Agenda
Mutxikoak
2023/12/03 11:30
Donibane Lohizune
Begiraleak taldeak antolaturik, Donibane Lohizunen Mutxikoak hilabete bakoitzeko lehen igandean.
Plaza-dantzak
2023/12/03 12:00
Zarautz, Musika plaza
Dantzaldia izango da abenduak 3, igandea, 12:00etan, Zarauzko Musika Plazan.
Familientzako dantza ikuskizun parte-hartzailea
2023/12/03 12:30
Gasteiz, Federico Garcia Lorca Antzokia
* Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2023
Bi saio: 12:30 eta 18:30
0-3 eta 3-5 urteko haurrak dituzten familientzako dantza ikuskizun parte-hartzailea. Ikuslea modu aktiboan gonbidatzen dute esperientzia artistiko horretan parte hartzera, jolasen bidez, esploratuz. Funtzio bakoitza berezia da, bakarra, parte-hartzaileen eta interpreteen artean sortutako harremanaren araberakoa.
Bi dantzarik eta zuzeneko musikak gidatuta, elkarrekin, elementu sinple bat erabiliz, esaterako, adingabeentzako zinta itsaskor ekologikoa, edertasun handiko uneak sortzen dira haurtxoaren unibertso infinitu eta zoragarriarekin bat egitean.
Seme-alabek gorputzarekin, musikarekin eta espazioarekin duten harremana ezagutzeko interesa duten familientzat gomendatua.
- Sarrerak: 2023/09/21eko 10:00etatik aurrera. Leku mugatua.
- Iraupena: 45 minutu.
- Prezioa: 12 € (heldu bat + haur bat).
- Artistak: Teresa García-Valenzuela, Cristina Martí Ninot
- Konpainia: CreaMoviment, Mercat de les Flors
- Zuzendaritza: Toni Viñals Matas
- Koreografia: Cristina Martí Ninot
- Dantzariak: Teresa García-Valenzuela, Cristina Martí Ninot
- Piano jotzailea: Marc García-Rami
- Eszenografia: CreaMoviment
Kresala: Hitaz Orhoit
2023/12/03 19:00
Getxo, Muxikebarri
Hitaz Orhoit basakeriaren eta zentzugabekeriaren biktima ikusezinen oroimenez sortutako lana da, gehienetan emakumeak protagonista dituena. Pieza subliminala, argia eta aztarna bere errautsetatik berpizten den arimaren babes espiritualerako mantu gisa dituena. Idatzi gabeko alegoriak dituen mundu oso bat, zeinen gure barnean bertikalki murgiltzean -eta hori da gure sortze-modua-, burugabeko basakeria ahazten ez duena.
- Zuz. Artistikoa: Idoia Ibarzabal, Faustino Aranzabal
- Koreografia: Faustino Aranzabal
- Dantza-maistra: Idoia Ibarzabal, Faustino Aranzabal
- Argien diseinua: Inma Irazustabarrena
- Jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal
- Dantzariak: Jone Muniategiandikoetxea, Pablo Zurutuza, Claudia Erentxun, Oier Goikoetxea, Jone Murua, Josu Sagardia, Marta Buendia, Aitor Egaña, Irati Martikorena, Markos Murua, Maddi Llorente, Iker De La Hoz, María Pérez, Manex Lizartza, Garazi Labaka, Harkaitz Ardanaz, Aiora Marigil, Aimar Eceiza, Naia Lertxundi, Ibai Ochoa De Alaiza, Nahia Kalparsoro, Manex Zabaleta, Enara Rodríguez, Beñat Sasiain, Lorea Esnaola, Beñat Lizartza, Izaro Lozano, June Azpiazu, Maialen Mujika, Lide Muniategiandikoetxea, Naroa Conde, Maialen Agirregomezkorta, Enara Lardizabal
- Talde teknikoa: Eragin.Stac – Argiztapena eta soinuztapena
- Argizaiolak: Xabier Garate – Eskultura tailerra
- Argazkiak: Mikel Zubillaga
- Kudeaketa: Aimar Eceiza
- Komunikazioa: Claudia Erentxun
- Bitartekaritza: Josu Sagardia
LaMov: El Lago
2023/12/03 19:00
Durango, San Agustin Kultur Gunea
El Lago lanean, Victor Jimenezek Errusiako baletaren paradigma berrikusten du erritmo, mugimendu, argi-arkitekturaren nondik norakoak bere etengabeko ikerketa eta esperimentazioaren bitartez eta, nola ez, bere sentikortasun erakargarriaz, non La Moven lengoai urratzaile bakarra bihurtzen baitu.
Balet klasikoaren hari narratibotik urrun, ezinezko amodioaren tragedia, imaginatutako laku honetan, gizartea zisne zuriz osatutako leku baketsu bailitzan irudikatuko du, non zisne beltza itxurakeriak bateztuz oldartuko den egiara eta askatasunera heltzeko.
- Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Víctor Jiménez
- Dantzariak: Mattia Furlan, Elena Gil, Paula Rodríguez, David Serrano, Alain Rivero, Imanol López, Jimena Martínez, Paula Aragón
- Argiztapenaren diseinua : Luis Perdiguero
- Musika: Tchaikovsky y Jorge Sarnago
- Iraupena: 65 min.
Magma. Concierto para dos cuerpos
2023/12/03 19:00
Bilbo, La Fundicion
Bi herrialde uztartzen dituen, Espainia eta Costa Rica, dantza garaikideko pieza da, arte eszenikoetako artista profesionalekin batera egina. Emaitza koproduzio liluragarria da, indartsua, aztoragarria, eta hainbat herrialdetako konpainien arteko trukeak sortu eta loturak indartu nahi dituena, baita sorkuntza artistikoa sustatu ere. Amaierako helburua egungo arlo sozio-politikoaz eta belaunaldiartekotasunaz hitz egingo digun pieza sortzea da, mugimenduaren ikuspegitik, MAGMA abiapuntu hartuta. Bi interpreteen gorputzen bitartez, Andrea Catania (Costa Rica) eta Roberto Torres (Espainia-Kanariak), eta Costa Rincan finkatutako Alex Cantonaren (Errumania) zuzendaritzapean, diziplina anitzeko pieza eskaintzea du xede, dantza, generoa, musika, sortzea eta hitza uztartuz. Halaber, Alfredo Díez (Espainia) eta Richy Gardez (Espainia) diseinatzaile ezagunek, Ana Sanfiel (Espainia) jantzi-diseinatzaile eskarmentudunak, Joaquín Ponce de León (Espainia) irudi-profesionalak eta Jesús Raya (Espainia) riggerrak hartu dute parte, eta talentua eta ikuspegia ematen diote obrari, haien ezagutza- eta esperientzia-arloetatik.
- Antzezleak: Andrea Catania eta Roberto Torres
- Koreografia: Andrea Catania eta Roberto Torres
- Zuzendaritza eta dramaturgia: Alex Catona
- Soinu banda originala: Alex Catona
- Argiztapenaren diseinua: Alfredo Díez-Umpiérrez eta Richy Gardez
- Jantziak: Ana Sanfiel
- Rigger: Jesús Raya
- Irudia: Joaquín Ponce de León
- Estilista: Elena Joly
- Makillajea eta ileapaindegia: Bárbara Padilla Domínguez
- Ikus-entzunezkoak: Yudeimis Acosta – Jolongo Productions
- Ekoizpena: Marliuz Borges eta Laura Ballesta
- Koprodukzioa: Nómada eta Lasafueras konpainiak
- Babeslea: Tenerifeko Kabildoa
- INAEM + Kanarietako Gobernua + ICDCren laguntzarekin
Verdini: Bihotzeko korapiloak
2023/12/03 19:00
Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
Gonbidapenak funtzio egunean banatuko dira antzokiko leihatilan, goizeko 11:30etatik aurrera.
Bihotzeko korapiloak ikuskizun zoragarria da, gure ametsetan murgiltzen den ikuskizuna. Emozioak esnatu egiten dira, eta beldurrak dantza delikatu batean nahasten dira. Dantza horrek, batzuetan, ausardian murgiltzen gaitu, eta beste batzuetan, segurtasun faltan. Sentimendu eta beldurrezko zurrunbilo honetan, korapiloak sortzen zaizkigu bihotzaren txoko sakonenean.
Verdini Dantza Taldea hemen dago ameslarien alde egiteko, batzuetan txoriburuak iruditzen bazaizkigu ere. Badakizu zer? Eromena pixka bat funtsezkoa da bizitzan kolore berriak aurkitzeko. Beraz, utz dezagun dantzariak eta ameslariak agertokira ateratzen, elkarrekin, korapilo horiek desager daitezen.
Bizitzan distira egiteko eta korapilo horiek askatzeko modu bakarra egiten duguna maitatzea da, eta guk, Verdinin, pasioz dantzatzen dugu. Horregatik, ametsez eta ilusioz betetako ikuskizuna ikusiko duzu, irribarre batez bizitza zoragarria dela gogoraraziko dizuna. Elkarrekin dantzatzera eta amets egitera!
- Konpainia: Verdini Dantza Taldea
- Koreografía eta zuzendaritza: Isabel Verdini
- Zuzendaritza laguntzaileak: Jesus Murua, Aizpea Múgica
- Jantziak: Rosi Mirás
- Argiztapena: Javier Candela
- Dantzariak: Jon Alonso, Nerea Astarbe, Ainhoa Bakaikoa, Miriam Corrionero, María Isasti, Idoia Machimbarrena, Aitor Manterola, Ohiane Mateos, Aizpea Múgica, Nekane Prieto, Álex Santesteban, Isabel Verdini
Andrés Marín - Jon Maya: Piccaso Dantzan
2023/12/03 19:30
Andres Marin —2022ko Espainiako Dantza Sari Nazionala— eta Jon Maya —hiru Max sari (2020) eta Espainiako 2017ko Dantza Sari Nazionala— dantzariak eta koreografoak Dama eskaintzailea eskulturaren aurrean elkartuko dira emanaldi bat eskaintzeko. Eskultura horrek Picasso eskultore. Materia eta gorputza erakusketaren hasiera markatzen du, eta dantza-elkarrizketa iradokitzailea sortuko dute haren aurrean, gorputzen, kulturen eta diziplinen jarioan. Dama eskaintzailea 1972an urtutako brontzezko bi aleetako bat da, eta artelanaren zementuzko bertsioa Gernika koadroarekin batera egon zen ikusgai 1937ko Parisko Nazioarteko Erakusketan.
- Iraupena, gutxi gorabehera: 30 min
- Sarbidea: sarrera nagusitik. Salneurriek ez dute erakusketaren sarrera barne hartzen. Plaza-kopurua mugatua da.
- Adina: 12 urtetik gorakoentzat.