Agenda

Maskaradak 2023

Noiz

2023/03/04 09:00

Non

Muskildi

Urtarrilaren 15ean hasi eta apirilaren 22an bukatuko dira 2023ko maskaradak, Maule-Lextarreko gazteek emanak. Guztira 15 emanaldi lotu dituzte. Lau hilabetean zehar, asteburuz asteburu, Zuberoako 13 herri bisitatuko dituzte hiriburuko gazteek. Ohi den legez, lehen eta azken saioak etxean izango dira, aurten, Maulen.

Maskaradak 2023 Egutegia

  • Urtarrilak 15, igandea: Maule-Lextarre (Lextarreko plazan)
  • Urtarrilak 22, igandea:  Atharratze
  • Urtarrilak 29, igandea:  Pagola
  • Otsailak 5, igande: Mendikota
  • Otsailak 11, larunbata: Gamere
  • Otsailak 19, igandea: Ürrüstoi
  • Otsailak 25, larunbata: Altzürükü
  • Martxoak 4, larunbata: Muskildi
  • Martxoak 11, larunbata: Idauze Mendi
  • Martxoak 19, igande: Zalgize
  • Martxoak 26, igandea: Urdiñarbe
  • Apirilak 2, igandea: Larraine
  • Apirilak 9, igandea: Barkoxe
  • Apirilak 16, igandea: Sohüta (Hokin)
  • Apirilak 22, larunbata: Maule-Lextarre (Maule gaineko arrabotüan)

 

Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.

Irakurri gehiago

Dantza Asteburua: Baila salvaje

Noiz

2023/03/04 16:30

Non

Areatza (Klaratarren komentuan)

Martxoaren 4 eta 5ean Areatzan (Bizkaia) Aiko taldearen eskutik musika eta dantza asteburu eder batean elkartuko gara.

Dantza ikastaroak Klaratarren komentuan emango ditugu (Zubizarra Kalea 8) eta BAILA SALVAJE izenpean Sergio Cobos galiziar dantza maisu eta musikari handiaren eskutik dantza modu natural, berezko, aske eta basatian egiteari ekingo diogu.

PROGRAMA

MARTXOAK 4, LARUNBATA

• 16:30. Ongietorria eta aurkezpena Klaratarren komentuan.

• 17:00-20:00. Ikastaroa

IGANDEA, MARTXOAK 5

• 10:00-13:00. Ikastaroa

NOLA MATRIKULATU

Ikastaroetan izena emateko, beharrezkoa da:

1.- Mezu bat bidali behar da aiko@aikotaldea.eus helbidera edo whatsapp bidez 634 423 539 zenbakira, honako hau adieraziz:

        -AREATZA + izen-abizenak + harremanetarako telefono mugikorra.

2.- 50 €sartu, ikaslearen izen-abizenak adieraziz, Aiko Kultur Elkartea titularra den hurrengo banku-kontuan:

ES85 2095 0233 10 9109943783

Irakurri gehiago

AMAraun

Noiz

2023/03/04 19:00

Non

Donostia, Larratxo Kultur Etxea

(Ama) izan, ala ez izan.
Izan ere, izatekotan,
nola eutsi izanari?
Izan ala ez izan (ni), ama izanik.
Izan ala ez izan?
Edo...
Izan nola?

Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.

Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik.

Fitxa

  • Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
  • Gidoia: Oihana Iguaran
  • Koreografia: Amaiur Luluaga
  • Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran

Irakurri gehiago

Dantzaz: Quo

Noiz

2023/03/04 19:30

Non

Arrasate, Amaia antzokia

Ba al da lekurik dantzarentzat? Dantzazen programa berria da Quo, hiru pieza koreografikok osatua, eta denentzako leku horren bila dabil, pandemiaren ondoren elkarrekin bat egiteko.

SAL, GIL HARUSH

SAL da Gil Harush-ek Dantzaz-entzat egin duen lehen koreografia. Tradizioaren eta modernitatearen arteko harremanak ditu oinarri, arrantzale-herrixka batean, non modernitatearen loturek ez baitiote biderik uzten tradizioen iraupenari, herriaren, herritarren, itsasoaren, naturaren arteko harremanen iraupenari

  • Koreografia: Gil Harush
  • Testuak: Gil Harush Musika: Paul Simon, George Frideric Handel
  • Argiztapen diseinua: Gil Harush
  • Jantziak: Gil Harush, Saioa Matxain 

 

FOMO, GIL HARUSH

FOMO Gil Harush-en koreografia da, F.O.M.O. akronimoan oinarritua (ingeleseko "fear of missing out"etik: pasatzen uzteko edo zerbait galtzeko beldurra), patologia psikologiko bat, honela deskribatua: «beldur antz orokorra, besteek esperientzia atseginak ote dituzten eta norbera horiek galtzen ari ote den». Antsietate sozial modu horren ezaugarri da «besteak egiten ari direnarekin etengabe loturik egoteko gogoa».

  • Koreografia: Gil Harush
  • Soinu giroa: Gul Harush
  • Argiztapen diseinua: Gil Harush, Asier Gómez
  • Jantziak: Gil Harush, Saioa Matxain

 

QUORUM, HILDE KOCH

Quorum Hilde Koch-en koreografia bat da, zeinean lankide izan baitira Paula Díaz konpositorea, Tytti Thusberg moda iraunkorraren diseinatzailea eta Alaine Arzoz argiztapen-diseinatzailea. Lau emakumeon elkarlana da pieza honen abiapuntua, zeinaren koreografia Dantzaz-eko dantzariekin batera idatzi baitu Koch-ek.

  • Koreografia: Hilde Koch, Dantzaz
  • Jatorrizko musika: Paula Olaz
  • Argiztapen diseinua: Alaine Arzoz
  • Jantziak: Tytti Thusberg
  • Koordinazioa eta dokumentazioa: Bertha Bermúdez

Irakurri gehiago