Agenda

Bilaka: Mitologia Txikiak

Noiz

2023/12/17 11:00

Non

Hendaia, Mendi Zolan

Bi saio: 11:00etan eta 17:30ean.

Euskal mitologia, inauteri-erritu, kontakizun, kondaira eta antzekoak surrealista bezain dirdiratsu diren mitologia berri hauen iruditeriaren eta idazketaren oinarria dira. Ikuskizun hauek ikusleengandik zentimetro gutxira antzezten ohi ditu. Mitologia Txikiak izeneko ikuskizunean lau dantzarik eta musikari batek ikusgarri bezain eskerga diren pertsonaia bitxiak antzezten dituzte: Ada, ile zarpaildun erraldoia; beldurrez edo desiraz beteko dizuten Mamarroak; burua aldrebes eta bi aurpegi dituen Txotolo eroa, zeina beste guztiak ere erotzen saiatuko den; edo abentura honetan gidari izango diren Ginelak.

Fitxa

  • Zuzendari artistikoaMathieu Vivier
  • Koreografia: Bilaka Kolektiboa
  • DantzariakArthur Barat, Zibel Damestoy, Ioritz Galarraga eta Oihan Indart,
  • MusikaVianney Desplantes
  • JantziakXabier Mujika eta Annie Onchalo
  • Eraikuntzak: Ponpon

 

Irakurri gehiago

Cielo Raso: Née (estreinaldia)

Noiz

2023/12/17 17:00

Non

Donostia, Gazteszena

Gertakariek txikituta. Gelditu nezake baina giharrak minduko zaizkit oraindik. Horregatik, beharbada inor ez da gelditzen, belaunetan, izterretan, gorputzean min zorrotza ez sentitzeko. Zenbait albistek sakonki eragiten digute, jota uzten gaituzte. Baina batzuetan, beste batzuek horiek bezain ikaragarriak izanik, sufrimendua saltatzera eta gure apatiatik ateratzera bultzatzen gaituzte, lan berri bat hasteko beharrezko bultzada emanez. Azken horretatik sortzen da NÉE.
Lan hau hasierako hiru ideiak osatzen dute: Maitasuna. Untxien estresa eszenatokietan. Ping-pong pilotak.

Irakurri gehiago

Thalía Dantza Estudioaren Gabonetako Jaialdia

Noiz

2023/12/17 19:30

Non

Donostia, Kursaal

Thalía Dantza Estudioaren Gabonetako Jaialdia. Lehenengo zatiari hasiera emateko, desfile bat egingo da eskolako hainbat talderekin. Dantza estilo ezberdinez gozatzeko aukera ere izango dugu, hala nola Ballet Klasikoa, Lirikoa, Jazza eta Akrobaziak, eta ikasle txikien erakusketa labur bat. Bigarren zatian, Ballet Klasikoaren “Kaskamotza” ipuina interpretatuko da.

Irakurri gehiago

Bailar la locura dokumentala + J-AhO! II dantza emanaldia

Noiz

2023/12/17 19:30

Non

Villabona, Gurea Antzokia

Bailar la locura

Dantza garaikideko hiru dantzarik normaltasunaren eta eromenaren arteko mugei buruzko koreografia bat sortu nahi dute, eta buruko nahasmendua duten hiru emakume gonbidatzen dituzte beren sorkuntza-prozesuan parte hartzera. Diagnostiko psikiatriko bat jasotzeak zer dakarren eta tratamendua noraino irits daitekeen jakin nahi dute. Sei emakumeek egun magikoak pasatzen dituzte elkarrekin Euskal Herriko landetxe batean, eta bertan entseatzen dute, botikez, eldarnioez, bakardadeaz eta suizidioaz hitz egiten dute.

J-AhO! II?

Zuhurtzia eta eromena... muga hain da lausoa... desberdintasun txikia baina aldi berean handia...

"Normala"?

Zure erabakia al da "normala" izatea, ala gizarteak erabakitzen du zure ordez?

Zuk, segi. Ez egin ihes, egin irribarre. Hori da bidea.

Irakurri gehiago