Agenda
Ertza: Moor Krad
2023/03/14 10:45
Donostia, Gazteszena Aretoa
Dferia 2023 erakustazokaren barruan.
MOOR KRAD ikuskizunak argitara atera nahi du gu guztiok gordetzen dugun itzal hori. Bizitzan zehar, hainbat arrazoi ezberdinengatik ezkutatzen ditugun gure alderdiez osaturiko itzala. Gure izaerako zati bat ez balitz bezala, izaera horren gela ilunenean izkutatzen goazelarik.
Lur zati honetan bizi diren pertsonaiek badakite alde ilun bat dutela eta honek aldi berean beraien izaera osatzen duela. Horregatik ez dituzte beraien kontraesanak ezkutatzen eta benetan diren bezala agertzen dira besteon begietara. Ez dute beldurrik, izan ere beldurra, aurretik ezarritako arauen kontra jokatzen dugunean soilik azaltzen bait da. MOOR KRAD-en ez da gezurrik, ez moral bikoitzik, ez eta bizitza paralelorik… Hemen dena argitara ateratzen da. Ikusten duzun zerbait ez bada zure gustukoa, ez begiratu; eta oraindik ere ezegonkortasuna sortzen badu zugan, agian bizkar gainean daramazun zaku horretan bilatu beharko zenituzke arrazoiak.
Puruak jaiotzen bagara ere, gure izaerako ze alderdiak botako ditugun zakura erabakitzen pasatzen dugu gure haurtzaroa eta gaztaroaren parte handi bat; eta gainontzekoa berriz, zaku hori nola hustu asmatu ezinik.
Alberto Velaco: Sweet dreams
2023/03/14 16:30
Donostia, Lugaritz Kultur Etxea
Dferia 2023 erakustazokaren barruan.
Hainbat estilo artistiko uztartzen dituen proposamena, denboraren igaroaz, krisiaz eta nork bere buruari begiratzeaz hitz egiten duen lana. Enpatizatzeko eta identifikatuta sentitzeko ikuskizuna, topera bizi ahal izateko. Hitz egiten den dantza pieza bat. Beste pertsona bat izan ahal izatea, eta gure erabakiak, gure bizi-eredua, gure nahiak eta harremanak baldintzatzen dituen hori aldatzean pentsatzea. Baina ezinezkoa da itxaropenak betetzea, eta ez dugu merezi etsipenean bizitzea.
Umorezko ikuskizun honetan negar egiten da, eta playback-ak eta sukaldaritza saioak batzen dituen drama ere bada. Baina, hala ere, bizitzeko gogoari buruzko ikuskizuna.
- Sorkuntza, antzezleak: Alberto Velasco
- Laguntzailea: Maria Pizarro
- Eszenografia: Alessio Meloni
- Jantziak: Sara Sánchez de la Morena
- Soinu gunea: The New Carrot Studios
- Argiztapena: Abel García, Alberto Velasco
- Teknikaria: Abel García
- Karteleko argazkia: Dominik Valvo
- Zuzeneko argazkia: Juan Borgos
- Diseinua: Laura Velasco
- Bideo promozionalaren zuzendaritza: Afi Oco
- Bideo promozionalaren kolorea: Carmina Riquelme
- Zuzeneko bideoaren grabazioa: The Black Cactus Studios
- Zuzeneko teaserraren zuzendaritza: Guillermo Centenera
- Zuzeneko teaser-aren ekoizpena: Marta Hita
- Komunikazioa, prentsa: Josi Cortés
- Agentea: Representante Mesala Films
- Zeinu hizkuntzara egokitutako aktorea: Laura Castillo
Emanuele Rosa & Maria Focaraccio: How to _just another Boléro
2023/03/14 16:45
Donostia, Viktoria Eugenia Klub Aretoa
Dferia 2023 erakustazokaren barruan.
Lan hau “Boléro” mugimendu bakarreko orkestra-pieza ospetsuari buruzko dueto laburra da. Hemen, 18 irudi iragankor tenpo eten batean agertzen dira, inguruko errealitatetik bananduta bezala. Bi interpreteak, gatibu dauden animaliak bezala, indarrez estutzen dira espazio txiki baina beraientzat ezagun batean, non beren izaeraren nozioak eta oroitzapenak zein elkarrekin bizitzeko rola eta portaera galdu dituztela ematen duen. Kanpotik behatzen dituzte, zoo kaiola batean etxekotutako animaliak izango balira bezala, bata bestearen mende.
How to_ Just Another Boléro jokatzen, jotzen, kooperatzen, laguntzen, maitatzen... berrikasteko saiakera ezberdinen erretratu bihurtu nahi du, tonu dramatiko eta ironikoen arteko etengabeko aldaketak eginez.
- Kontzeptua, koreografia, antzezlana: Emanuele Rosa, Maria Focaraccio
- Argiak: Michele Piazzi
- Dramaturgia laguntzailea: Carlotta Jarchow
- Ekoizpena: EM+
- Entitate ekoizleak: C&C company y S'ALA
- Artistentzako gunea + entitate laguntzaileak: Morphine Raum, Berlin (DE), Network Anticorpi XL (IT), CURA Centro Umbro Residenze Artistiche, Corsia Of - Centro di Creazione Contemporanea, Micro Teatro Terra Marique.
Amaia Elizaran: Ihir
2023/03/14 16:45
Donostia, Victoria Eugenia Klub Aretoa
Dferia 2023 erakustazokaren barruan.
Ihir esperientzia iradokitzaile bat da, eszena pausatu eta delikatuagoekin pasarte energiko boteretsu eta deigarriak tartekatzen dituena. Amaia Elizaranen dantza bakar batek Liam Ó Maonlaí-k asmatutako soinu-errepertorioarekin, pianoa, harpa zelta, txirula eta ahotsa erabiliz, giro paregabea sortzen du.
Inprobisazioan oinarritutako pieza da, eta bidaia emozional argia egiten da, bereziki betierekoa eta amaitu gabea aztertzen duena.
- Zuzendaritza: Amaia Elizaran
- Jatorrizko musika: Liam Ó Maonlaí
- Jantziak: Xabier Mujika
- Argiztapen diseinua: Sergio García
- Soinua: Iñigo Egia
- Argazkia: Etanowski, Iñigo Royo
- Bideoa: Etanowski
- Hedapena, komunikazioa: Jokin Elizaran
- Antolakuntza: Amaia Elizaran
Jon Maya eta Andrés Marín: Yarin
2023/03/14 20:30
Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
Dferia 2023 erakustazokaren barruan.
Gaurko urrats bakoitzak, biharko bide bat eraikitzen du. Luzatzen den esku baten aurrean marraztu, arnastu, pentsatu eta dantzatzen dugu. Eman eta jaso. Ez ditu sustraiak saihesten, haietara begira sakontzen du, bertan ereiten du. Elkarbanatuz, elkarrizketatuz, espazio komunak bilatzen ditu. Horrelakoxea da gure artea.
Yarin elkarrekin marrazten dugun etorkizuna da; ondokoaren begiradara garamatzan leihoa, sustraietatik abiatu eta etengabeko elkarrizketak argitzen duen hostoetara garamatzana. Yarin sustraia da. Yarin topaketa da. Yarin ‘bihar’ hitzaren sinonimoa da, eta ondokoaren lehioari egiten diogun begirada konplizea.
Sustraiak, sakonera, unibertsaltasuna, elkarbanatzeko grina… Jon Maya eta Andres Marín dantzarien ibilbidearen ezaugarri nagusiak dira. Mayaren euskal dantza eta Marínen dantza flamenkoa euren sorkuntza abiatzen den iturri nagusia dira. Bertatik abiatuta, biak etengabeko elkarrizketan sartzen dira beste kultura, lengoaia eta errealitate artistikorekin.
Proiektu honetan, Maya eta Marinek euren sorkuntza eta esperientzia batzea erabaki dute, bertan euskal kulturak eta flamenkoak dituzten elementu komunetan sakonduz, euren jatorrietan oinarrituta eta sustrai horietatik elkarrizketa sustatuta. Jatorri euskalduna eta flamenkoa duten dantzak bat egite nahiak batu ditu bidean. Julen Achiary kantari eta musikari baionarrak lagun dute oholtzan.
Fitxa
- Ideia originala eta koreografia: Jon Maya & Andrés Marín
- Dantzariak: Jon Maya & Andrés Marín
- Ahotsa eta perkusioa: Julen Achiary
- Koreografia-laguntzailea eta kanpoko begirada: Sharon Fridman
- Soinu-espazioaren diseinua: Xabier Erkizia
- Argiztapenaren diseinua: David Bernués
- Jantzien diseinua: Sinpatron