Agenda

Lanestosako arku-dantza: Bisita gidatua

Noiz

2023/10/22 11:30

Non

Lanestosa

* Ondare jardunaldiak direla eta dantzarekin lotutako zenbait jarduera daude antolatuta Bizkaian.

Ibilbide hau bi egunetan izango da: urriaren 21ean eta 22an.

Ibilbide gidatua Lanestosako Alde Zaharretik, dantzariek azken bi mendeetako hainbat garaitan egindako ibilbideak eta egun arte iraun duen Erdi Aroko esparru historikoa ikusteko.

Irakurri gehiago

Aiko: Erromeria Urbian

Noiz

2023/10/22 13:30

Non

Urbia

Aikoren Urbiako mendi erromeria igandean, urriaren 22an. Taldean igotzea nahi izanez gero 12:00tan Arantzazuko eleizaren dorrepean eta bestela, 13:30-14:00etan Urbiako aterpe inguruan hasiko dira.

Irakurri gehiago

Luz Arcas: Trilla

Noiz

2023/10/22 17:30

Non

Donostia, Victoria Eugenia Club Aretoa

Bi saio, 17:30ean eta 19:00etan.

Donostiako Victoria Eugenia Club Aretoan, La Phármaco konpainiak "Trilla" dantza ikuskizuna aurkezten du. Trilla Le Parody eta Luz Arcas elkartzetik sortua da. Ikerketa bat da partekatzen dituzten munduen inguruan folka eta elektronika, historikoki menderatzen gaituzten egitura bertikalak zalantzan jartzeko beharra aditzera emateko.

Proposamen zeharo intuitiboa da, irudi, dantza eta paisaia soinudunen segida bat, aieneekin ura folklore unibertsalaren giltzarri, malkoetatik izerdira, erotismotik zantzu gaiztora, jaiotzatik heriotzara, gerrarekin globala eta pribatua, gorputz bakoitzean arrastoa uzten duena eta ikuspegi pagano batetik Andre Mariaren erreferentziekin lotuak.

Izenburuak obraren funtsezko piezetako bati egiten dio aipamen, lanaren kontzeptua garatzen duenari XXI. mendeko folk proposamen batera hurbiltzeko; omenaldi bat egungo gorputzari, non kapitalismoarentzat lana, kristautasunarentzat otoitza bezala den: paradisua, igoera, arrakasta ziurtatzeko modu bat. Produkzioa erlijiotzat hartua, mendekotasuna bizimodutzat; ordea, folklorean bezala, festak ordezten du autoerrukia, munduaren pisuari eusten dioten bitartean gorputzek lortutako bizitasunaren eta indarraren izenean "ospatzen" da miseria.

  • Musika: Le Parody
  • Dantza: Luz Arcas
  • Argiak: Jorqe Colomer
  • Ekoizpena: La Pharmaco
  • Birako teknikaria: José Espigares

 

Oharra: Emanaldiaren ondoren Luz Arcasek laneko zokoak aztertu eta ezagutaraziko dizkie bertaratuei antzokiko Club Aretoan bertan. 

Irakurri gehiago

Lucia Lakarra: Lost Letters

Noiz

2023/10/22 19:00

Non

Bilbo, Arriaga Antzokia

Historiako gerra guztietan, gudu-frontean eskuz idatzi eta etxean kezkaz beteta erantzundako gutunak ezinbesteko konexioa izan dira soldaduen eta haien familia eta gertukoen artean. Baina, zer gertatuko zatekeen gutun horietako bat galdu izan balitz? Frank Bracey Lehen Mundu Gerrako artillariak emazte Wini idatzitako gutun batean oinarrituta, Lost Lettersek irudikatzen du nola aldatuko zatekeen emakume horren patua senar maiteak bidalitako gutuna inoiz jaso izan ez balu. Egiazko istorio bat hartuta, Lost Lettersek ballet baterako gidoia eta jatorrizko argumentua sortu ditu.

Zenbait gerratan idatzitako maitasunezko gutunetan oinarrituta dago Lost Letters balleta, bai eta Smithsonian National Postal Museumek Gerra Handiaren mendeurrena dela eta antolatutako War Letters: Lost and Found erakusketan ere. Gainera, Lost Lettersen erabateko estreinaldia izango da Arriaga Antzokikoa, eta mugarri bat ezarriko du, Lucia Lacarra Ballet konpainiaren ibilbidearen hasiera izango baita.

Arriaga Antzokiarekin, Kursaal Eszenarekin eta Granadako Nazioarteko Musika eta Dantza Jaialdiarekin koprodukzioan sortutako ikuskizuna da Lost Letters, eta Madrilgo Teatros del Canal du laguntzaile.

  • Kontzeptua eta eszenako zuzendaritza: Lucía Lacarra eta Matthew Golding
  • Koreografoa: Matthew Golding
  • Koreografoaren laguntzailea: Gianluca Battaglia
  • Artistak: Lucia Lacarra, Matthew Golding eta Lucía Lacarra Ballet
  • Musika: Serguéi Rachmaninov eta Max Richter
  • Jantziak: Lucía Lacarra eta Gianluca Battaglia
  • Filmaren zuzendaritza: Matthew Golding eta Ekain Albite
  • Laguntzailea: Teatros del Canal
  • Koproduktoreak: Arriaga Antzokia, Kursaal Eszena, Granadako Nazioarteko Musika eta Dantza Jaialdia
  • Kolaboratzailea: Teatros del Canal

Irakurri gehiago

Lasala: 10 urte

Noiz

2023/10/22 19:30

Non

Lezo, Gezala Auditoriuma

LASALAk, Judith Argomanizek zuzentzen duen dantza garaikideko konpainiak, 10 urte betetzen ditu aurten. 2013an sortu zenetik, konpainia etengabeko araketan ari da hizkuntza fisiko bat eta egungo estetika bat sortzeko helburuz, taldearen kezkak islatzeko eta kezka horiei erantzuteko. Ibilbide betea eta aberasgarria, zeinari esker hizkuntza koreografiko sendoa lortu baitu, konpainiaren bereizgarria, ezbairik gabe. LASALAren bilakaera beraren obretan ikus daiteke. Ikuskizun honetan, piezarik enblematikoenez gozatuko dugu, bidaia bat izango baita ikus-entzuleentzat, hasieratik gaur egun arte.

Konpainiari bere lana aitortu zaio bai Euskadin eta bai Espainiako Estatuan, bai Europan eta bai Taiwanen edo Kanadan, esaterako, haraino iritsi baitira LASALA proiektu koreografikoaren uhinak.

Irakurri gehiago