Agenda

Plazara Dantzara

Noiz

2023/03/31 19:00

Non

Eibar, Errebal plazia

Dantzaldia Quico Puges eta Arkaitz Miner-ekin (arrabita, txeloa, mandolina...). Antolatzaileak: Kezka dantza-taldea eta Eibarko Udala - Kultura Saila

Irakurri gehiago

Jesús Carmona: The game

Noiz

2023/03/31 20:00

Non

Bilbo, BBK Aretoa

*Flamenco BBK zikloaren barruan

The Game Flamenkoaren hizkuntzaren barruan askatasun artistikorako pentsatutako ikuskizuna da. Antzezleek bat egiten dute arteaz gozatzeko, kontenplaziorik gabe, eta kantua, dantza eta ukitua narratibaren zerbitzura jartzen dira, mundu oniriko batean murgilduz, non joko desberdinak diren eszena bakoitzaren motorra. Joko bakarrerako hiru bateko.

  • Dantza: Jesús Carmona
  • Ahotsa: José Valencia
  • Kitarra: Juan Requena

Irakurri gehiago

Ertza: Moor Krad

Noiz

2023/03/31 20:30

Non

Donostia, Gazteszena Aretoa

Moor Krad ikuskizunak argitara atera nahi du gu guztiok gordetzen dugun itzal hori. Bizitzan zehar, hainbat arrazoi ezberdinengatik ezkutatzen ditugun gure alderdiez osaturiko itzala. Gure izaerako zati bat ez balitz bezala, izaera horren gela ilunenean izkutatzen goazelarik.

Lur zati honetan bizi diren pertsonaiek badakite alde ilun bat dutela eta honek aldi berean beraien izaera osatzen duela. Horregatik ez dituzte beraien kontraesanak ezkutatzen eta benetan diren bezala agertzen dira besteon begietara. Ez dute beldurrik, izan ere beldurra, aurretik ezarritako arauen kontra jokatzen dugunean soilik azaltzen bait da. MOOR KRAD-en ez da gezurrik, ez moral bikoitzik, ez eta bizitza paralelorik… Hemen dena argitara ateratzen da. Ikusten duzun zerbait ez bada zure gustukoa, ez begiratu; eta oraindik ere ezegonkortasuna sortzen badu zugan, agian bizkar gainean daramazun zaku horretan bilatu beharko zenituzke arrazoiak.

Puruak jaiotzen bagara ere, gure izaerako ze alderdiak botako ditugun zakura erabakitzen pasatzen dugu gure haurtzaroa eta gaztaroaren parte handi bat; eta gainontzekoa berriz, zaku hori nola hustu asmatu ezinik.

  • Zuzendaritza: Asier Zabaleta
  • Antzezleak: Valerio Di Giovanni, Rafke Van Houplines, Pilar Andrés, Denis Martínez, Thiago Luiz Almeida, Iosu Yeregui
  • Koreografia: Asier Zabaleta antzezleen lankidetzarekin
  • Jatorrizko musika: Marc Kanou (John Dowland-en eta Henry Purcell-en abestien bertsioak)
  • Argien diseinua eta alderdi teknikoa: Junky Mayo
  • Soinua eta teknikariak: Eragin Stac
  • Eszenografiaren diseinua: Pello Artola
  • Jantzien diseinua: Iosu Yeregui
  • Produkzioa: Ertza Sorkuntza Artistikoa SL

Irakurri gehiago

AMAraun

Noiz

2023/03/31 22:00

Non

Etxarri-Aranatz, Antzokia

(Ama) izan, ala ez izan.
Izan ere, izatekotan,
nola eutsi izanari?
Izan ala ez izan (ni), ama izanik.
Izan ala ez izan?
Edo...
Izan nola?

Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.

Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik.

Fitxa

  • Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
  • Gidoia: Oihana Iguaran
  • Koreografia: Amaiur Luluaga
  • Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran

Irakurri gehiago