Agenda

Muxikoak

Noiz

2023/03/12 12:00

Non

Errenteria, Herriko Plaza

Hileko bigarren igandeetan ohikoa den bezala, Errenteriako Beti Prest elkarteak muxikoak antolatu ditu martxoaren 12an, eguerdiko 12:00etan. Tokia: Herriko Enparantzan (Koldo Mitxelena ikastetxeko patioan euria egingo balu).

Irakurri gehiago

Javier J. Hedrosa – Nestor Garcia: Fosc

Noiz

2023/03/12 19:00

Non

Bilbo, Lafundicion

Arte eszenikoetako ikus-entzulearen papera, artxiboa eta antzerki-esperientziaren memoria indibidual zein kolektiboa ikertu eta haren inguruko gogoeta egiten duen proiektu eszenikoa. Zer gogoratzen du ikus-entzuleak? Zerk utzi dio lorratza? Zerk egiten du antzokira itzul dadin? Horregatik, prestaketa eszenikoa besaulkien patioan kokatzen da eta ez “eszenarioan”; hain justu, hartatik tokiko ikus-entzule zenbait protagonista bilakatzen dira beren memoriak zuzenean kontatuz.

Bestalde, ikus-entzuleari eta bere esperientziei espazioa eta esangura emateko arte eszenikoetako ikus-entzule ezberdinak gonbidatzea erabaki genuen beren antzerki-memoriak partekatu eta horietako zenbait eszenaratzerako baliatzeko, antzerki-esperientzia egintza komunitario modura ulertuta, egile, obra eta ikus-entzuleek parte-hartze bera izanik eratzen den gertakizuna. Ikus-entzulearen begirada azpimarratzeko, prestaketa eszenikoa irauli egin dugu ekintza besaulkien patioan lekutuz, eszena hutsik utziz memoriari deitu eta berau proiektatzeko eremu gisa. Horrela, egile/dantzari rola eszenan piezako oso une jakinetan azaleratzen da, kontrapuntu modura.

  • Kontzeptua eta sormena: Javier J Hedrosa eta Nestor Garcia
  • Kolaboratzaileak: Rafael Ridaura eta Jose Julian
  • Bidelagun: Tatiana Clavel
  • Kanpo begirada: Sofia Asencio
  • Argien diseinua: Diego Sanchez
  • Ekoizpena: Javier J Hedrosar
  • Babesleak: Graners de Creació, Espai Inestable, Dansa València, La Nau Ivanow (Bartzelona), Centro Coreográfico de la Gomera, IVC.
  • Eskerrak: Santi de la Fuente, Laura Pastor, Fernanda Medina, Teatro de lo Aus- ente, Itziar Barriobero.

Irakurri gehiago

Alba Heredia: Íntimo

Noiz

2023/03/12 19:00

Non

Iruñea, Iturrama Civivox

Femkultur 2023 jaialdiaren egitarauaren barruan. 

Íntimo ikuskizuna flamenkoaren eta gure arimaren sakonenean barneratzen da, sentimendu eta emoziorik ezkutatuenetaraino iritsita, baita gure barnean badirenik ere ez dakigun horietara ere. Sentitzen duguna bideratu eta gure emozioak mugimendu bakoitzean, nota bakoitzean eta intziri bakoitzean adierazten ditugu. Zuk ere ikuskizun hau bizi, ikusi, sentitu… behar duzu.

Irakurri gehiago