Agenda
Ainhoa Usandizaga: Bihar (Estreinaldia)
2023/11/16 12:30
Donostia, Tabakalera
*LABO XL 2023 jaialdiaren barruan.
Dantza garaikidea / 15’ / TP
Erabateko estrenaldia
Egunerokotasuneko gauza txikiei buruz hitz egiten du. Gure benetako helburura iritxi aurretik denbora okupatzeko egiten ditugun hainbat akziori garrantzia ematen die. Pieza honen bitartez nere indarrak eta ahuleziak landu nahi izan ditut; itxaroten geratu ordez, beldur hauei aurre egin eta fisikalizatu. Biharko utziz inoiz bukatua izango ez liteken guzti honi denbora eta espazio txiki bat dedikatu.
- Zuzendaritza, autorea, antzezlea: Ainhoa Usandizaga
- Laguntza: Igor Calonge, Nekane Mendizabal
Eva Comesaña: Perder la lingua
2023/11/16 17:30
Donostia, Tabakalera
*LABO XL 2023 jaialdiaren barruan.
Dantza garaikidea, sortze-prozesua
Mintzamenaz hitz egiten du soinuen, gorputzaren eta irudien bidez. Hizkuntza bat bere hitzak eta ahoskera baino gehiago da. Hizkuntza batek historia, lurraldea eta komunitatea gordetzen ditu. Bizi izan zituen garaiak gordetzen ditu, jaio zen hizkuntzaren oroimena gordetzen du eta bertan bizi izan ziren pertsona guztien kosmos soziala gordetzen du.
- Antzezlea: Eva Comesaña
- Musikaria: Rubén Fernández
- Artista plastikoa: Eva Antelo
Rebeca Carrera: Señora
2023/11/16 18:00
Donostia, Tabakalera
*LABO XL 2023 jaialdiaren barruan.
Dantza garaikidea, sortze-prozesua
Gorteatze bat da helduaroan. Denboraren poderioz eta zauriekin beste zerbait bihurtu den gorputzari balioa emateko modu bat. Zaila da errekonozitzea, lehen dena txukun zegoen tokian munstroa agertzen da. Oraindik nola ebatzi ez dakiguna da gorputz horrek oraindik liluratu egiten duela, erotizatu eta desiratu egiten duela.
- Sorkuntza, antzezlea: Rebeca Carrera
- Laguntza: Alberto Cortés
Arteen Artean
2023/11/16 18:00
Baiona, Biarritz, Donostia
Iparraldeko Maurice Ravel Kontserbatorioa, Euskal Kultur Erakundea eta Malandain Ballet Biarritzek Arteen Artean ekimena altolatu du aurten bigarren aldiz. Ikuskizunak, hitzaldia, mahai-ingurua eta euskal musika, dantza eta antzerki tailerrak; hizkuntzaren, sorkuntzaren eta praktika artistikoen inguruan gure kultura baloratu eta transmititzeko helburuarekin.
Arteen Artean 2023
Urriak 19, osteguna
- 19:30 Oskara, Kukai Dantza eta Marcos Morau. Victoria Eugenia Antzokian (Donostia).
Azaroak 16, osteguna
- 18:00 Mintzaldi publikoa: «Bizkaiko abendu erronden bilakaera: diskurtsoak eta praktikak» Euskal Erakustokian (Baiona).
Azaroak 22, asteazkena
- 17:00-18:30 Ate-irekitzea Zabala moduluan. Pusa estudioko atea eta ezagutu euskal dantza eta dantza garaikidea uztartzen dituen Zabala moduluko dantzariak. ldeak estudioan – Iparraldeko Kontserbatorioa (Baiona).
Azaroak 24, ostirala
- 19:00 Zuberotar kantuaren antzea, Beñat Achiaryrekin. Henri Grenet auditorioa, Arte Hiria (Baiona).
Azaroak 25, larunbata
- 09:00 - 12:00 «Iparraldeko Euskal Herriko Maurice Ravel Kontserbatorioan euskal musika, dantza eta antzerki saila egituratu eta garatzeari buruzko aukerak» Gare du Midi, Gamaritz aretoa (Biarritz).
- 13:00 - 16:00 Hiru tailer eskainiko dira musikan, dantzan eta antzerkian.Musika eta dantzako ikasgai magistralek lotura zuzena izanen dute Kukai Dantzaren Oskara ikuskizunarekin. Gare du Midi (Biarritz).
Informazioa: Arteen Artean 2023
Julio Ruiz: Tocar a un hombre
2023/11/16 19:00
Donostia, Tabakalera
*LABO XL 2023 jaialdiaren barruan.
Dantza garaikidea, flamenkoa.
Bai, gizon bat naiz, nire begiek gaztainondo baso bat diruditen arren, orain gorri-gorri daude. Bai, gizon bat naiz, eta ia bi metroko gorputz hau orbainez beteta dago zure inizialekin. Bai, gizon bat naiz, baina ez dakit zer esan nahi duen, nahiz eta nire azalak kontrakoa esan. Bai, gizon bat naiz, gizon horiek guztiak, nahiz eta haietako inor ukitzen ez jakin.
- Ideia, zuzendaritza: Julio Ruiz
- Koreografia, antzezleak: Julio Ruiz, Javier De La Asunción
- Banaketa, ekoizpena: Cal Producciones
Dokumentala: Bizi naizeno, je danserai la vie
2023/11/16 20:30
Donpaleu, Saint-Louis zinema
Philippe Oyhambururi buruz dokumental bat da, ehun urteko gizon xarmanta eta euskal kulturako enbaxadorea. Bere biloba egindakoa, Lucia Barahona, orain dela hamar urte baino gehiago grabatzen ari dela, erretratu musikal bat da garaien zehar, koreografo eta abesbatzen zuzendari honen ibilbidea errepasatzen duena, euskal dantza eta koru kontuak bultzatu zituena. Samurtasunari ekiten duen filma batek, eskualdatzeri, politiko engaiamenduri eta bizitzaren amodioari hain zuzen ere.
Aurkepenean parte hartuko dute Lucia Barahona zinegilea eta Yohanna Dufourg produktorea.