Agenda

Puska biltzea

Noiz

2023/02/18 09:00

Non

Irun

Inaute larunbat eta igandean ateratzen dira puska biltzean Irunen. Hainbat dantza taldek Irungo txoko desberdinak bisitatuko dituzte dantzan.

Inaute larunbata:

  • 9:00: Baserri giroko inauteria: Eraiki Dantza Taldea. Eraiki Dantza Taldeak, Bidasoa eta Behobiako baserrietatik puska biltzea antzolatzen du inaute larunbatean. Eraikiko dantzariak goizeko 9:00etan elkartuko dira San Martzial mendian eta egun osoan zehar egongo dira baserriz baserri. Zinkoenea baserrian bazkaltzen eta ondoren ere jarraitzen dute eskean Behobia inguruko etxeak bisitatzen. Amaitzean, elkarrekin afaltzen dute jasotako arraultze eta txorizoekin. Behobia: Puska biltzea 2011 [Bideoa]

 

  • 9:30: Baserri giroko inauteria: Ibarla Meaka Dantza Taldea. Irungo Meaka dantza taldeko kideek puska-biltzea egiten dute inauterietan. Inaute larunbat eta igande goizean Irungo Meaka auzoan baserriz baserri aritzen dira gazteak eta helduak, eta larunbat arratsaldean aldiz, Hondarribian, Jaizkibel azpian egiten dute kuestazioa. Hondarribia: inauteriak 2017 puska-biltzea [Bideoa]

  • 10:00: Baserri giroko inauteria: Txorimaloak Soinu Taldea

Inaute igandea:  

  • 9:00: Baserri giroko inauteria: Egoipar Meaka Dantza Taldea
  • 9:00: Baserri giroko inauteria: Meakako Adixkideak Dantza Taldea
  • 9:00: Baserri giroko inauteria: Kemen Dantza Taldea. Kemen dantza taldeko kideek puska biltzea egin ohi dute inaute igandean. Olaberria auzoko baserri eta etxeak bisitatuko dituzte Kemen Dantza Taldeko kideek, bertako atariak garbituz, etxekoentzat erromeriak antolatuz dota puskak bilduz. Gainera, arin-arin zein fandangoak dantzatuko dituzte, baserritarren gozamenerako.

Irakurri gehiago

Kaskarotak

Noiz

2023/02/18 09:00

Non

Beskoitze, Uztaritze, Urruña

Urtea hasi eta badatoz kaskarotak dantzan eta eskean. Urtarrileko eta otsaileko asteburutan Lapurdiko hainbat herritako gazteak puska-biltzen, dantzan eta kantuan ibiliko dira.

Kaskarotak 2023

Urtarrilak 7, larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak, Oinak Arin taldea. Bois auzoa, Hasparren errepidea, Paqueta, Donamartinia.

Urtarrilak 8, igandea

  • Beskoitzeko kaskarotak, Oinak Arin taldea. Agerrea.

Urtarrilak 14, larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak, Oinak Arin taldea. Enseigne bidea, Sorueta, Jauberria.

Urtarrilak 15, igandea

  • Beskoitzeko kaskarotak, Oinak Arin taldea. Haristoia, Goutxuria, Martindegia

Urtarrilak 28, larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak, Oinak Arin taldea. Xandondeia, Gainekoetxea, Bide Handia, Mendi Zelai, Haranburua

Urtarrilak 29, igandea

  • Beskoitzeko kaskarotak, Oinak Arin taldea. Irurita, Bidartea, Ospitalia, Alzueta, Otxokolttipia

Otsailak 4, larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak, Oinak Arin taldea. Iturbidia, Etxekobirda, Beherartia, Urt bidea
  • Uztaritzeko kaskarotak. Baiona
  • Itsasuko kaskarotak

Otsailak 5, igandea

  • Beskoitzeko kaskarotak, Oinak Arin taldea. Pikassaharia, Larreista, Mexereta, Iturraldia, Behotegia
  • Donibane/Ziburuko kaskarotak
  • Itsasuko kaskarotak

Otsailak 11, larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak, Oinak Arin taldea. Harriaga, Irigoina, Imistola, Lapiz, Ildaska
  • Uztaritzeko kaskarotak. Arruntza auzoa
  • Itsasuko kaskarotak

Otsailak 12, igandea

  • Uztaritzeko kaskarotak. Heraitze auzoa
  • Itsasuko kaskarotak

Otsailak 18, larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak, Oinak Arin taldea. Haurren inauteriak.
  • Itsasuko kaskarotak
  • Urruñako kaskarotak

Otsailak 19, igandea

  • Beskoitzeko kaskarotak, Oinak Arin taldea. Amaiera elizaren aurrean.
  • Uztaritzeko kaskarotak. Uztaritze

Otsailak 25, larunbata

  • Urruñako kaskarotak

 

Irakurri gehiago

Añorgako Dibertimentua

Noiz

2023/02/18 10:00

Non

Añorga

Goizean zehar hiru barrikada egingo dituzte Añorga Txiki, Karmengo Ama eta Pedro Jose auzuneetan, eta, gero, emanaldi nagusia Añorgako Harrobiaren plazan. 10:00etan abiatuko dituzte barrikadak eta 13:00etan izango da emanaldia. 

 

 

Irakurri gehiago

Sorgin-dantza

Noiz

2023/02/18 10:00

Non

Antzuola

Inauterietako igandean, sorgin-dantza egiten duten Antzuolan kalez kale Hartza, domadorea eta tximinoarekin. Goizeko 10etan irteten dira kalez kale dantzan eta eguerdian, 12:30 inguruan plazan elkartu eta berriro egiten dute dantzan.

Antzuolan mende hasieran Sorgin Dantza dantzatzen zen, eta bertan beste bi moldaketatan azaltzen ez diren pertsonaiak agertzen ziren. Espainiako Gerrate Zibilaren ondoren dantza ahazmenean gelditu zen. 1990. urtean Oinarin herriko dantza taldeak berreskuratu zuen.

 

Irakurri gehiago

Azeri-dantza

Noiz

2023/02/18 10:00

Non

Hernani

Inaute larunbatean, gazte talde bat Hernaniko plazan biltzen da, soka bat daramate esku batean eta puxika bat bestean. Txistulari taldea, ondo mozorrotuta, haien zain dago. Halako batean, haur eta gazte talde bat inguratu, eta indar osoarekin zigor gogorra eskaintzen diete, puxikarekin gorputz enborra, besoak eta hankak kolpatuz. Itxidura desegin eta beste norabide batean korrika ateratzen dira, taberna batean sartuz. Tarte batean desagertzen dira eta halako batean beste denda batean agertzen dira, gazteak berriz ere inguratuz eta berriz ere kolpatuz. Bi orduz, kaleetan gora eta bera dabiltza, kale, zeharkale, pasabide, denda eta tabernetan. Eszenan agertzen diren bakoitzean, txistulariek doinuaren abiadura areagotzen dute. Bitartean, buruan azeri larrua daraman gazte bat gora eta behera dabil kaleetan, ume eta gazteak puxikarekin jotzen, eta tarteka dantza eginez. Behin plazara iritsita, ekitaldia bukatzeko, puxiken gainean jauzi egin eta hautsi egiten dituzte.

Irakurri gehiago

2023ko Beasaingo Inauteri herrikoiak

Noiz

2023/02/18 10:30

Non

Beasain

Inaute larunbatean, urteroko Beasaingo Inauteri herrikoiak ospatuko dira, herriko Ostadar Dantza Taldeak antolatuta. Urtero bezala, Euskal Herri mailan ikus daitezkeen Inauterietako dantza ezberdinak eskainiko ditugu.

Urtero legez, ekimenaren helburua Beasaingo herria Inauterietako dantzaz, kolorez eta musikaz janztea izango da.

 

Eguneko egitaraua:

  • 10:30 - Dantza desfilearen irteera Ostadar Dantza Taldearen lokaletik (Oriamendi 10, Beasain)
  • 13:30 - Dantza desfilearen amaiera, Bideluze plazan
  • 19:00 - Elustondo anai-arreben erromeria Loinazko San Martin plaza azpian

 

Anima zaitezte gurekin batera Beasaingo kaleak Inauterietako musika, kolore eta dantzaz janztera!

Irakurri gehiago

Kalez-kaleko eskea eta dantzak

Noiz

2023/02/18 11:00

Non

Gallarta

Inaute larunbatean Gallartan eta ondoko larunbatean San Fuentes-en ateratzen dute Meatzaldeko Harrigorria dantza taldeak antolatzen duen landa izaera daukan inauteria. 

Larunbat goizean, 11:00etan kale-eskea egingo dute herriko baserri, etxe ta kaleetatik. Ondoren elkarrekin bazkaldu eta arratsaldeko 18:00etan Herriko goiko aldetik plazarainoko kalejira egingo dute mozorro ta aratustetako beste pertsonaiekin: Bizkarbaltza, Zangaluzea, Beldarroia, Hartza eta Hartzazaina, Sorginak, eta Artauntxoa.

Gallarta eta San Fuentes: Aratusteak 2014 [Bideoa]

Irakurri gehiago

Oñatiko inauteria

Noiz

2023/02/18 11:00

Non

Oñati

Oñatz dantza taldeak, herriko musikariek eta inauterietako lantaldeak antolatzen dute Oñatiko Inauteria inaute larunbatean. Goizeko 11:30ean kalejiran abiatuko dira dantzan eta egun osoan zehar arituko dira herriko kaleetan.  

Irakurri gehiago

Surrandiak

Noiz

2023/02/18 12:30

Non

Durango

Surrandiak kalejiran irtengo dira Durangoko merkatu plazatik. Eguerdiko 12:30ean Surrandi goiztiarrak trikitilariekin eta arratsaldean 17:30ean surrandiak eta hartza Jaizaekeko txistulari eta Tabira musika bandarekin.

Irakurri gehiago

Kaskaboboak eta Maskaritak

Noiz

2023/02/18 13:00

Non

Agoitz

Inaute larunbatean eta hausterre-egun bezperan ateratzen dira Kaskaboboak eta Maskaritak. Gazteak mozorrotuta ateratzen dira eta puska biltzea egiten duten herrian zehar larunbatean. Etxerik etxe arrautza eta txistor biltzean aritzen dira, eta ondoren horrekin afaria prestatzen dute.

Asteartean aldiz, inauteriari emango diote amaiera kalejira batekin berriro ere Kaskaboboak eta Maskaritak. 

Irakurri gehiago

Mantagunak

Noiz

2023/02/18 16:30

Non

Urdiain

Arpilerazko mantak edo zakuak soinean, aurpegia estalia, ikusteko bi zulorekin. Horrela jantzitako pertsonaiak topatuko dituzue Urdiainen larunbat inauteriz 16:30etik aurrera Urdiaingo kaleetan. Hori bai, argi ibili beharko da jendea, ihote-pertsonaiek eskuan zigorra dutelako eta jendea berotzeko prest daudelako. Haiek zirikatu nahi dituenak honako errepika esatea besterik ez du: Mantaguna, guna, guna, guna, zakuan kunkuna.

Irakurri gehiago

Zarramuskeroak

Noiz

2023/02/18 17:00

Non

Cintruenigo

Zarramuskeroak dira Cintruenigoko inauterietako pertsonaiak. Ostiral gauez, Kultur Etxeko balkoitik pregoia irakurrita, inauteriak hasten dira. Baina Zarramuskeroak larunbat eta igande arratsaldean ateratzen dira kalera.

Ordubeteko tartean, zarramuskeroak izaten dira kaleetako jaun eta jabe. Talko-hautsak, kolonia eta beste produktu batzuk hartuta, aurpegia agerian duten gazte-koadrilen atzetik ibiltzen dira, eta horietako asko ez ezagutzeko moduan uzten dituzte. Antzinako jatorria duten herri-pertsonaia horiek parrokiako elizako kanpaien joaldi bereziarekin batera hasi eta amaitu ohi dute irteera.

Irakurri gehiago

Kamarroak

Noiz

2023/02/18 18:00

Non

Bakaiku

Kamarroa da Bakaikuko (Nafarroa) inauterietako pertsonaia. Mozorro guztiak dira Kamarro, ez dauka janzkera zehatzik. Inaute larunbatean ateratzen dira Kamarroak Bakaikun. Herriko elkartean elkarrekin bazkaldu ondoren, mozorrotu eta etxez-etxe abiatzen dira goldea garraiatuz eta hautsak botaz. Zaparra deitzen zaio Kamarroek eskuan darabilten makil luzeari, eta herritarrak eta bereziki umeak beldurtzen aritzen dira herriko kaleetan.

Bakaiku: Kamarroak 2015 [Bideoa]

Irakurri gehiago

Zamarroak, Neskak eta Mari Arroka

Noiz

2023/02/18 18:30

Non

Olazti

Larunbatean Olaztiko ihoteak ospatzen dira, 1992. urtean berreskuratu zena. Inauteriko pertsonaia tradizionalak, Zamar handia, Zamar txikiak, Neskak eta Mari Arroka herriko kaleetan zehar ibiltzen dira zalaparta sortzen fareekin (joareak).

Inauteriko elementurik ezagunenetariko bat Zamarro batzuek daramaten gurdia da. Gurdian lur bustia daramate eta umore onez botatzen diete segizioa ikustera mozorrotu gabe ateratzen direnei, Mari Arroka suzko igitaia daraman bitartean. Desfilea San Migel plazan amaitzen da, Olaztiko zortzikoa dantzatuz. Herriko gazteek bezperan egiten diote Mari Arrokari eta ihoteei ongietorria.

Irakurri gehiago

Kaldereroak

Noiz

2023/02/18 19:00

Non

Bera

Kaldereroak Beran arratsaldeko 19:00etan. Igerilekuetatik abiatu eta Altzate, Legia, Zahar etxea, Eztegara, Iturlandeta, Eztegara, Bidasoa karrika, San Esteban karrikan barna Herriko etxeko plazara joanen dira. Eguraldi txarra eginez gero, ordea, Altzateko pilotalekuan elkartuko dira.

Irakurri gehiago

Jardinzayen konpartsa

Noiz

2023/02/18 19:00

Non

Donostia

Inauterietan bi aldiz ateratzen da Jardinzayen konpartsa, lehenik, inaute larunbat arratsaldean eta bigarrenez igande eguerdian. Eskolaren eskutik, Jardinzayen konpartsa tradizionala Donostiako kaleetan barrena ibiliko da. Aurten Jardinzayen Konpartsari ESKOLAren inauteri ezberdinetako jantziak gehituko zaizkio, denak nahastuta (1979-1998 urteetako jantziak). 

Irakurri gehiago

Andaluziako Ballet Flamenkoa: El maleficio de la mariposa

Noiz

2023/02/18 19:30

Non

Iruñea, Baluarte

Lorcaren jaiotzaren 125. urteurrena El maleficio de la mariposa balletarekin ospatuko dugu. Lan horrekin, hain zuzen, debuta egin zuen egileak taula gainean. Testua frustrazioaren, maitasunaren eta heriotzaren gaineko parabola da; dramagile eta olerkari moduan Lorcak garatu zituen gai nagusiak, zehazki. Lan honetan musikariak daude zuzenean, eta protagonistak intsektu batzuk dira, istorioari giro kezkagarria ematen diotenak. Estreinatu zutenean, eskandalua izan zen, 'La Argentinita' tximeleta zuriak bakarrik salbatu zuena, bere dantza erakutsiz, beltxargaren heriotza iragankorra, tximeleta baten hegoak ireki-ixtean galtzen den irudia. Ballet Flamenco de Andalucía taldeak 25 urte bete zituen 2019an. Hasieratik bertatik, Andaluziako Juntaren dantza-taldeak paper eszeniko bikaina sendotzea lortu du, komunitate hori eta bere arte bereziena ordezkatuz mundu osoko agertokietan.

  • Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Úrsula López
  • Zuzendaritza eszenikoa: Elena Córdoba
  • Jantzien ideia originala: Teresa Lanceta
  • Jantzien diseinua: Belén de la Quintana
  • Argiztapenaren diseinua eta espazio eszenikoa: María de la Cámara eta Gabriel Paré
  • Musikariak: Sebastian Cruz eta Vicente Gelo (kantaria); Pau Vallet eta Juanma Torres (gitarra); Raúl Domínguez 'Botella' (perkusioa)

Irakurri gehiago