Agenda

Logela Multimedia eta Circle of Trust: Suirrealismoa

Noiz

2023/03/15 09:30

Non

Donostia, Intxaurrondo Kultur Etxea

Dferia 2023 erakustazokaren barruan.

Logela Multimedia eta Circle of Trust konpainiek sormen-indarrak batu dituzte eta biziki ikusgarria den ikuskizun berritzaile bat plazaratu dute. Dantza, interakzioa, bideo sorkuntza eta musika uztartzen dituen sorkuntza.

Logela Multimediaren arte bisualek eta Zaragozatik datorkigun Circle of Trusten break dance harrigarriak bat egingo dute eszenan. Irudimenak eztanda egingo du erabat garaikidea eta gaztea den sormen-lan honen baitan.

1940ko hamarkadan, bigarren mundu gerra piztu zen bitartean, Parisko kafetegiak hainbat diziplinatako artisten topaleku ziren. Horiek korronte artistiko berri bat sortu zuten: surrealismoa.

Artista surrealisten ezaugarrietako bat inkontzientea irudimenaren iturria dela erakustea da. Logela Multimedia eta COT konpainiek ezaugarri horiek ikertu eta artista horien lana berrinterpretatzen dute XXI. mendeko hizkuntzaren bidez: SUiRREALISMOA.

 Taldea

  • Konpainiak: Logela Multimedia eta Circle Of Trust.
  • Zuzendaritza artistikoa: Imanol Garaizabal.
  • Zuzendaritza koreografikoa: Alberto Pardo “Extremo”.
  • Dantzariak: Carmina Gimeno, Alberto Pardo Fran Sanchez, Marcos Pardo, Abel Escribano, Diego Bayona.
  • Musika: Ander Garaizabal & DJ PUT1.
  • Argiztapena: Fermín Izko.
  • Generoa: Dantza-Multimedia.

Irakurri gehiago

Led Silhouette: Zakurrak

Noiz

2023/03/15 11:00

Non

Donostia, Gazteszena

Dferia 2023 erakustazokaren barruan.

Zakurrak proposamen bat da, errepikapenaren hersturatik irudien segidaren lilurara doana. Irudiak: iraganetik ebatsiak eta biharrera boteak; oraingoak, eta iraganaz lerdatuak; plastika garaikidetik zaharkitutako formara, lurrekora, denbora eta hizkuntzen nahas-mahas atergabean.Dantza grinatsu baten erakusketa, bere zentzurik behinena errepikapenean eta katarsian aurkitzen duena: lehertu arte dantzatu, abaildu arte zaunka egin, akitu arte bizi. Norbera aurkitzeko, bere buruaren isla bestearengan ikusten duen gizakiaren kontakizuna. Bi gizon besarkatuak.Bi gizon dantzan, dena bukatu eta dena berriro jaio arte

Irakurri gehiago

Alberto Velaco: Sweet dreams

Noiz

2023/03/15 16:30

Non

Donostia, Lugaritz Kultur Etxea

Dferia 2023 erakustazokaren barruan.

Hainbat estilo artistiko uztartzen dituen proposamena, denboraren igaroaz, krisiaz eta nork bere buruari begiratzeaz hitz egiten duen lana. Enpatizatzeko eta identifikatuta sentitzeko ikuskizuna, topera bizi ahal izateko. Hitz egiten den dantza pieza bat. Beste pertsona bat izan ahal izatea, eta gure erabakiak, gure bizi-eredua, gure nahiak eta harremanak baldintzatzen dituen hori aldatzean pentsatzea. Baina ezinezkoa da itxaropenak betetzea, eta ez dugu merezi etsipenean bizitzea.

Umorezko ikuskizun honetan negar egiten da, eta playback-ak eta sukaldaritza saioak batzen dituen drama ere bada. Baina, hala ere, bizitzeko gogoari buruzko ikuskizuna.

  • Sorkuntza, antzezleak: Alberto Velasco
  • Laguntzailea: Maria Pizarro
  • Eszenografia: Alessio Meloni
  • Jantziak: Sara Sánchez de la Morena
  • Soinu gunea: The New Carrot Studios
  • Argiztapena: Abel García, Alberto Velasco
  • Teknikaria: Abel García
  • Karteleko argazkia: Dominik Valvo
  • Zuzeneko argazkia: Juan Borgos
  • Diseinua: Laura Velasco
  • Bideo promozionalaren zuzendaritza: Afi Oco
  • Bideo promozionalaren kolorea: Carmina Riquelme
  • Zuzeneko bideoaren grabazioa: The Black Cactus Studios
  • Zuzeneko teaserraren zuzendaritza: Guillermo Centenera
  • Zuzeneko teaser-aren ekoizpena: Marta Hita
  • Komunikazioa, prentsa: Josi Cortés
  • Agentea: Representante Mesala Films
  • Zeinu hizkuntzara egokitutako aktorea: Laura Castillo

Irakurri gehiago

Amaia Elizaran: Ihir

Noiz

2023/03/15 16:45

Non

Donostia, Victoria Eugenia Klub Aretoa

Dferia 2023 erakustazokaren barruan.

Ihir esperientzia iradokitzaile bat da, eszena pausatu eta delikatuagoekin pasarte energiko boteretsu eta deigarriak tartekatzen dituena. Amaia Elizaranen dantza bakar batek Liam Ó Maonlaí-k asmatutako soinu-errepertorioarekin, pianoa, harpa zelta, txirula eta ahotsa erabiliz, giro paregabea sortzen du.

Inprobisazioan oinarritutako pieza da, eta bidaia emozional argia egiten da, bereziki betierekoa eta amaitu gabea aztertzen duena.

  • Zuzendaritza: Amaia Elizaran
  • Jatorrizko musika: Liam Ó Maonlaí
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Argiztapen diseinua: Sergio García
  • Soinua: Iñigo Egia
  • Argazkia: Etanowski, Iñigo Royo
  • Bideoa: Etanowski
  • Hedapena, komunikazioa: Jokin Elizaran
  • Antolakuntza: Amaia Elizaran

Irakurri gehiago

Emanuele Rosa & Maria Focaraccio: How to _just another Boléro

Noiz

2023/03/15 16:45

Non

Donostia, Viktoria Eugenia Klub Aretoa

Dferia 2023 erakustazokaren barruan.

Lan hau “Boléro” mugimendu bakarreko orkestra-pieza ospetsuari buruzko dueto laburra da. Hemen, 18 irudi iragankor tenpo eten batean agertzen dira, inguruko errealitatetik bananduta bezala. Bi interpreteak, gatibu dauden animaliak bezala, indarrez estutzen dira espazio txiki baina beraientzat ezagun batean, non beren izaeraren nozioak eta oroitzapenak zein elkarrekin bizitzeko rola eta portaera galdu dituztela ematen duen. Kanpotik behatzen dituzte, zoo kaiola batean etxekotutako animaliak izango balira bezala, bata bestearen mende.

How to_ Just Another Boléro jokatzen, jotzen, kooperatzen, laguntzen, maitatzen... berrikasteko saiakera ezberdinen erretratu bihurtu nahi du, tonu dramatiko eta ironikoen arteko etengabeko aldaketak eginez.

  • Kontzeptua, koreografia, antzezlana: Emanuele Rosa, Maria Focaraccio
  • Argiak: Michele Piazzi
  • Dramaturgia laguntzailea: Carlotta Jarchow
  • Ekoizpena: EM+
  • Entitate ekoizleak: C&C company y S'ALA
  • Artistentzako gunea + entitate laguntzaileak: Morphine Raum, Berlin (DE), Network Anticorpi XL (IT), CURA Centro Umbro Residenze Artistiche, Corsia Of - Centro di Creazione Contemporanea, Micro Teatro Terra Marique.

Irakurri gehiago

Led Silhouette: Zakurrak

Noiz

2023/03/15 19:30

Non

Lezo, Gezala Auditoriuma

Zakurrak proposamen bat da, errepikapenaren hersturatik irudien segidaren lilurara doana. Irudiak: iraganetik ebatsiak eta biharrera boteak; oraingoak, eta iraganaz lerdatuak; plastika garaikidetik zaharkitutako formara, lurrekora, denbora eta hizkuntzen nahas-mahas atergabean.Dantza grinatsu baten erakusketa, bere zentzurik behinena errepikapenean eta katarsian aurkitzen duena: lehertu arte dantzatu, abaildu arte zaunka egin, akitu arte bizi. Norbera aurkitzeko, bere buruaren isla bestearengan ikusten duen gizakiaren kontakizuna. Bi gizon besarkatuak.Bi gizon dantzan, dena bukatu eta dena berriro jaio arte

Irakurri gehiago