Agenda

Aracaladanza: Loop

Noiz

2023/12/28 18:00

Non

Iruñea, Gaiarre Antzokia

Dantza dantzaren barruan. Hori da adin guztietako jendearentzako sorkuntzetan espezializatutako konpainia handi honek agertokiak omentzen dituen ikuskizunean aurkituko duzuna.

Izan ere, ikusleek ezohiko ikuspegitik ikusiko dute agertokia, atzetik, atzealdean baleude bezala. Txalo bero bat. Dena amaitu da. Edo, beharbada, dena hasten da, hasierako eta amaierako ikuskizun honetan ukitu egiten direlako eta betiko loop moduko bat osatzen dutelako. Desmuntatze-lanetan parte hartuko dugu, eta artistak eta teknikariak ikusiko ditugu, gora eta behera korrika, agertokia garbi utzi arte. Dantzari bakarra geratzen da foku baten azpian… Izan ere, bera eta lankideak, baina baita antzerkiko langileak, fokuak, bambalinak, linoliozko zorua, haizagailuak eta eszenaratze batean erabili ohi den material guztia ere, dira ikuskizun honen gaia, eszenatokiekiko eta espazio huts bat ikusleek, artistek eta mota guztietako sortzaileek irudikatu nahi duten edozer bihurtzen duen magia horrekiko maitasun-adierazpen bat.

  • Ideia eta zuzendaritza: Enrique Cabrera
  • Koreografia: Aracaladanza
  • Interpreteak: Carolina Arija, Jorge Brea, Raquel de la Plaza, Jonatan de Luis, Aleix Rodríguez, Jimena Trueba

Irakurri gehiago

Terra Teatre: El pintor del silencio

Noiz

2023/12/28 18:00

Non

Bilbo, Guggenheim Museoa

Terra Teatre konpainiaren testurik gabeko ikuskizun honetan, arte modernoaz eta garaikideaz gozatu ahal izango dugu mugimenduaren, maskararen, dantzaren, arte plastikoen eta txotxongilo- zein objektu-antzerkiaren bitartez. Zenbait gazteren bidaia iniziatikoa ikusiko dugu; hain zuzen ere, gazteok museoetako isiltasunean sartzen dira, eta eraldatu egiten dira Ramón Casas, Salvador Dalí, Joan Miró edo Pablo Picasso bezalako artisten obra ezagutzean. Terra Teatrek Museoan hezurmamituko du emozioz eta sormenez beteriko amets erraldoi hau.

 

Irakurri gehiago

Kukai: Hnuy illa

Noiz

2023/12/28 20:00

Non

Beasain, Usurbe Antzokia

Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: Hnuy illa nyha majah yahoo. Bertan, 1985 eta 1995. urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu.

25. urteurrena baliatuta liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat ondu du Kukai Dantzak. Iturri horretatik edan du Sarrionaindiaren liburutik aukeratutako poesiatan oinarritutako dantza ikuskizuna sortzeko. Hnuy illa Kukai Dantzak egindako lehenetariko lanaren errebisio gaurkotu bat da.

Musika arloan, Sarrionaindiaren poesia musika bihurtzen maisu izan da Mikel Laboa. Eta Laboarekin batera, haren kide banezina: Iñaki Salvador. Haien musika izango da ikuskizunaren soinu bandaren oinarria, Ruper Ordorika eta Maria Berasarte bezalako kolaborazioak bilduta.

Irakurri gehiago