Agenda
Urdelardero
2023/02/16 10:30
Eskoriatza
Ostegun Gizen egunean, Eskoriatzan, Urdelardero eguna ospatzen dute. Haurrak, baserritarrez jantzita eta eskuan ziri bat hartuta eskean ibiltzen dira kalez kale.
Garai batean, eskean ibiltzen zirenei etxekoandreek janaria jartzen zieten zirian baina, egun, ohikoagoa da leihotik gozokiak botatzea. Abesti hau abesten dute haurrek:
Urdei lardero
Urdeixa janda
Bazkaixa gero
Hor goixen itturri bat
Haren gainean txori bat
Ura pil-pil etorri da
Etxekoandre zabala
Etxe oneko alaba!
25 urte aratusteak Abanton (hitzaldia-proiekzioa)
2023/02/16 18:00
Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa
Sorgin-dantza
2023/02/16 19:00
Bergara
2011an berreskuratu zuten Bergaran Eguen Gizenean sorgin-dantza egiteko ohitura Xamatz dantza taldean aritutako zenbait dantzarik. Ordutik, lehengo Xamatz dantza taldeko beteranoek egin izan dute, baina 2016an Musika Eskolako ikasle gazteek hartu zieten erreleboa. Beraz, dantza eskolako ikasleek Udal Txistulari Bandaren laguntzarekin egingo dute sorgin-dantza. Dantzari eta musikariekin batera, hartza ere aterako da domadorearekin. Geldialdiak honako hauek izango dira: San Martin plazan, Simon Arrietan eta Iralan.
Azeri-dantza
2023/02/16 19:00
Errenteria
Ostegun gizenarekin, Ereintza dantza taldeko azeriek azeri-dantza dantzatzen dute Errenterian. Neskak mutilez jantzita, mutilak neskez dantzatzen dute. Txarangarekin kalejiran heltzen dira Udaletxe aurrera. Bertan, azeri-dantza dantzatu dute: Paseoa, aitarena, orratzarena, txingoarena, azeri-dantza zortzikoa, perratzea, dorrea eta kalejira dira bideoan ikus daitezkeenak. Azeri-dantza desfilearen Ibilbidea: Juan Olazabal, Biteri, Morrongilleta, Koldo Mitxelena plaza, Maria Lezo, Madalen kalea eta Herriko plaza.
Trapujaleen jaitsiera
2023/02/16 19:30
Lezo
Lezoko inauterietan Trapujaleren etorrera ospatzen dute. 19:30etan Trapujaleren jeitsiera egongo da Martizkone baserritik herriko plazara. Astearte inauterian aldiz, arratsaldeko 19:00etan Trapujaleren epaiketa egiten da eta inauteriak agurtzen dira.
Sorgin gaua
2023/02/16 20:00
Ziburu
Sorgin gaua ospatuko dute Ziburun iluntzeko 20:00etan herriko plazan. Begiraleak taldearekin ez dira dantzak faltako.