Agenda

Momentos Meraki

Noiz

2023/02/03 10:00

Non

Barañain, Barañain Auditorioa

Lau emakume artistaren bizi eta sormen momentuetatik egindako bidaia. Beren emozioek eszena koloreztatuko dute diziplinarteko prozesu batean, non arte plastikoak mugimenduarekin nahasten diren. Margaret Keane, Romina Lerda, Muniba Mazari eta Frida Kahlo dira, hain zuzen, inspirazio-iturri Atena Konpainia Artistikoarentzat, eta edozein pertsonarentzat ezagunak izan daitezkeen  emozioek margotuko dute eszena: bakardadea, beldurra, tristura eta, nola ez, poza. Bidaia horretan, denbora-lerroa eta espazio-giro desberdinak eszenaren ardatz bihurtuko dira. Ahalduntze hitzaren jabetze honetan, jendearen arteko orekaren eta ekitatearen balioak eszenatik kanpoko zein eszenaren barruko hausnarketara gonbidatuko gaituzte.

1. saioa: 10:00

2. saioa 11:30

GOMENDATUTAKO ADINA: Nafarroako hezkuntza-zentroetako Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetara eta DBHko 1. eta 2. mailetara zuzendua.

IRAUPENA: 60′

*Ez salgai. Prezioa 3€/ikasle da, FB eta Zentroen artean zuzenean kudeatuta.

Irakurri gehiago

Mozorro zuriak

Noiz

2023/02/03 11:30

Non

Arantza

Arantzako gazteak goizeko 9tan elkartuko dira elkarrekin gosaltzeko. Ondoren herriko gazteak Arantzako kaleetan zehar ibiliko dira eskean mozorro zuriak jantzita. 

Ohikoena da Arantzako mozorro zuriak, inaute astea baino bi aste lehenago ateratzea eskean, baina hala ere, ez da beti horrela izaten. 

Irakurri gehiago

Jon Maya eta Andrés Marín: Yarin

Noiz

2023/02/03 19:30

Non

Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Gaurko urrats bakoitzak, biharko bide bat eraikitzen du. Luzatzen den esku baten aurrean marraztu, arnastu, pentsatu eta dantzatzen dugu. Eman eta jaso. Ez ditu sustraiak saihesten, haietara begira sakontzen du, bertan ereiten du. Elkarbanatuz, elkarrizketatuz, espazio komunak bilatzen ditu. Horrelakoxea da gure artea.

Yarin elkarrekin marrazten dugun etorkizuna da; ondokoaren begiradara garamatzan leihoa, sustraietatik abiatu eta etengabeko elkarrizketak argitzen duen hostoetara garamatzana. Yarin sustraia da. Yarin topaketa da. Yarin ‘bihar’ hitzaren sinonimoa da, eta ondokoaren lehioari egiten diogun begirada konplizea.

Sustraiak, sakonera, unibertsaltasuna, elkarbanatzeko grina… Jon Maya eta Andres Marín dantzarien ibilbidearen ezaugarri nagusiak dira. Mayaren euskal dantza eta Marínen dantza flamenkoa euren sorkuntza abiatzen den iturri nagusia dira. Bertatik abiatuta, biak etengabeko elkarrizketan sartzen dira beste kultura, lengoaia eta errealitate artistikorekin.

Proiektu honetan, Maya eta Marinek euren sorkuntza eta esperientzia batzea erabaki dute, bertan euskal kulturak eta flamenkoak dituzten elementu komunetan sakonduz, euren jatorrietan oinarrituta eta sustrai horietatik elkarrizketa sustatuta. Jatorri euskalduna eta flamenkoa duten dantzak bat egite nahiak batu ditu bidean. Julen Achiary kantari eta musikari baionarrak lagun dute oholtzan.

Fitxa

  • Ideia originala eta koreografia: Jon Maya & Andrés Marín
  • Dantzariak: Jon Maya & Andrés Marín
  • Ahotsa eta perkusioa: Julen Achiary
  • Koreografia-laguntzailea eta kanpoko begirada: Sharon Fridman
  • Soinu-espazioaren diseinua: Xabier Erkizia
  • Argiztapenaren diseinua: David Bernués
  • Jantzien diseinua: Sinpatron

Irakurri gehiago

Organik: Arnasa

Noiz

2023/02/03 19:30

Non

Bilbo, BBK Aretoa

Arnasa dantza inklusiboko lan bat da; interprete profesionalak eta dibertsitate funtzionala duen pertsona bat agertzen dira oholtzan. Sorkuntza kolektiboa eta inklusiboa da, eta aldaketa emozionalek arnasketan nola eragiten diguten azaltzen du.

Arnasa konpainiak pertzepzio berrietara irekitzeko duen beharraren emaitza da. Dibertsitatearen munduan murgilduko gara eta gure komunitateko kolektiboekin lan egiten dugu tokiko kultura ehuna susta­tzeko.

Horretarako, hainbat tailer egin ziren Getxoko hainbat kolektiborekin. Horietan, dibertsitate funtzionala duten pertsonekin sentsibilitatea, mugimendua eta arnasketa landu ziren dantzaren bitartez. Hortik sortu zen zuzeneko musikarekin dantzalan inklusibo bat sortzeko prozesua bultzatzea, kolektibo hori sormenprozesu horren protagonista bihur­tzeko.

  • Ideia eta zuzendaritza: Natalia Monge.
  • Sorkuntza eta antzezleak: Pilar Andrés, Carlos Alonso, Mikel Aristegui, Jon Ander Garamendi.
  • Konposaketa musikala: Jon Ander Garamendi.
  • Jantziak: Celia Egaña.

 

*Dferia jaialdiaren baitan.

Irakurri gehiago

María Pagés: Paraíso de los negros

Noiz

2023/02/03 20:00

Non

Iruña, Gayarre Antzokia

2022ko Arteen Asturiasko Printzesa Saria jaso zuen María Pagés dantzari eta koreografo handiak protagonizatzen du obra hau, eta dantzaren, kantuaren, prosaren eta musikaren bitartez, norberaren baitan bizi diren gatazken eta tentsioen inguruko ikerketa introspektiboa egiten du. Belztasuna oihartzun konplize bat da hemen, eta hor burrunbatzen dira aurkitzen ditugun giza mugak. Federico García Lorca, Carl Van Vechten, Léopold Sédar Senghor eta Nina Simone dira ikuskizunaren egileetako batzuk.

Informazio dosierra

Irakurri gehiago