Agenda
Piszifaktoria: Hau gerra bat da
2023/12/14 19:00
Bilbo, Euskararen Etxea
Piszifaktoria ideien laborategiearen eskutik, diziplina anitzeko ikuskizun batean, gerraren barrunbeetara bidatzeko parada izango dugu. Publikoaren erabakien arabera, gerra honek bide bat edo beste hartuko du.
Frontetik begi bat gutxiagorekin, hanka hautsi batekin eta hamaika orbain gehiagorekin itzuli ginen. Eta gero, bulego batean erabaki zuten guk irabazi genuela gerra. Baina ordurako ikasita geneukan lezioa: irabaztea galtzeko beste modu bat besterik ez da.
Diziplina anitzeko ikuskizun bat, bidaia bat gerraren barrunbeetara, publikoaren erabakien arabera, bide bat edo beste hartuko duena.
- Aktoreak: Irati Agirreazkuenaga eta Iholdi Beristain
- Gidoia eta zuzendaritza: Mikel Ayllon
- Soinu-espazioa eta musika: Igor Arzuaga
- Atrezzoa: Piszifaktoria Ideien Laborategia eta Rosa Tortosa
- Ekoizpena: Piszifaktoria Ideien Laborategia
- Babesa: Euskararen Etxea eta Dinamoa sormen gunea
Cielo Raso: Hamaika
2023/12/14 19:00
Bilbo, AZ Azkuna Zentroa
“Hamaika neke, hamaika indar”
Konpainiaren hamaika urteko sorkuntza-ibilbidea nabarmentzen duen areto-pieza bat da Ha^mai¨ka`. Malgua da, eta desberdintasunari, generoari eta askatasunari gorazarre egiten die. Bortitza da koreografia-lana, baina begirada jantzia eskatzen du mintzaira horrek, eta zeuri esker baino ezin gertatu hori.
Fikzioaren eta errealitatearen artean dabil Hâmaïkà, ez oso modu serioan. Fikzioa eta errealitatea nahasten direlarik, magia sortzen da.
- Koreografia, zuzendaritza eta ekoizpena: Igor Calonge
- Dantzariak: Ainhoa Usandizaga, Emma Riba, Víctor Fernández y Marti Güell
- Zuzendaritzako laguntzailea: Gabriel F.
- Argiztapena: Sergio García
- Jantziak: Amalia Elorza
- Iraupena: 55 min
Cristina Gómez: Dance is my heroine
2023/12/14 19:00
Bilbo, La Fundición
Zu zeu izan nahi ez izatea eta inoiz baino gehiago zu izanez amaitzea. “Dance is my Heroine” proiektuak likeak ditu hizpide, bai eta nork bere buruari porrot egiten uztea, une batez deskonektatzea eta gorputzari bizitza "erreala"ren esperientzia bizitzeko boterea bihurtzea ere. Halaber, historia egin duten hiru emakume omendu nahi ditu: Yvonne Rainer, Pina Bausch eta Deborah Hay. Umorea eta gogoeta dira nagusi diziplina anitzeko proposamen eszeniko honetan, eta dantza, testua eta bideoa konbinatzen ditu.
Fitxa
- Iraupena: 60 minutu
- Zuzendaritza, Koreografia, Interpretazioa, Dramaturgia, Argiztapena, Musika-hautaketa, Testua, Bideoa eta Jantziak: Cristina Gómez
- Kanpo-begirada: Cris Celada / Dani Hernández
- Laguntza teknikoa: Carlos Molina
- Proiektuaren babesleak: AECID, Centro De Residencias Artísticas Matadero (Madril), Sala Carme Teatre (Valentzia), L'estruch Fàbrica de Creació (Bartzelona), Arropaineko Arragua (Euskadi) eta Hammana Artist House (Libano).
Ikusi al duzu inoiz musika entzutean dantzarik egiten ez duen haurrik? Inoiz dantzatu duzu isiltasuna? Ezagutzen al duzu zure gorputza? Noiz egin zenuen azkenekoz dantza zure aitarekin? Hauek dira “Dance is my heroine” lanean agertzen diren galderetako batzuk. Diziplina anitzeko proiektu artistiko bat da, asperduratik eta jakin-minetik sortu zena Ingalaterran, 2017ko uztailean, Cristina Gómez dantzari mantxatarrak Wonder Woman-en mozorro bat aurkitu zuenean bigarren eskuko denda batean.
Emakumezko superheroi horri lotutako iruditeria kolektiboa erabiliz, ustekabekoarekiko topaketaz elikatzen den lan bat abiatzen da, dantzariak asmatutako Fanny De Funny pertsonaiaren irudi filmatu, fotografiatu eta birtualaren arteko joko bat proposatzen duena. Internet aurreko ikus-entzunezko herri-kultura, sare sozialak, dantza garaikidea eta praktika eszeniko postmodernoak dira proiektuaren inspirazio-iturri, baina baita egunerokotasuneko egoera errealak ere.
Umorearen bidez eta emakumezko superheroiaren –eta, horrenbestez, “superemakumearen”– estereotipoa desmitifikatuz, proiektuak leihoa ireki nahi die anbiguotasunari eta absurdoari. Lan feminista da, gai hauez gain beste batzuk jorratzen dituena, hala nola: aro digitalean norberaren identitatea eraikitzea; likeak metatzeko beharra gizarte-prestigioko ondasuna balira bezala; gorputzarekiko eta ingurunearekiko deskonexioa; eta, batez ere, mugimendua eta dantza erabiltzea bizitzaren esperientzia modu ez-birtualean bizitzeko tresna gisa. Gainera, dantzaren historia idatzi zuten eta idazten duten emakumezko heroi batzuk aipatzen dira piezan; zehazki, Yvonne Rainer, Deborah Hay eta Pina Bausch-en lanera eta arau artistikoetara hurbiltzen gaitu.
Osa + Mujika: Abundance
2023/12/14 19:30
Hernani, Biteri Kultur Etxea
Desioari eustea ordena publikoari eustea da, baina baita dike bat altxatzea ere, beste persona batzuekin izan ditzakegun esperientzia berrien aurrean. Desioa askatzeak, aldiz, areagotu egiten ditu gure zentzumenak, baina erreakzio kimiko orori dagokion bezala, kaosa sortzea eragiten du.
Osa + Mujika konpainiaren oholtzarako laugarren dantza pieza izango da Abundance. Plazera eta desioa landuko dituen lan honek 50 minutu inguru iraungo ditu eta 5 interprete izango ditu. Aurreko lanetan bezala gai nagusiari paraleloan gizarte gaiak jorratuko ditugu, talde anitza taularatuz eta arlo estetikoa, dramaturgia eta koreografia osotasunean landuz.