Agenda
Elirale: O!
2023/12/07 12:00
Agoitz, San Miguel Ikastetxe Publikoa
Lau saio: 12:00 / 13:30 / 16:30 / 18:00
"O!" hau mirespenaren O da. Haur txikiek ongi dakite soinu hau marrazten beraien aho borobilarekin. Goazen heldu gisa haien ondora O horretaz berriz gozatzera. "O!" dantza garaikide bakarkako bat da nun dantzariak kantatzen duen. "O!" solo honek argiaren organizitatea jorratzen du, mugimendu koregrafiatua eta bere itzalen bitartez, ozeano zabalean harri bat altxatzen bagenu bezala eta haunditasun horretan izaki nimiño bat aurkitzen bagenu ere, izaki erabat esentziala.
Hortarako, Pantxika Telleria koregrafoak bere jestual abstraktua edukitzaile batetan babesten du. Hurbiltasun horretan, 6 urtetik gorako ikusleak dantza hunkitzen ahalko du. Koreografoak berme erritmikoei esker ikusleari dantza entzunarazi nahi dio ere bai, ahots kantatuaren laguntzarekin. Espazio zirkularrean den dantzari bakarlariari lehentasuna eman nahio dio, gorputzaren espirala bakarra behin eta berriz ere bilatzeko unibertso osoari lotuz.
Fitxa
- Dantzari musikaria: Oihan Indart
- Koreografoa: Pantxika Telleria
- Musika: Thierry Biscary
- Teknikari zuzendaria: Franck Girodo
- Argiztapena: Javi Ulla
- Jantziak: Karine Prins
- Osagarriak: Annie Onchalo
- Ekoizpen administratzailea: Guilhem Boudières
Escamot català
2023/12/07 17:30
Igorre, beheko plazan
Escamot català-rekin dantza-tailerra eta dantzaldia
- 12:30 kantan ta dantzan kultur etxean
- 13:45 kantan ta dantzan Beheko Plazan
- 14:30 bazkaria (20,00 euro. Txartelak whatsapp-ez eskatu: 600713374)
- 16:30 dantza-tailerra
- 19:30 poteoa Olabarriko tabernetan
Antolatzailea: Eingo-eskola
Laguntzailea: Igorreko Udala
Informazio osoa hemen: Escamot català Euskal Herrian 2023
Dantzaleku
2023/12/07 19:00
Getaria (Lapurdi), Getari Enea zinemako ostatua
Filma: Erro
2023/12/07 19:30
Durango, Irudienea – Zugaza
* Durangoko azokaren 2023ko egitarauaren barnean.
Amaia Lejarreta artista plastiko durangarrak zuzendutako lehen ikus-entzunezko lana da ERRO. Bertan, bodypaint-a eta Janire Etxaberen dantza bertikala uztartzen ditu Jon Mendizabalen kameraren eta edizioaren begiradapean. Proiektu honen bidez, Amaiak lurraldea, espazioa/denbora, memoria, identitatea eta gorputzaren bidezko bizitzaren zikloak bezalako kontzeptuak islatzen ditu. Bizkaiko lurrak oso presente daude film labur honetan, baita euskal mitologiaren oihartzunak ere, non bera inspiratu eta islatzen den. Harentzat artea eta bizitza zatiezinak dira. Ibilera horretan, iraganeko energiak ekartzen ditu orainera, izan zenaz jabetuz, etorkizunerantz urrats berriak emanez. Oraingoan surik eta minik gabeko etorkizuna, bere bizitzan hainbeste mugiarazten duen maitasuna eta grina norabide bakarra hartuz. Bizitza ematen dio berriro horrela, memoria organiko horri eta bere obra definitzen duen sentipen sakonari.