Agenda
Jon Maya eta Andrés Marín: Yarin
2023/03/03 19:00
Tolosa, Leidor
Gaurko urrats bakoitzak, biharko bide bat eraikitzen du. Luzatzen den esku baten aurrean marraztu, arnastu, pentsatu eta dantzatzen dugu. Eman eta jaso. Ez ditu sustraiak saihesten, haietara begira sakontzen du, bertan ereiten du. Elkarbanatuz, elkarrizketatuz, espazio komunak bilatzen ditu. Horrelakoxea da gure artea.
Yarin elkarrekin marrazten dugun etorkizuna da; ondokoaren begiradara garamatzan leihoa, sustraietatik abiatu eta etengabeko elkarrizketak argitzen duen hostoetara garamatzana. Yarin sustraia da. Yarin topaketa da. Yarin ‘bihar’ hitzaren sinonimoa da, eta ondokoaren lehioari egiten diogun begirada konplizea.
Sustraiak, sakonera, unibertsaltasuna, elkarbanatzeko grina… Jon Maya eta Andres Marín dantzarien ibilbidearen ezaugarri nagusiak dira. Mayaren euskal dantza eta Marínen dantza flamenkoa euren sorkuntza abiatzen den iturri nagusia dira. Bertatik abiatuta, biak etengabeko elkarrizketan sartzen dira beste kultura, lengoaia eta errealitate artistikorekin.
Proiektu honetan, Maya eta Marinek euren sorkuntza eta esperientzia batzea erabaki dute, bertan euskal kulturak eta flamenkoak dituzten elementu komunetan sakonduz, euren jatorrietan oinarrituta eta sustrai horietatik elkarrizketa sustatuta. Jatorri euskalduna eta flamenkoa duten dantzak bat egite nahiak batu ditu bidean. Julen Achiary kantari eta musikari baionarrak lagun dute oholtzan.
Fitxa
- Ideia originala eta koreografia: Jon Maya & Andrés Marín
- Dantzariak: Jon Maya & Andrés Marín
- Ahotsa eta perkusioa: Julen Achiary
- Koreografia-laguntzailea eta kanpoko begirada: Sharon Fridman
- Soinu-espazioaren diseinua: Xabier Erkizia
- Argiztapenaren diseinua: David Bernués
- Jantzien diseinua: Sinpatron
InPut: El arte de no ser (estreinaldia)
2023/03/03 20:00
Donostia, Kutxa Kultur Kluba
*LABO GO39 InPut "El arte de no ser"
Dantza-antzerki fisikoa. Sortze-prozesuaren erakustaldia-performance-solasaldia.
- 19:30 Ateak irekitzea.
- 20:00 Erakustaldia/Performance.
- 20:40 Solasaldia.
Sinopsia
"El arte de no ser" zirriborro poetiko bat, menpekotasunaren esperientzian zehar bidaia fisikoa. Izatearen aldarteak koloreztatzen dituen hutsunea, isiltasuna, automatismoa, estresa, antsietatea, emozio eta sentsaziotik igarotzea. Pertsonaia eta objektu bat, telefonoa, eta mundu oso bat aitzinean, non existentzia berez beharrari lotuta dagoen. Telefonoa, mendekotasuna eta pertsonaiarekin duen harremana bultzatzen duen guztiaren paraleloa, bakardadearen betiko tabuaren alegoria.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaria eta ideia: Aiala Etxegarai
- Zuzendari laguntzailea: Judit Ruiz
- Aholkularitza artistikoa: Guillermo Weickert
- Dantzaria: Aiala Etxegarai
- Akonpainamentu aktorea: Ena Fernandez
- Akonpainamentu fisikoa: Judit Ruiz, Oihana Varela, Julen Aranzabal
- Jantzia: Naiara Hernandez
- Soinu-espazioa: Itziar madariaga
- Erresidentziak artistikoak: Harrobia, garaion sorgingunea, Arriguana sala (muxikebarri antzokia), Arriola, kurtzio kultur etxea, DV8 faktoria sorkuntza, Arima dantza eskola.
Azken dantza maisua
2023/03/03 20:15
Lazkao, Areria zinema
Molde zaharreko azken dantza maisua genuen Paxatxo, bera izan baita duela 400 urteko erakusteko modua bizirik mantendu duen azken maisua. Bere heriotzak gogor astindu zuen Beasain, eta azken urteetan oztoporik gabe garai berrietara egokitutako ohiturak, lehen aldiz, etorkizunera begira jarri ditu kezkaz. Ba al da tradiziorik dantza maisurik gabe? Eta, azkena izango ote da?
Dokumentala: Transmisioa
2023/03/03 20:30
Hiriburu, La Perle gela