Agenda

Led Silhouette: Creepy Crawly

Noiz

2023/04/10 19:00

Non

Leitza, Herri Aretoa

Sentimenduen kontrola umeak ikasi behar duen lehenengotako gaitasuna da. Gizonak negarrari eutsi behar dio, ezin du publikoan maitasun gehiegirik adierazi, dominantea izan behar du, eta batzuetan, mespretxuz jokatu behar du. Laburbilduz, indartsua izan behar du bestearen antzik izan ez dezan; ahula denaren eta burla eta gutxiespena jasotzen duenarena.

Inork ez gaituenean ikusten eta eroso gaudenean gure sentiberatasuna agertzen zaigu. Konfiantza dugun pertsonaren aurrean agertu eta gure lotsetatik aske sentitzen gara, afektiboetatik zein gorputzari lotutakoengatik.

  • Koreografia eta proiektuaren zuzendaria: Jon Lopez
  • Zuzendari laguntzailea: Martxel Rodriguez
  • Interpreteak:Martxel Rodriguez, Edoardo Ramirez eta Marcos Martincano
  • Soinu espazioa: Anne James Chaton, Mica Levy, M. Ostermeier, Jon López
  • Argiztapena: Andoni Mendizabal
  • Jantziak: Lola García “Lalola” / Iñaki Cobos

Irakurri gehiago