Agenda
Aukeran: Aiurri
2023/10/06 18:00
Arrigorriaga, Abusu Zentro Soziokulturala
Dantza, mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko. Aukeran Dantza Konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Zer da dantzari izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.
- Egilea: Aukeran Dantza Konpainia
- Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
- Musika: Xabi Aburruzaga
- Koreografia: Ane Anza, Maier Muruamendiaraz
- Jantziak: Oscar Armendariz
- Dantzariak: Ane Etxeberria, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Ane Anza, Nora Muro, Laida Egaña, Danel Serrano, Claudia Talavera
Candlelight balleta: Vivaldiren Lau Urtaroak
2023/10/06 19:00
Bilbo, BBK Aretoa
Candlelightek zuzeneko esperientzia musikal eta multisentsorial baten magia dakar Bilboko leku harrigarrietara. Lortu zure sarrerak Candlelight ballet-erako: Vivaldiren Lau Urtaroak BBK Salan kandelen argi mehearen azpian! Kontzertu osoan zehar, lau dantzari profesionalen hainbat ballet ikuskizunez gozatu ahal izango duzu.
Programa:
- La Folia de A. Vivaldi
- A. Vivaldiren Lau Urtaroak:
-
-
- 1. Udaberria (Allegro, Largo, Allegro Pastorale)
- 2. Uda (Allegro non molto, Adagio-Presto, Presto)
- 3. Udazkena (Allegro, Adagio Molto, Allegro Molto)
- 4. Negua (Allegro non molto, Largo, Allegro)
-
Interpreteak:
- Hari-laukotea - Musbika
- Dance Fabrikeko 4 dantzari profesion
Led Silhouette: Analëmma
2023/10/06 19:00
Donostia, Tabakalera
2023ko esperimentazio laborategirako ATALAK deialdiko artista gisa hautatuak, Led Silhouettek bidaia bat proposatzen du orain gure paisaia osatzen duten arteen diziplina eremu desberdinen arteko mugak esploratzeko: dantza, pintura, performancea, ikus-entzunezkoak...
Analëmmarekin, laborategian zehar ikusizko eta antzerkiko elementuen, argazkigintzaren, zinemaren, ilustrazioaren,instalazioaren eta objektu den artearen artean dagoena ikertu nahi dugu, Dantzaz-eko interpreteekin batera, ez sorkuntza- prozesuaren elementu apaingarri gisa, baizik eta koreografia-lanaren lehentasun gisa.