotzak gogor astindu zuen Beasain, eta azken urteetan oztoporik gabe garai berrietara egokitutako ohiturak, lehen aldiz, etorkizunera begira jarri ditu kezkaz. Ba al da tradiziorik dantza maisurik gabe? Eta, azkena izango ote da?
- Iraupena: 75'
- Generoa: Dokumentala
- Jatorrizko izenburua: Azken dantza maisua