Agenda

Olarri: L-UR

Noiz

2023/11/18 18:00

Non

Oiartzun, Landetxe Kultur Aretoa

Bi saio: 18:00etan eta 22:00etan.

Oiartzungo Olarri dantza taldeak antolatutako musika eta dantza emanaldia.

 

Irakurri gehiago

Lasala: 10 urte

Noiz

2023/11/18 19:00

Non

Berriz, Kultur Etxea

LASALAk, Judith Argomanizek zuzentzen duen dantza garaikideko konpainiak, 10 urte betetzen ditu aurten. 2013an sortu zenetik, konpainia etengabeko araketan ari da hizkuntza fisiko bat eta egungo estetika bat sortzeko helburuz, taldearen kezkak islatzeko eta kezka horiei erantzuteko. Ibilbide betea eta aberasgarria, zeinari esker hizkuntza koreografiko sendoa lortu baitu, konpainiaren bereizgarria, ezbairik gabe. LASALAren bilakaera beraren obretan ikus daiteke. Ikuskizun honetan, piezarik enblematikoenez gozatuko dugu, bidaia bat izango baita ikus-entzuleentzat, hasieratik gaur egun arte.

Konpainiari bere lana aitortu zaio bai Euskadin eta bai Espainiako Estatuan, bai Europan eta bai Taiwanen edo Kanadan, esaterako, haraino iritsi baitira LASALA proiektu koreografikoaren uhinak.

Irakurri gehiago

Jesús Rubio Gamo: Acciones sencillas

Noiz

2023/11/18 20:00

Non

Barakaldo, Barakaldo Antzokia

* Dantzaldia 2023ren barruan.

Nola hasi dantzan mugimenduaren kodeak ikasi dituzunean? Nola batu eta konbinatu kode horiek, garena, oraintxe gertatzen zaiguna nolabait adierazteko? Zer dute gure aurreko kodeek eta zer diote gaur gutaz? Jesus Rubio Gamok galdetzen dio bere buruari, oinarrizkoenari eta funtsezkoenari buruzko ikerketa koreografiko baten egileak, gauzarik txikienetan handitasuna bilatzen duen pieza, etengabeko mugimenduaren eta errepikapen hipnotikoaren aldeko apustua egiten duena, interpreteen gorputzak tresna gisa erabiliz. Muga-mugan dauden gorputzak dira, muga horretaraino eramanak. Muga horretan, hardunago, konektatuago eta harkorrago bihurtzen dira.

Jesús Rubio Gamo sortzaile eta dantzari madrildarra Europako egungo eszenako interesgarrienetakotzat jotzen da. Arrakasta handia izan zuen eta 2019an Barakaldo Antzokian ikusi ahal izan genuen Gran Bolero lanaren ondoren, koreografoak bere poetika pertsonalean aurrera egiten jarraitzen du.

  • Ideia, koreografia eta zuzendaritza: Jesús Rubio Gamo
  • Ahotsa, musika eta txaloak: Blanca Paloma, Desiré Paredes, Paz de Manuel
  • Dantzariak: Eva Alonso, Olaia Valle, Natalia Fernandes, Raúl Pulido, Diego Pazó

Irakurri gehiago