Agenda
Erakusketa: Oñatz, gorputza eta arima
2023/10/29 11:00
Oñati, Oñatiko parrokiako klaustroa
Duela 3 urte, Asier Egaña argazkilariarekin proiektu batean murgildu zen Oñatz dantza taldea. Orain, proiektu hori argazki erakusketa batean gauzatu da. Proiektu honetan Oñatz dantza taldea, argazkilariaren ikuspegitik irudikatzen da. Argazki erakusketa Oñatiko parrokiako klaustroan egongo da ikusgai datorren igandetik aurrera.
Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara
Egunak: Urriaren 29tik Abenduaren 3 arte (larunbat eta igandetan bakarrik)
Jokin Irungarai: Dama
2023/10/29 17:00
Donapaleu, Sant Louis zinema
Urriaren 28an eta 29an.
Jokin Irungaray-ek asmatu DAMA sorkuntza Donapaleun emanen dute : ikusgarri hontan, Arranomendiko leienda bat aipatzen da. Uztaritzeko Herri soinu elkarteak galdeturik, Jokin Irungaray-ek ikusgarri berezi bat sortu du, maite dituen musika, dantza, antzerkia eta kondaira lotuz. Abiapundu gisa, hautatu du Arranomendi / Mondarrain mendiko leienda bat: Itsasu eta Ezpeleta artean kokatua den mendi famatuaren kaskoan, DAMA bat bizi zela, 7 urteko denboraldika. Euskal Herrian beste lekuetan agertzen zen DAMA bera zen, nahiz eta lekuan leku, beste izenak emaiten zitzaizkion.
AMAraun
2023/10/29 18:00
Oiartzun, Landetxe Kultur Aretoa
(Ama) izan, ala ez izan.
Izan ere, izatekotan,
nola eutsi izanari?
Izan ala ez izan (ni), ama izanik.
Izan ala ez izan?
Edo...
Izan nola?
Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.
Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik.
Fitxa
Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
Gidoia: Oihana Iguaran
Koreografia: Amaiur Luluaga
Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran
Kiev-eko Balleta: Beltxargen aintzira
2023/10/29 18:30
Bilbo, Euskalduna Jauregia
Kieveko Balletak dagoeneko 500 emanaldi baino gehiagotan egin du Tchaikovskyren Beltxargen aintzira obra miresgarria. Dantzaren munduan koreografia ospetsuenetako bat da, Errusia inperialaren paradigma artistikoa. 1877an Moskuko Bolshóin estreinatu zenetik, ia mende eta erdi pasatu da lehenengoz programatu zenetik.
Kieveko Balletak hiriko Kultura eta Arteen Nazioarteko Zentroan du egoitza. Konpainiaren bira hau UNICEF-en eskutik dator. Sarreren salmentak Nazio Batuen agentziak gatazka hasi zen lehen momentutik 7,5 milioi adingaberi prestatu dien laguntza humanitarioa finantziatzeko balio du. Sarrera bakoitzeko 1,5€ emango zaizkio UNICEF fundazioari.
Iraupena: 130 minutu
Filipe Moreira: Escuta
2023/10/29 19:00
Bilbo, La Fundicion
Artistaren eta ikusleen arteko topaketa intimo eta sentsorial batetik abiatuta, pieza honek isiltasunean ezkutatzen denaren entzumena eta harekin erlazionatzeko moduari buruzko hausnarketa pizten ditu.
- Sorkuntza eta interpretazioa: Filipe Moreira
- Sorkuntzarako laguntza: Nelson Rodrigues
- Zuzendaritza teknikoa eta argiaren diseinua: Mariana Figueroa
- Ekoizpen exekutiboa: Luísa Teixeira
- Ekoizpena: Réptil Produtora Cultural
Kimua: Generorantz
2023/10/29 19:30
Villabona, Gurea Antzokia
Zeharkatzen gaituzten gaiak, identitatea, generoa, amatasuna, botere harremanak, emakumeen aurkako erasoak eta bestelako gaiak aztertuko dira bertan. Asko eta ondo landutako hitzak eta dantza eta argi joko ikusgarriak nahasten dira saio bikain honetan.
Fitxa artistikoa
- Egilea: Kimua Dantza Kolektiboa
- Koreografia: Kimua Dantza Kolektiboa & Eneko Balerdi Eizmendi
- Zuzendaritza eszenikoa: Kepa Errasti
- Antzezleak: Ander Errasti Arruti, Eneko Galdos Etxaniz, Itziar Uzkudun Sarasola, Izarraitz Larreta Segurola, Larraitz Balerdi Gerrero, Oier Laborde Etxabe, Uxue Urruzola Rezabal, Garazi Egiguren Urkola, Jon Alkain Urdangarin eta Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena.
- Ekoizpena: Kimua Dantza Kolektiboa