Agenda
Maiordomoen dantza
2023/12/26 12:00
Berriozar
San Esteban egunez, Berriozarren Maiordomoen dantza egingo dute eguerdiko 12:00etako mezaren ostean.
Usadioko maiordomoen dantza oso ohitura zaharra da, duela urte batzuk berreskuratu zena. Maiordomoak herriko neska-mutilen artean aukeratzen ziren San Pedro egunean eta festak antolatzeaz arduratzen ziren. Festetan mezaren buru ziren eta lehenbiziko dantza dantzatzen zuten. Hau bukatuta, bertaratutakoei edaria eta janaria ematen zitzaien.
Gaur egun, abuztuko festetan, maiordomoak festetako osteguneko mezaren buru izaten dira. Meza bukatuta, lehen dantzaldia egiten dute (fandangoa eta arin-arin) eta gero otamena zerbitzatzen da. Abenduaren 26an, San Esteban egunean, maiordomoek ekitaldi berak egiten dituzte, baina orduan bertartatutakoei torradak ematen zaizkie.
Piszifaktoria: Hau gerra bat da
2023/12/26 18:00
Laudio, Kasinoa
Bi saioa: 18:00 eta 19:00
Piszifaktoria ideien laborategiearen eskutik, diziplina anitzeko ikuskizun batean, gerraren barrunbeetara bidatzeko parada izango dugu. Publikoaren erabakien arabera, gerra honek bide bat edo beste hartuko du.
Frontetik begi bat gutxiagorekin, hanka hautsi batekin eta hamaika orbain gehiagorekin itzuli ginen. Eta gero, bulego batean erabaki zuten guk irabazi genuela gerra. Baina ordurako ikasita geneukan lezioa: irabaztea galtzeko beste modu bat besterik ez da.
Diziplina anitzeko ikuskizun bat, bidaia bat gerraren barrunbeetara, publikoaren erabakien arabera, bide bat edo beste hartuko duena.
- Aktoreak: Irati Agirreazkuenaga eta Iholdi Beristain
- Gidoia eta zuzendaritza: Mikel Ayllon
- Soinu-espazioa eta musika: Igor Arzuaga
- Atrezzoa: Piszifaktoria Ideien Laborategia eta Rosa Tortosa
- Ekoizpena: Piszifaktoria Ideien Laborategia
- Babesa: Euskararen Etxea eta Dinamoa sormen gunea
Joaquín Cortés: Esencia
2023/12/26 21:00
Donostia, Kursaal
Joaquin Cortes bere esentzia erakusteko itzuli da. Bere ametsen alde borrokatzera, zailtasunak gainditzera, kritikei aurre egitera eraman zuen haurra, nazioarteko figura bihurtu arte. Espainiako dantzaren munduko lehenak bere ikuskizun berria aurkeztuko du bira paregabe eta ahaztezin batean, 30 artistarekin batera.