Agenda
Lali Ayguadé: Runa
2023/03/13 12:00
Donostia, Gazteszena
Dferia 2023 erakustazokaren barruan.
Beste mundu bateko ipuinak. Beste garai batekoak. Paisaia kaotiko honetan, bi gizakik hondakin artean ikertuko dute eta ahaleginduko dira berriro irudikatzen eta sentitzen behin izan zirena. Iragana begiesten. Pertsona errugabeak, zeintzuk hondakin horiek aliatu bihurtuko dituzten, errealitatea ulertu ahal izateko jokoetan. Runak agerian jarriko du iragan hauskor horren edertasuna, bizitzari heltzeko azken heldulekua, urria, dena. Mugimendu abstraktuaren eta gorputzaren bidez dimentsio eta pisuen tamainan, pertsonaia hauek garenaren esentziara itzuliko gaituzte: denborak eraldatutako gizakiak. Nola jarraitu aurrera Runa buruan dugula?
- Interpreteak, koreografia: Lali Ayguadé, Lisard Tranis
- Konposizio musikala: Miguel Marín
- Zuzendaritza artistikoa: Lali Ayguadé
- Koreografia: Lali Ayguadé, Lisard Tranis
- Zuzendari laguntzailea: Fanny Cleyrat
- Argiztapen-diseinua: Conchita Pons
- Eszenografia: Martina Cabanas
- Jantziak: Ferran Casanova, Cristian Betancurt
- Eszenografia-laguntzailea: Sergi Perez
- Ekoizpena, banaketa: Lali Ayguadé Company
- Aholkularitza artistikoa: Jordi Oriol
Chey Jurado & Javito Mario: Samsara
2023/03/13 13:30
Donostia, Kutxa Fundazioa (Tabakalera)
Dferia 2023 erakustazokaren barruan.
Gizakiak bere nortasuna galdu du bera kanpoan aurkitu nahi izateagatik; abiapuntu horretatik sortzen da betiereko ziklo batean zehaztasunik gabe pentsatzen aritzea, zein hareazko gazteluek eta ilusio-labirintoek osatzen duten eta SAMSARA izena duen; non haren irteera eta norberaren bilaketa helduko diren behatzailearen eta behatuaren arteko barruko dualtasuna amaitzen denean.
Prozesu horretan, Chey Juradok eta Javier M Salcedok gizakia eta bere bilaketa dantzaren eta akrobaziaren bidez interpretatuko dute. Samsara izenez ezagutzen den agertokia argiztapen atmosferiko aberats batek eta eguneroko ekintzetatik, paisaietatik eta ekintzetatik espresuki erregistratutako soinuek irudikatuko dute, artisten presentziak eta keinuek lagunduta. Euskadiko estreinaldia izango da.
- Egilea: Chey Jurado, Javier M Salcedo
- Musika: Nicolas Jaer, Kali Malone
- Antzezleak: Chey Jurado, Javier M Salcedo
- Banaketa: Patty Hinchado
- Kudeaketa: Patty Hinchado