Agenda
Jauzien Eguna
2023/10/28 15:00
Altzai
Jauzien eguna Altzaiko plazan 2023ko urriaren 28an, larunbata. 120 dantzari, 12 herri, 20 musikari eta kantari, Xirulari, Ttun ttun eta Arrabitari! 15:00etan Jauzi emanaldia. Ondotik Pastetx-talo eta Trago, Altzaiarrek prestaturik!
Sartzea dohainik! Aro txarra balitz, Altzaiko gelan. Zuberoako jauziak, luzeak, laburrak, zaharrak eta berriak, bai eta Brale-dantza kantatüak, zaharrak eta berritüak.
Partaideak: Hebentik elkartea, Altzaiko herria eta herritarrak, AItzindariak elkartea eta Berritza konpainia.
Osa + Mujika: Abundance
2023/10/28 19:00
Berriz, Kultur Etxea
Desioari eustea ordena publikoari eustea da, baina baita dike bat altxatzea ere, beste persona batzuekin izan ditzakegun esperientzia berrien aurrean. Desioa askatzeak, aldiz, areagotu egiten ditu gure zentzumenak, baina erreakzio kimiko orori dagokion bezala, kaosa sortzea eragiten du.
Osa + Mujika konpainiaren oholtzarako laugarren dantza pieza izango da Abundance. Plazera eta desioa landuko dituen lan honek 50 minutu inguru iraungo ditu eta 5 interprete izango ditu. Aurreko lanetan bezala gai nagusiari paraleloan gizarte gaiak jorratuko ditugu, talde anitza taularatuz eta arlo estetikoa, dramaturgia eta koreografia osotasunean landuz.
Yarin
2023/10/28 19:00
Durango, San Agustin Kultur Gunea
YARIN elkarrekin imajinatzen dugun etorkizuna da; bestearen begiradarako leihoa, non elkarrizketak piztutako orriak agertzen diren. YARIN sustraia da. YARIN topaketa da. YARIN elkarrizketa da. YARIN etorkizunaren sinonimoa da eta bestearen leihora egindako begirada konplizea.
Sustraia, sakontasuna, irekitasuna, unibertsaltasuna... Andrés Marín eta Jon Mayaren ibilbide eta nortasunekin oso lotuta dauden ezaugarriak dira. Marinen sustrai flamenkoa eta Mayaren euskal dantza dira bien sorkuntzaren abiapuntuko tresnak, eta hortik aurrera, biak beste kultura, diziplina eta errealitate artistiko batzuekin elkartzeko etengabeko elkarrizketan murgiltzen dira.
Julen Achiary lagunduko die bere zuzeneko ahotsarekin.
Fitxa
- Ideia originala eta koreografia: Jon Maya & Andrés Marín
- Dantzariak: Jon Maya & Andrés Marín
- Ahotsa eta perkusioa: Julen Achiary
- Koreografia-laguntzailea eta kanpoko begirada: Sharon Fridman
- Soinu-espazioaren diseinua: Xabier Erkizia
- Argiztapenaren diseinua: David Bernués
- Jantzien diseinua: Sinpatron
Dantzaz: Verdantz (Estreinaldia)
2023/10/28 19:00
Errenteria, Lekuona Fabrika
Sarada Saritaren obra, Dantzagunean sortua, Lurraren naturan eta antipodetan oinarritzen dena. Koreografia adierazpen askea ahalbidetzen duten bat-bateko mugimenduetan oinarritzen da, geometriako elementuekin eta askotariko dinamikekin. Oreka TXk sortutako soinu-bandak elementu naturalak ditu esperientzia artistikoa aberasteko.
Fitxa teknikoa
- Koreografia: Sarada Sarita
- Zuzendaritza artistikoa: Adriana Pous
- Interpetazioa: Estebe Abrisketa, Nerea Bakero, Mariona Carrasco, Margot Castro, Efren Colomer Pérez, Filippo Cosso, Inês Costa, Clara Esteban, Alissa Kouzmenkov, Lele Mazzella, Maitane Picabea, Iñigo Rementeria, Ricardo Vásquez Allen
- Soinu espazioa/Musika: Oreka TX
- Jantzien eta eszenografiaren ideia: Sarada Sarita
- Jantzien ekoizpena: Saioa Matxain
- Argiztapen-diseinua: Sarada Sarita/Aitor Malvido
- Zuzendaritza teknikoa: Eragin Stac
- Ikus-entzunezko errealizazioa: Txikota
- Argazkiak: Txikota/Blanca Razquin
- Komunikazioa eta sare sozialak: Rafke Van Houplines
- Zuzendaritza artistikoa: Adriana Pous
- Zuzendaritza nagusia: Fernando Sáenz de Ugarte
- Ekoizpena eta banaketa: Dantzaz
- Koekoizlea: Korzo
- Diruzlaguntzen du: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza / Diputación Foral de Gipuzkoa, Gobierno Vasco
Brodas Bros: Doji
2023/10/28 19:30
Donostia, Gazteszena
Dantza urbanoa teknologiaren erritmoan.
Familia osoarentzako ikuskizuna, Brodasko dantza urbanotik eta Desilenceren unibertso bisualetik abiatuta.
Brodas Brosek espazioa argiztatzen du bere mugimenduarekin eta gorputzari lotutako sentsoreekin Do¯jin, argi-itzalen dantza murgiltzailea.
Dojik aldi berekoa esan nahi du japonieraz. Desilence artista bisualek, ikuskizunaren formak eta koloreak zehatz-mehatz programatu dituztenek, dantzariekin jolasten dute. Elkarrekin paisaia bat sortzen dute, non ikusleak kolorean, erritmoan, musikan eta dantzan murgildurik bidaiatzen duen. Argien eta itzalen mundu honetan zer garen eta nola mugitzen garen hausnartzen duen ospakizuna da pieza bakoitza.
Teknologia ikusizko edukiak sortzeko tresna gisa erabiltzeaz gain, ikuskizun honetan jolasteko eta gozatzeko erabiltzen da, mugitzeko eta zuzeneko sorkuntzarako askatasun handiagoa ahalbidetuz.
Jokin Irungarai: Dama
2023/10/28 20:30
Donapaleu, Sant Louis zinema
Urriaren 28an eta 29an.
Jokin Irungaray-ek asmatu DAMA sorkuntza Dunapaleun emanen dute: ikusgarri hontan, Arranomendiko leienda bat aipatzen da. Uztaritzeko Herri soinu elkarteak galdeturik, Jokin Irungaray-ek ikusgarri berezi bat sortu du, maite dituen musika, dantza, antzerkia eta kondaira lotuz. Abiapundu gisa, hautatu du Arranomendi / Mondarrain mendiko leienda bat: Itsasu eta Ezpeleta artean kokatua den mendi famatuaren kaskoan, DAMA bat bizi zela, 7 urteko denboraldika. Euskal Herrian beste lekuetan agertzen zen DAMA bera zen, nahiz eta lekuan leku, beste izenak emaiten zitzaizkion.