Agenda
Bailar pegados - Dantzaren ekosistema hobetzeko jardunaldia
2023/12/12 09:15
Barakaldo Antzokia
Sergio Dalmak dio bere abestian “Bailar de lejos, no es bailar, es como estar bailando solo, tú bailando en tu volcán, y a dos metros de ti, bailando yo en el polo…” Estrofa hau gure errealitatera hurbiltzen ari da pixka bat, gure zereginetan murgildurik, elkarrizketa ahazten baitzaigu.
Jardunaldi honen helburua da arazo honi irtenbidea ematea eta hiru gai nagusiren inguruan hitz egiteko testuinguru bat sortzea: ekoizpena, zirkuituak eta publikoak. Gauden puntuaren ikuspegi globala sortu ahal izateko, lehenik eta behin gure errealitateak ezagutu behar ditugu; horregatik, nor garen, zenbat ekoizten dugun, zenbat erakusten dugun eta zer arazo ditugun, erakundeekin eta publikoarekin hitz egin nahi dugu.
Jakin nahi dugu elkarrekin lan egiteko zer behar dugun eta nola lan egin dezakegun testuinguru berriak sortzeko, artistak eta programatzaileak kokatzen garen lubaki horietatik ateratzeko, kultura-langile garen aldetik topo egiteko eta dantza ageriago egon dadin eta pertsona gehiagorengana irits dadin lagunduko diguten neurriak bilatzeko, ikusgarritasun handiagoa lortzeko.
Publikoez hitz egitea modan dago, errealitate bat da, baina publikoa galtzen ari garela errealitate bat ere bada, guk ideiak ditugu, ziur zuok ere bai, eta guztion artean hobetzen lagunduko diguten ekintzak aktibatu nahi ditugu.
PROGRAMA – BAILAR PEGADOS
Mercedes L. Caballero-k dinamizatua
09:15 – 09:30 Bertaratuei harrera.
09:30 – 09:45 Ongietorria eta aurkezpena.
09:45 – 10:45 EKOIZPENA
10:45 – 11:45 ZIRKUITU BERRIAK
11:45 – 12:15 Atsedenaldia/Kafea.
12:15 – 13:15 PUBLIKOAK
13:15 – 13:30 Agurra eta itxiera.
KONTUAN HARTU
NOIZ: Abenduak 12 asteartea. 09.30 – 13.30.
NON: Barakaldo Antzokia.
GIDARIA: Mercedes L. Caballero.
IZEN-EMATEAK: Abenduaren 5a baino lehen info@addedantza.org helbidean.
ANTOLATZAILEAK: ADDE Dantza, SAREA, Gipuzkoako Dantzagunea, Barakaldo Antzokia.
LAGUNTZAILEA: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.
Dokumentala: Nafar Haziak
2023/12/12 19:30
Burlata, Axular Kultur Elkartea
Nafar Haziak filma Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak 2022an Argentinara egindako Nafarroako kultura zabaltzeko eta sustatzeko bidaiaren testuinguruan grabatu zen eta kultura-truke honen bidez sortzen diren lotura eta harreman bereziak erakutsi nahi ditu.
PROIEKZIOA
Sinopsia
Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak Argentinara bidaiatzen du Nafarroako kultura zabaltzeko. Buenos Aires, Rosario, Bolivar eta Mendozan dauden lau Nafar Etxeetara egindako bisitan dantza, musika eta gastronomia tailerrak ematen dituzte, baita hitzaldiak eta dantza emanaldiak ere. Bidaia honek argentinarren eta nafarren arteko loturak sendotzen ditu, esperientziak partekatzen dituzte, ikasten dute eta batez ere dantzatzen dira. Distantzia bada ere, Argentina eta Nafarroaren arteko atxikimendu emozionala bistakoa da. Izan ere, posible al da urruneko kultura bat besarkatzea eta zure egitea? Dokumental honek galdera honi erantzuna bilatuko dio.
Fitxa teknikoa
- Izenburua: Nafar-Haziak
- Azpititulua: Argentinarekin 10.000km lotzen dituen kultura bat
- Generoa: Dokumentala
- Zuzendaritza eta gidoia: Izaskun Barber De Carlos, Rut Etxarte Buezo
- Muntaia eta produkzioa: Izaskun Barber De Carlos
- Produkzio koordinatzaileak: Nora Urtasun Guallar, Ander Zudaire López
- Argazki zuzendaritza: Rut Etxarte Buezo
- Soinu nahasketa: Asier Sánchez Iturrioz
- Dron irudiak: Arkaitz Zudaire López
- Diseinu grafikoa eta kartela: Ainara Fuertes López
- Iraupena: 68 min
- Hizkuntza: euskera, castellano
- Filmaketa herrialdea: Argentina
- Ekoizpen-urtea: 2023