Agenda
AMAraun
2023/11/24 19:00
Elgoibar
(Ama) izan, ala ez izan.
Izan ere, izatekotan,
nola eutsi izanari?
Izan ala ez izan (ni), ama izanik.
Izan ala ez izan?
Edo...
Izan nola?
Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.
Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik.
Fitxa
- Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
- Gidoia: Oihana Iguaran
- Koreografia: Amaiur Luluaga
- Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran
Firding Migding: Kumku Yamki
2023/11/24 19:00
Bilbo, La Fundicion
KumkuYamki giza tamaianako txotxongiloa da, naturarekin adiskidetasunean bizi den ume “basatia”. KUMKU, bizitza modernoaren arrazoi teknokratikoen ondorioz, hondamendiaren mehatxuaren menpe dago. Mugitzeko beharra du baina ez du non eseri. Aulkiek mugitzea eta garatzea galerazten diote. Harrapatuta eta trabatuta, banatuta eta galduta dago “aulkien itxaso” batean. Munduaren akabera dirudi baina ez da hala. Bizitza berri bat sortuko da “aulkien itxasotik”. Izaki-aulki arrotzak, beso eta hankadunak, komunikatu eta emozio xarmagarriak sortzeko gaitasunarekin. Komunikazio honi esker, izaki hauen bizimodu berri baten bilaketak, ikuskizunean erabiltzen diren materialen arteko armonia ekarriko du: txotxongiloa, aulkiak eta giza gorputzak.
- Txotxongilolaria/eszenaratzea: Zoi Vlassi
- Dantzaria/koreografoa: Evangelia Chatzetzanou
- Txotxongilolaria eta antzezlea: Marianna Triantafilou
Pilobolus: Big Five Oh!
2023/11/24 19:30
Gasteiz, Principal Antzokia
*Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2023
50 urte betetzean, Pilobolus konpainia estatubatuarrak atzera begiratu eta Big Five-Oh! aurkeztu du, bere bost pieza gogoratuenen sorta bat, ikuspegi berrituarekin.
Pilobolus nazioarteko dantza konpainia ospetsua da. 50 urteko ibilbidean, gorputzaren gaitasun fisikoak muturrera eraman ditu, haren edertasuna eta boterea aztertuz.
Konpainiak Broadwayn, Oscar sarien banaketan eta Olinpiar Jokoetan dantzatu du. 120 dantza-obra baino gehiagok osatzen dute bere sormen-funtsa. Urtero 300.000 lagunetik gorako audientzia izaten du.
Besteak beste, Grammy sarietarako izendapen bat, Primetime Emmy sari bat eta Canneseko Sormenaren Nazioarteko Jaialdiko hainbat Lions sari jaso ditu.
Lasala: Shine
2023/11/24 20:00
Amorebieta-Etxano, Zornotza Aretoa
- Oharra: Ikuskizun honetan argi estroboskopikoa erabiltzen da
Zertan sinetsi, gure XXI. mendeko hutsunea baretzen saiatzeko?
Autoesklabotzaren ereduaren bitartez, Shinek gorputzaren objektualizazioa, hedonismoarekiko adikzioa, epelaburtasuna eta ihesbidearen bilaketa etengabea lantzen ditu.
Erritu etsia, galdutako fedearen bila.
Nola egin dezakegu distira, jada gure buruarengan sinesten ez badugu?
Shine antzezlanak estasia eta gorputzaren martirioa ikertzen ditu. Martirio hori zaharkitutako elementutzat du bizi garen gizarte turbokapitalista honetan. Tekno musikaren zalaparta burrunbatsuak eta zertan sinetsi bilatzen dutenen saetek zoratuta, zortzi gorputz estasiaren arrakastapera erortzen dira -estasia funtsezko droga baita enpatiarik gabeko munduan ibiltzeko- eta gure orainak zuzendutako koreografia lantzen dute: erritual berriak, zenbait kultu grinatsu eta asmatutako erlijioak hartu beharra.
Shinek gure gizarte-linboa irudikatu nahi du, non gure espiritualtasuna zehazten saiatzen baikara dena-segituan-orain diktamen horri jarraiki. Antzezleek ziklotimia dantzatzen dute, iraganetik datorren depresioak eta etorkizunetik etorriko den antsietateak txikituta. Fede bila ari dira, baina, ilargi betearekin gertatu bezala, mugikorrek ezin diote hari argazkirik atera.
Dantzatzeko aukera da, zaurien modura gutako bakoitzaren bularrean ezarri den hutsunea dantzatzeko aukera. Gure buruari jarri diogun arantza-koroak galdutako distira topatzeko azken itxaropena.
- Zuzendaritza: Judith Argomaniz.
- Dramaturgia: Fernando Epelde.
- Interpreteak: Garazi Etxaburu, Leire Otamendi, Jone Amezaga, Seth Buckley, Ioar Labat, Puy Barral, Ángela Arrieta, Mikel Casal.
- Ahotsa eta testua: Puy Barral.
- Musika sorkuntza: Fernando Epelde.
- Jantzien diseinua eta gauzatzea: Xabier Mujika.
- Argien diseinua: Javier Ruíz de Alegría.
- Eszenografia diseinua: Ikerne Gimenez.
- Argazkiak eta bideoa: Renata L. ETANOWSKI.
- Ekoizpena: Marina Camacho.
- Banaketa: Emilia Yagüe Producciones.
- Komunikazioa: Nerea Kortabitarte.