Agenda
Dokumentala: Nafar Haziak
2023/11/19 18:30
Iruñea, Laba
Nafar Haziak filma Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak 2022an Argentinara egindako Nafarroako kultura zabaltzeko eta sustatzeko bidaiaren testuinguruan grabatu zen eta kultura-truke honen bidez sortzen diren lotura eta harreman bereziak erakutsi nahi ditu.
PROIEKZIOA + HITZALDIA + ARGAZKI ERAKUSKETA
Sinopsia
Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak Argentinara bidaiatzen du Nafarroako kultura zabaltzeko. Buenos Aires, Rosario, Bolivar eta Mendozan dauden lau Nafar Etxeetara egindako bisitan dantza, musika eta gastronomia tailerrak ematen dituzte, baita hitzaldiak eta dantza emanaldiak ere. Bidaia honek argentinarren eta nafarren arteko loturak sendotzen ditu, esperientziak partekatzen dituzte, ikasten dute eta batez ere dantzatzen dira. Distantzia bada ere, Argentina eta Nafarroaren arteko atxikimendu emozionala bistakoa da. Izan ere, posible al da urruneko kultura bat besarkatzea eta zure egitea? Dokumental honek galdera honi erantzuna bilatuko dio.
Fitxa teknikoa
- Izenburua: Nafar-Haziak
- Azpititulua: Argentinarekin 10.000km lotzen dituen kultura bat
- Generoa: Dokumentala
- Zuzendaritza eta gidoia: Izaskun Barber De Carlos, Rut Etxarte Buezo
- Muntaia eta produkzioa: Izaskun Barber De Carlos
- Produkzio koordinatzaileak: Nora Urtasun Guallar, Ander Zudaire López
- Argazki zuzendaritza: Rut Etxarte Buezo
- Soinu nahasketa: Asier Sánchez Iturrioz
- Dron irudiak: Arkaitz Zudaire López
- Diseinu grafikoa eta kartela: Ainara Fuertes López
- Iraupena: 68 min
- Hizkuntza: euskera, castellano
- Filmaketa herrialdea: Argentina
- Ekoizpen-urtea: 2023
Lamov ballet: Tempus fugit
2023/11/19 19:00
Oiartzun, Landetxe Kultur Aretoa
Tempus fugit lanean denboraren igarotzea eta iheskortasuna dira LaMoven lan honen oinarri.
Lan honetan dantzarien mugimenduak leherkorrak, dinamikoak, muturreko eta amaigabeak dira. Lana bidaia frenetiko, zirraragarri eta mingarria da, bizitzaren igarotzea eta bertan uzten duguna irudikatzen du.
Tempus fugit edertasuna da, maitasuna da, mina da, barrea da, errautsa da.
- Zuzendaritza eta koreografia: Víctor Jiménez
- Dantzariak: Mattia Furlan, Elena Gil, Paula Rodríguez, David Serrano, Alain Rivero, Imanol López, Laura López, Jimena Martínez, Fátima Alcántara
- Argiztapena: Luis Perdiguero
- Eszenografia: Vanesa Hernández
- Jantziak: Arturo Guillén
- Dantza-iralaslea: Carolina Chico
- Musika: Vivaldi revisado por Max Richter y Jorge Sarnago
Kukai: Jazoerak
2023/11/19 19:30
Errenteria, Lekuona Fabrika
Kukai dantza taldearen emanaldia. 'Jazoerak'.
Jazoerak’ izenburupean bere azken ikuskizunetako pasarte esanguratsuenetako batzuk aurkeztuko ditu. Hala, ‘Oskara', ‘Gelajauziak’, ‘Erritu’, ‘Giza’, ‘Euskorleans’.
Oraingo honetan, gainera, Kukai Dantzak herriko hainbat eragileekin elkarlanean erakutsiko du bere lana. Pirata, Iñaki Dieguez eta Jonbi moduko musikariez gain, Kukai Dantzako dantzariekin batera jardungo dira Ereintza Dantza Taldea, Herri Arte Eskola edota Zaria Abesbatza.