Agenda

Puska biltzea eta inauteri dantzak

Noiz

2023/02/11 07:00

Non

Lizartza

Inaute larunbata baino astebete lehenago ospatzen dute inauteria Lizartzan. Asteburu osoan zehar kuestazioan aritzen dira dantzan. 

Larunbatean, goizean goiz hasi ohi dute kuestazioa. 7:00tan plazan elkartzen dira eta kalejira Uetako zubitik dantzari, txantxo eta txistulariekin hasten da. Horrela, ‘Diana’ abestuz hasiko da inauteria. Ondotik, 7:30ean puske-biltze edo kuestazioari ekingo diote dantzari eta txantxoak elkarrekin ospeletik. Baserriz baserri arituko dira tarteka inauteri dantzak eginaz. Eguerdia iristean, 13:30inguruan inauteri partaide guztiek kalejira egingo dute, Arrateko zubitik irtenda. Ondoren, denek elkarrekin bazkalduko dute herriko frontoian.

Igandean aldiz, goizeko 12etan dantzariak kalean ibiliko dira puska biltzen gurdi, mozorro eta gainerakoekin batera. Ondoren, Lizartzako inauteri dantzak egingo dituzte Otsolar dantza taldeko dantzariek plazan: paseoa, lehenengoa, bigarrena, seigarrena, ostiko-dantza, etxe-dantza, lau ostiko, azken paseoa, makil-dantza eta brokel-dantza edo pala-dantza. 

Lizartza: Inauteri dantzak 2013 [Bideoa]

Irakurri gehiago

Puska biltzea

Noiz

2023/02/11 08:00

Non

Igantzi

Igantziko gazteak puska biltzean aterako dira herriko etxe eta baserriak trikiti eta pandero doinuekin alaituz. Goizeko 8etan herriko elkartean bildu eta baserri batzuk egin ondotik, herrira itzuli eta falta diren etxeak egingo dituzte. 

 

Irakurri gehiago

Koko-eskea, koko-dantzak eta kokomarruen soka-dantza

Noiz

2023/02/11 08:30

Non

Eibar

Koko-eskea, koko-dantzak eta kokomarruen soka-dantza Eibarko baserrietan.

Mamarruak, burburixuak, masustak, aixerixak, hartza, Petra eta Maria, Don Eusebio, Kattalin eta Manuela, Batista kojua, Arrateko Ama-Birjina, Martin Perratzailia, sasi-kartia eta koko-dantzariak kuestazioan arituko dira goizean goizetik. Lehen agerraldia 8:30ean egingo dute Merkatu plazan eta ondotik baserrietara abiatuko dira. 

Arratsaldean, 19:00-21:00 bitartean, Toribio Etxebarria, Untzaga eta Kalbeton kaleetan koko-dantzak Mauxitxa txarangarekin.

Eibar zurituta 2015 Koko-dantzak txoriek ikusita [Bideoa]

Irakurri gehiago

Ihote-dantzak, intxixuak eta sorginak

Noiz

2023/02/11 09:00

Non

Oiartzun

Inaute larunbata baino astebete lehenago ospatzen dira ihoteak Oiartzunen. Tradizioz, larunbat goizean auzoetan eskean aritzeko ohitura zegoen, baina gaur egun jaia handitu eta ostiraletik igandera bitartean ospatzen dira inauteriak. Intxixuak eta sorginak ere Oiartzungo ihoteetan, urtetik urtera herrian errotu diren pertsonaiak dira. 

Ostiralean, arratsaldeko 19tan, intxixu eta sorginei harrera egiten diete herritarrek. Larunbatean, goizeko 9etan baserriz baserri kuestazioa egiten du ihote taldeak, eta fandango eta balsa dantzatzen dituzte baserri bakoitzaren aurrean. Azkenik igandean, iluntzeko 19tan intxixu eta sorginei agurra egiten diete herritarrek.

Oiartzun: Ihote dantzak 2010 [Bideoa]

Irakurri gehiago

Kaskarotak

Noiz

2023/02/11 09:00

Non

Beskoitze, Uztaritze, Itsasu

Urtea hasi eta badatoz kaskarotak dantzan eta eskean. Urtarrileko eta otsaileko asteburutan Lapurdiko hainbat herritako gazteak puska-biltzen, dantzan eta kantuan ibiliko dira.

Kaskarotak 2023

Urtarrilak 7, larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak, Oinak Arin taldea. Bois auzoa, Hasparren errepidea, Paqueta, Donamartinia.

Urtarrilak 8, igandea

  • Beskoitzeko kaskarotak, Oinak Arin taldea. Agerrea.

Urtarrilak 14, larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak, Oinak Arin taldea. Enseigne bidea, Sorueta, Jauberria.

Urtarrilak 15, igandea

  • Beskoitzeko kaskarotak, Oinak Arin taldea. Haristoia, Goutxuria, Martindegia

Urtarrilak 28, larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak, Oinak Arin taldea. Xandondeia, Gainekoetxea, Bide Handia, Mendi Zelai, Haranburua

Urtarrilak 29, igandea

  • Beskoitzeko kaskarotak, Oinak Arin taldea. Irurita, Bidartea, Ospitalia, Alzueta, Otxokolttipia

Otsailak 4, larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak, Oinak Arin taldea. Iturbidia, Etxekobirda, Beherartia, Urt bidea
  • Uztaritzeko kaskarotak. Baiona
  • Itsasuko kaskarotak

Otsailak 5, igandea

  • Beskoitzeko kaskarotak, Oinak Arin taldea. Pikassaharia, Larreista, Mexereta, Iturraldia, Behotegia
  • Donibane/Ziburuko kaskarotak
  • Itsasuko kaskarotak

Otsailak 11, larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak, Oinak Arin taldea. Harriaga, Irigoina, Imistola, Lapiz, Ildaska
  • Uztaritzeko kaskarotak. Arruntza auzoa
  • Itsasuko kaskarotak

Otsailak 12, igandea

  • Uztaritzeko kaskarotak. Heraitze auzoa
  • Itsasuko kaskarotak

Otsailak 18, larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak, Oinak Arin taldea. Haurren inauteriak.
  • Itsasuko kaskarotak
  • Urruñako kaskarotak

Otsailak 19, igandea

  • Beskoitzeko kaskarotak, Oinak Arin taldea. Amaiera elizaren aurrean.
  • Uztaritzeko kaskarotak. Uztaritze

Otsailak 25, larunbata

  • Urruñako kaskarotak

 

Irakurri gehiago

Maskaradak 2023

Noiz

2023/02/11 09:00

Non

Gamere

Urtarrilaren 15ean hasi eta apirilaren 22an bukatuko dira 2023ko maskaradak, Maule-Lextarreko gazteek emanak. Guztira 15 emanaldi lotu dituzte. Lau hilabetean zehar, asteburuz asteburu, Zuberoako 13 herri bisitatuko dituzte hiriburuko gazteek. Ohi den legez, lehen eta azken saioak etxean izango dira, aurten, Maulen.

Maskaradak 2023 Egutegia

  • Urtarrilak 15, igandea: Maule-Lextarre (Lextarreko plazan)
  • Urtarrilak 22, igandea:  Atharratze
  • Urtarrilak 29, igandea:  Pagola
  • Otsailak 5, igande: Mendikota
  • Otsailak 11, larunbata: Gamere
  • Otsailak 19, igandea: Ürrüstoi
  • Otsailak 25, larunbata: Altzürükü
  • Martxoak 4, larunbata: Muskildi
  • Martxoak 11, larunbata: Idauze Mendi
  • Martxoak 19, igande: Zalgize
  • Martxoak 26, igandea: Urdiñarbe
  • Apirilak 2, igandea: Larraine
  • Apirilak 9, igandea: Barkoxe
  • Apirilak 16, igandea: Sohüta (Hokin)
  • Apirilak 22, larunbata: Maule-Lextarre (Maule gaineko arrabotüan)

 

Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.

Irakurri gehiago

Animalien dantzak

Noiz

2023/02/11 11:30

Non

San Lorentzo karrika

Iruñeko kauteren bestaren baitan, Iruña Taldeko dantzari eta musikariek animalien dantzak emanen dituzte. Segizioa goizeko 11:30ean aterako da Iruña Taldeko San Lorentzo karrikako egoitzatik abiatuta eta Udaletxe plazan San Lorenzoko danzanteekin eta suzko erraldoiekin bat eginen dute.

Ibilbidea: San Lorentzo, Nagusia, Eslava, San Frantzisko plaza, San Migel, San Nikolas, Pozo Blanco, Zapateria eta Udaletxe plaza.

Animalien dantza guztiak San Nikolas plazan eta Udaletxe plazan emanen dituzte.

Irakurri gehiago

Lastozko gizona

Noiz

2023/02/11 16:00

Non

Asparrena

Ilarduia, Egino eta Andoin herrietan lastozko gizona da protagonista. Gaitz guztien errua leporatzen zaio pertsonaia honi Asparreneko herri hauetan. Arabako hiru herri txiki hauetan berreskuratutako inauteriak lehen mailako ospakizuna bihurtu dira. Gerra Zibilaren aurretik zeuden mozorro mota guztiak biltzea lortu dute eta ekitaldia dantza tradizionalen eta koreografia berrien bidez indartzea. Ibilbidea Ilarduian hasten da, segidan Eginora jarraitzen du eta Andoin-en bukatzen da. Lehenengoan etxez etxe bisitan joaten dira eta zenbait jaki oparitzen dizkiete. Une horretan lastozko gizona ateratzen dute asto baten gainean. Horrela, segizio zaratatsua Eginora abiatzen da eta bertan dantza gehiago egiten dira. Txokolate beroa hartu eta lastozko gizona bi mozorrok tiratzen duten gurdi baten gainean jartzen da. Andoin-en bukatzen da ibilbidea, panpina errez eta suaren inguruan dantzatuz.

Asparrenako inauteriak 2012 [Bideoa]

Irakurri gehiago

Dantzaldia: Alboka + Patxi Montero

Noiz

2023/02/11 18:00

Non

Bergara, Seminarixoa aretoa.

Bergarara Dantzara

Musika zuzenean: Alboka folk taldea, hirukotean (Joxan Goikoetxea, Iker Lope de Bergara, Juanjo Otxandorena).

Dantza gidaria: Patxi Montero

Alboka folk taldeak dantzaren eremuko hamaika doinu interpretatu eta jaso ditu bere bost CD-etan. Beste hainbat doinu, tradizioko musikatik edanda, erabat dantzagarriak ditu, eta dantzarako proposatuko ditugu.

Taldearen diskografian barrena murgilduko gara, dantzan: sokak, fandango / arin-arinak, baltsak, mazurkak, jauziak, ingurutxoak, kontradantzak...

Antolatzailea: Bergarako Udala - Kultura Saila

Irakurri gehiago

La Chachi: Taranto aleatorio

Noiz

2023/02/11 19:00

Non

Bilbo, La Fundicion

Maria del Mar Suarez “La Chachi” Lola Doloresekin.

Bi emakume pipak jaten ari dira parkean edo etxe bateko atean, edo patio batean. Eguneroko espazio bat, solasaldi bat, isiltasunaren intimitatea partekatzen ari dira. Bat-batean, kantuak eta dantzak mundu arrunta eten eta magia barneratzen dute.

Denbora geldiarazian, enigmatikoan, koreografia arranpa leuna bailitzen sortzen da zurrunbilo bilakatzen den arte.
Orpo-kolpeen segida, modu errepikakorrean kexatu eta irri egiten duena.
Gelditzen ez den abestia, indartu eta espazioa inguratzen duena.

El Taranto, makila flamenko modura, Almeriako meatzaritza eremutik dator. Jatorrian antzinako kantua da, sinplea, lehorra, gitarrarik gabea, modu askean abesteko premiaren ondorioz sortua.

Ikerketa eszenikoko pieza honetan biluztasun bat dugu bidelagun eta harekin esperimentatzen dugu. Oholtza tradizionalaren egitura errespetatuz, dantzaren eta kantuaren topaketa ausazkora nola bidera daitekeen ikertuko dugu, eraldatzeraino.

Isiltasunetik abiatuz, instrumenturik gabe, ahotsaren eta gorputzaren arteko solasaldia hasiko dugu, zoriak esku har dezan utziz. Dantzarako aldarriak tarantoaren kexu-oihuak arakatzen ditu, koreografiak kutsaduratik abiatuz eralda daitezen, dantzatzean eta kantatzean sortzen den oro gaineratuz.

Dramaturgia berrietan lekutzen den lengoaia eszenikoan gorputzaren eta kantu biluziaren ustekabearen ikerketan murgiltzen gara. Zehaztasunik bilatu gabe, keinu sorta adeigabea, umorea eta zoria dena ageri dira. Dantza eta kantua aldatu egiten dira guztiz hautsi gabe eta, gertatzen dena baitaratu egiten dugu, bizitzan bezalaxe, dantzan jarraitzeko.


 

 

Irakurri gehiago

Porreroak

Noiz

2023/02/11 19:00

Non

Kuartango

Santa Ageda egunaren baitan ospatzen dute inauteria Kuartangon. Makilekin etxez-etxe joaten dira jakiak eta dirua biltzen, porrero jantziarekin. Horiekin batera, hartza, zakuekin jantzitako maskaratuak, errautsa botatzen duen pertsona eta Arrianoko atsoa izango dira herriko kaleetatik zehar. 

 

Irakurri gehiago

Ballet BC: Vancouver

Noiz

2023/02/11 19:00

Non

Bilbo, Arriaga

Egoitza Vancouverren duen Ballet BC konpainia kanadiarra 1986an sortu zen. Ordutik, sekulako errepertorioa landu du munduko koreograforik handienekin, besteak beste, William Forsythe, Ohad Naharin eta Emanuel Gat ospetsuekin. Nazioartean itzal handia lortu duten maila handiko dantzariak ditu taldekide.

Arriaga antzokira egingo duten lehenengo bisitan, Medhi Walerski NDTko dantzari ohi eta koreografoak egitarau hirukoitz hunkigarria eskainiko du. Emanaldia hasteko, dantza-konpainiak Garden lana eskainiko du. Walerskik berak sortutakoa da, Camille Saint-Saëns musikagileak piano eta hari boskotearentzako La minorrean konposatutako musika-lanean inspiratuta. Hala, ikuskizun arin eta organikoan, elkarrizketa liluragarria sortuko da musika finaren eta dantzarien gorputz sentsualen artean.

The Statement izango da gaueko bigarren pieza. Kanadako Crystal Pite koreografo ezagunak irudimen itzelezko sorkuntza-lana proposatzen du, dantza eta antzerkia uztartuta botere-gatazka aztertzen duena. Kontrola eskuratzeko borrokan murgilduta dauden lau antzezlek manipulazioari aurre egingo diote. Jonathon Young antzerkigile kanadarraren testu indartsua da lanaren euskarria.

Emanaldia ixteko, Sharon Eyal israeldarrak Gai Behar artista eta ekoizlearekin batera sortu duen Bedroom Folk pieza ikusgarria eskainiko dute. Hemezortzi antzezlek interpretatutako talde-koreografia da, eta Ori Lichtick artistaren musika elektronikoan oinarrituta dago. Dantzariak dantza hipnotiko batera bideratuko dituzte, eta, aldi berean, askotariko keinu konplexuak egiteko ahalmena berenganatuko dute, maisuki, musika oroitarazle eta indartsua lagun dutela.

 

Taldea

GARDEN
  • Koreografia: Medhi Walerski
  • Musika: Camille Saint-Saëns. Piano Quintet in A minor Op 14
  • Argiztapenaren diseinua eta eszenografia: Theun Mosk
  • Dramaturgia: Pierre Pontvianne
  • Jantzien diseinua: Medhi Walerski, Joke Visser

 

THE STATEMENT

  • Koreografia: Crystal Pite
  • Testua: Jonathon Young
  • Ahots-interpretazioa: Meg Roe, Colleen Wheeler, Andrew Wheeler, Jonathon Young
  • Musika: Owen Belton
  • Eszenografia: Jay Gower Taylor
  • Jantzien diseinua: Crystal Pite, Joke Visser
  • Argiztapenaren diseinua: Tom Visser
  • Zuzendaria: Roger Van der Poel, Rena Narumi

 

BEDROOM FOLK

  • Koreografia: Sharon Eyal
  • Sorkuntza-lankidetza: Gai Behar
  • Koreografia-laguntzailea: Tom Weinberger
  • Musika: Ori Lichtik
  • Argiztapenaren diseinua: Thierry Dreyfus
  • Argiztapenaren diseinua: Alon Cohen
  • Jantzien diseinua: Rebecca Hytting


Produkzioa: Ballet BC konpainia. Kanadako Arteen Kontseiluaren laguntzarekin.

Irakurri gehiago

Daniel Abreu: El arco

Noiz

2023/02/11 19:30

Non

Donostia, Gazteszena Aretoa

Obrak besteen aurrean ezkutuan bizi diren bi irudi aurkezten ditu, baina kontrasteetatik haratago ikusten dituzten begien aurrean jarrita daude ezinbestean. Irudia protagonista dirudien mundu honetan, irudi horiek kontraargi dantza egiten dute atseden hartzeko amets leun baten bila. Antzezlanak, zerbaiti erantzun baino gehiago, galdetu egiten du.

Lan honetako koadroek kolore-sortez hitz egiten dute, harrapakinaren paisaian kamuflatzen den ehiztariaz, bat-bateko emozioak dituen gorputz-zurruntasunaz eta argi-espazioez. Zentzua behar duen izaki soziala, aldi berean, lekuetan ibiltzen den bitartean.

El Arco Daniel Abreu koreografo eta dantzariaren ikuskizun bat da. Izenburuak berak erakusten du simila betidaniko ehiza-antzearen eta gaur egungo gizarteetan egiten denaren artean. Bizirik irauteko beste modu bat, non, maskara eta iragazkien atzean ezkutaturik, bizitzan plazera aurkitzeko helburu bera baitago.

Fitxa

  • Zuzendaritza eta sorkuntzaDaniel Abreu.
  • InterpreteakDácil González, Daniel Abreu.
  • Zuzendaritza teknikoa: David Benito.
  • ArgazkiamarcosGpunto.
  • ManagerraElena Santonja.
  • DirulaguntzaMadrilgo Erkidegoa.
  • LaguntzaileakTeatro Cuarta Pared, Centro Cultural Eduardo Úrculo, Daniel Doña Compañía de Danza.

Irakurri gehiago