Agenda

Goizaldi Zaldibian

Noiz

2023/11/26 12:00

Non

Zaldibia

Azaroaren 26an, Goizaldi dantza taldearen emanaldia izango da Zaldibian taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzeko. 12:00etan plazan dantzarien prozesioa egingo dute Iztuetaren jaiotetxera. Han ezpata-dantza eta atzera prozesioa plazara. Bertan, Gipuzkoako zenbait dantzen emanaldia.

Irakurri gehiago

Jokin Irungarai: Dama

Noiz

2023/11/26 17:00

Non

Senpere, Larreko kulturgunea

Azaroaren 25ean eta 26an.

Jokin Irungaray-ek asmatu DAMA sorkuntza Dunapaleun emanen dute: ikusgarri hontan, Arranomendiko leienda bat aipatzen da. Uztaritzeko Herri soinu elkarteak galdeturik, Jokin Irungaray-ek ikusgarri berezi bat sortu du, maite dituen musika, dantza, antzerkia eta kondaira lotuz. Abiapundu gisa, hautatu du Arranomendi / Mondarrain mendiko leienda bat: Itsasu eta Ezpeleta artean kokatua den mendi famatuaren kaskoan, DAMA bat bizi zela, 7 urteko denboraldika. Euskal Herrian beste lekuetan agertzen zen DAMA bera zen, nahiz eta lekuan leku, beste izenak emaiten zitzaizkion.

Irakurri gehiago

Lasala: Shine

Noiz

2023/11/26 19:00

Non

Hondarribia, Itsas Etxea Auditoriuma

  • Oharra: Ikuskizun honetan argi estroboskopikoa erabiltzen da

Zertan sinetsi, gure XXI. mendeko hutsunea baretzen saiatzeko?

Autoesklabotzaren ereduaren bitartez, Shinek gorputzaren objektualizazioa, hedonismoarekiko adikzioa, epelaburtasuna eta ihesbidearen bilaketa etengabea lantzen ditu.

Erritu etsia, galdutako fedearen bila.

Nola egin dezakegu distira, jada gure buruarengan sinesten ez badugu?

Shine antzezlanak estasia eta gorputzaren martirioa ikertzen ditu. Martirio hori zaharkitutako elementutzat du bizi garen gizarte turbokapitalista honetan. Tekno musikaren zalaparta burrunbatsuak eta zertan sinetsi bilatzen dutenen saetek zoratuta, zortzi gorputz estasiaren arrakastapera erortzen dira -estasia funtsezko droga baita enpatiarik gabeko munduan ibiltzeko- eta gure orainak zuzendutako koreografia lantzen dute: erritual berriak, zenbait kultu grinatsu eta asmatutako erlijioak hartu beharra.

Shinek gure gizarte-linboa irudikatu nahi du, non gure espiritualtasuna zehazten saiatzen baikara dena-segituan-orain diktamen horri jarraiki. Antzezleek ziklotimia dantzatzen dute, iraganetik datorren depresioak eta etorkizunetik etorriko den antsietateak txikituta. Fede bila ari dira, baina, ilargi betearekin gertatu bezala, mugikorrek ezin diote hari argazkirik atera.

Dantzatzeko aukera da, zaurien modura gutako bakoitzaren bularrean ezarri den hutsunea dantzatzeko aukera. Gure buruari jarri diogun arantza-koroak galdutako distira topatzeko azken itxaropena.

  • Zuzendaritza: Judith Argomaniz.
  • Dramaturgia: Fernando Epelde.
  • Interpreteak: Garazi Etxaburu, Leire Otamendi, Jone Amezaga, Seth Buckley, Ioar Labat, Puy Barral, Ángela Arrieta, Mikel Casal.
  • Ahotsa eta testua: Puy Barral.
  • Musika sorkuntza: Fernando Epelde.
  • Jantzien diseinua eta gauzatzea: Xabier Mujika.
  • Argien diseinua: Javier Ruíz de Alegría.
  • Eszenografia diseinua: Ikerne Gimenez.
  • Argazkiak eta bideoa: Renata L. ETANOWSKI.
  • Ekoizpena: Marina Camacho.
  • Banaketa: Emilia Yagüe Producciones.
  • Komunikazioa: Nerea Kortabitarte.

Irakurri gehiago