Agenda
Ikastaroa: Formatzaileen formakuntza (FOFO)
2023/10/21 09:30
Itsasu, Ataitze taldearen gelan (Atharrin)
Badator Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen urteko bigarren FOFOa - Formatzaileen Formakuntzak.
- Helburua: Dantza monitorei behar dituzten gakoak ematea kurtsoen eramateko eta "dantzari ttikiko" programan diren Cuatro Calles eta makila-dantzak lantzeko.
- Noiz: Urriaren 21ean, larunbata
- Non: Itsasuko Ataitze taldearen gelan (Atharrin).
- Ordutegia: 9:30-16:30
- Izen emateak: https://forms.gle/s2XJ4jFbR3F1fCby7
Tailerra: Kaskarot
2023/10/21 11:00
Santurtzi, Turismo bulegoa
Ondare jardunaldiak direla eta dantzarekin lotutako zenbait jarduera daude antolatuta Bizkaian.
Hastapen-tailer horren eskutik, Santurtziko dantza tradizionaletako bat ikasteko aukera izango duzu: Kaskarot edo arrantzale-dantza. Koreografia horretan, dantzariek, sardina-saltzaileen soinekoen antzeko janzkerarekin, mugimenduak eta figurak egiten dituzte, otzaratxoak daramatzatela. Dantzatzera animatuko?
Urriaren 21ean, 11:00etatik 12:00etara (umeentzat); 12:15etik 13:45era (helduentzat)
Biez Bat dantza taldeak 50 urte
2023/10/21 11:00
Basusarri, Pilota plaza
Biez Bat dantza taldearen 50. urteurrena.
Egitaraua
- 11:00 ikusgarria pilota plazan
- 12:00 aperitifa eta bazkaria
- 18:00 mutxikoak
- 21:00 dantzaldia
Lanestosako arku-dantza: Bisita gidatua
2023/10/21 11:30
Lanestosa
* Ondare jardunaldiak direla eta dantzarekin lotutako zenbait jarduera daude antolatuta Bizkaian.
Ibilbide hau bi egunetan izango da: urriaren 21ean eta 22an.
Ibilbide gidatua Lanestosako Alde Zaharretik, dantzariek azken bi mendeetako hainbat garaitan egindako ibilbideak eta egun arte iraun duen Erdi Aroko esparru historikoa ikusteko.
Dantza Jaialdia: Duguna, Haritz eta Kezka
2023/10/21 11:30
Elgoibar, Kalegoen plaza
Haritz EDTaren urteurren ospakizun ekitaldien baitan dantza jaialdia.
- 11:30 Kalejira Maalatik Kalegoen Plazara (Udaletxearen plaza).
- 12:00 Emanaldia plazan (Duguna, Haritz eta Kezka) Euria eginez gero, Maalako parkean egingo da emanaldia.
- 17:00etan Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin kantu eta dantza.
- 18:00-21:00 bitartean Elgoibarko kaleetan zehar kantu- eta dantza-poteoa.
Altraste Danza: Nancy en Vietnam
2023/10/21 12:30
Agurain, Harresi Aretoa
Leku batetik bestera aldatzea da bizitzea, elkar ez kolpatzen ahaleginduz aldatu ere. Printzipioak ditugu gehienok, baina ez azkenbururik.
Konpainia
Zuriñe Benaventek eta Ignacio Monterrubiok mugimenduaren eta soinuaren mintzaira berrien inguruan egiten dituzten sorkuntza garaikideko lanak biltzen dituen izena da Altraste Danza.
2014. urtean estreinatu zuten beren lehenengo sorkuntza-lana, Suecako Mostra Sonora Jaialdian: Eterno del desnudo para danza, vídeo and live electronics. Gerora egindako lanen artean daude The arch of hysteria, dantzarako soloa; Don't repeat, piano elektroniko eta dantzarako; Qué tienen las flores...
Aldi berean, danZálava proiektua zuzendu eta koordinatzen du Altraste Danzak, Arabako arte eszenikoetako profesionalak prestatzeko, eta, beste erakunde batzuekin elkarlanean, Gasteizko Artium Museoan inprobisazio eta dantza garaikideko ekitaldiak antolatzen.
- Konpainia: Altraste Danza
- Protagonistak: Zuriñe Benavente, Txubio Fernández de Jauregui, Ignacio Monterrubio
- Ekoizpena: Altraste Danza
- Eszenografia: Kike Blanco
- Argiztapena: Cristina Bolivar Libertad
- Jantzi diseinua: CarmePuigdevalliPlantéS
- Argazkiak: Jesús Robisco
- Irudi diseinua: Diego Areso
- Management: Marta Guzmán
- Koordinatzailea: Oihana Azpillaga
Euskal Herriko 47. Dantza Txapelketa
2023/10/21 18:00
Segura
Kukai: Giza (Estreinaldia)
2023/10/21 19:00
Donostia: Okendo plaza
* Iturritik 20233 jaialdiaren programazioaren barruan.
Bi emanaldi: 18:00 + 19:00
Eskuek osatzen duten bideetatik, gizatasunaren balioetatik… ekin diote Kukai Dantzak eta Martin Harriaguek kolaborazio honi. Giza Eskubideen Deklarazioaren 75. urtemugaren karietara, 15 minutuko pieza laburra osatu dute, Maite Larbururen parte-hartze bereziarekin. Eskuz esku, elkartasunez eraikitako bide baten gisa marrazten dute Giza. Gizatasunerako dei bat, eskubide unibertsalen aldarri bat.
- Zuzendaritza artistikoa: Jon Maya Sein
- Koreografia: Martin Harriague
- Dantzariak: Alain Maya, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Urko Mitxelena
- Kantaria: Maite Larburu
- Produkzioa eta bira koordinazioa: Doltza Oar-Arteta
- Administrazio kudeaketa: Elena Garcia
Dantzaldia: Patxi eta konpania
2023/10/21 19:00
Lekorne, Baigura ikastola
Dantzaldia Patxi eta konpaniarekin.
Lucia Lakarra: Lost Letters
2023/10/21 19:00
Bilbo, Arriaga Antzokia
Historiako gerra guztietan, gudu-frontean eskuz idatzi eta etxean kezkaz beteta erantzundako gutunak ezinbesteko konexioa izan dira soldaduen eta haien familia eta gertukoen artean. Baina, zer gertatuko zatekeen gutun horietako bat galdu izan balitz? Frank Bracey Lehen Mundu Gerrako artillariak emazte Wini idatzitako gutun batean oinarrituta, Lost Lettersek irudikatzen du nola aldatuko zatekeen emakume horren patua senar maiteak bidalitako gutuna inoiz jaso izan ez balu. Egiazko istorio bat hartuta, Lost Lettersek ballet baterako gidoia eta jatorrizko argumentua sortu ditu.
Zenbait gerratan idatzitako maitasunezko gutunetan oinarrituta dago Lost Letters balleta, bai eta Smithsonian National Postal Museumek Gerra Handiaren mendeurrena dela eta antolatutako War Letters: Lost and Found erakusketan ere. Gainera, Lost Lettersen erabateko estreinaldia izango da Arriaga Antzokikoa, eta mugarri bat ezarriko du, Lucia Lacarra Ballet konpainiaren ibilbidearen hasiera izango baita.
Arriaga Antzokiarekin, Kursaal Eszenarekin eta Granadako Nazioarteko Musika eta Dantza Jaialdiarekin koprodukzioan sortutako ikuskizuna da Lost Letters, eta Madrilgo Teatros del Canal du laguntzaile.
- Kontzeptua eta eszenako zuzendaritza: Lucía Lacarra eta Matthew Golding
- Koreografoa: Matthew Golding
- Koreografoaren laguntzailea: Gianluca Battaglia
- Artistak: Lucia Lacarra, Matthew Golding eta Lucía Lacarra Ballet
- Musika: Serguéi Rachmaninov eta Max Richter
- Jantziak: Lucía Lacarra eta Gianluca Battaglia
- Filmaren zuzendaritza: Matthew Golding eta Ekain Albite
- Laguntzailea: Teatros del Canal
- Koproduktoreak: Arriaga Antzokia, Kursaal Eszena, Granadako Nazioarteko Musika eta Dantza Jaialdia
- Kolaboratzailea: Teatros del Canal
Oinkari: Gazte
2023/10/21 19:00
Markina, Markarte
Betiko gazte sentitzea askoren desio eta ametsa izan arren, Gazteen kontra aritzeko joera oso hedatua dago gizartean. Hedatuegia. Pandemia garai honetan, adibidez, komunikabideak segurtasun neurriak hausten dituzten gazteei buruzko albisteekin bete dira. Axolagabekeriaz jokatzea egotzi zaie behin baino gehiagotan, haien jokaerak kriminalizatuz eta haien ahotsa isilaraziz.
Zer dute Gazteek esateko, ordea? Zein iritzi dute bizitzen ari garenaz? Zein iritzi gizarte honen egoera politiko sozial eta kulturalez? Zein iritzi gurasoez, hezkuntza sistemaz? Zer dute buruan? Zer bihotzean? Zerk mugiarazten ditu? Zerk biziarazi? Zein da haien ahotsa? Zein haien dantza? Haien mugimendua?
- Zuzendaritza eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga.
- Koreografia: Eneko Gil.
- Testuak: Agurtzane Intxaurraga.
- Antzezleak: Lierni Kamio, Aiora Escudero, Fermin Escudero, Gorka Duran, Amaia Aizpurua, Beñat Monfort, Maitane Irurzun, Izaskun Aizpurua, Aimar Garaiar, Lide Bengoetxea.
- Musika zuzenean: DJ Martin Little/ Zigor D.J, Eneko Dieguez, Agurtzane Intxaurraga (ahotsa)
Poliana Lima: Las cosas se mueven pero no dicen nada
2023/10/21 19:00
Bilbo, Harrobia Eskena
* BAD Bilbao 2023 jaialdiaren egitarauaren barruan.
“Las cosas se mueven pero no dicen nada” (“Gauzak mugitzen dira, baina ez dute ezer esaten”) dantza-pieza bat da, iraunkortasuna eta ekitea ardatz dituena. Emakumeek bakarrik interpretatzen dute, eta dantzarien gorputzaren sonoritatean oinarrituz eraikitzen da. Naturaren eraldatze- eta errepikatze-prozesuak irudikatzen ditu lanak, eszenaratzean figuraziorik agertu gabe.
- Kontzeptua eta zuzendaritza: Poliana Lima
- Koreografia laguntzailea: Lucas Condró
- Argien diseinua: Carlos Marquerie
- Soinuaren diseinua: Arne Bock
- Jantzien diseinua: Azaïs Zebrowski
- Argazki eta ikusentzunezkoak: Álvaro Gómez
- Antzezleak: Cláudia Bosch, Laura Cardona, Ada Continente, Carla Diego, Natalia Fernandes, Astrid Brumming, Danielle Mesquita, Clara Pampyn, Almudena Pérez, Isabela Rossi, Natsha Ortiz
- Ekoizpena: Poliana Lima
- Ko-produkzioa: Teatros del Canal-Madrid, CDN-Paris, Festival Dias da Dança DDD, Teatro Rívoli-Oporto
Macarena Recuerda Sheperd: Cosa. Intervenir un cuerpo
2023/10/21 19:00
Gernika-Lumo, Lizeo Antzokia
"Cosa" Macarena Recuerda Shepherdek ILUSIONISMOARI buruzko trilogia amaitzeko erabili duen pieza da. Ikerlan horretan, egileak dioenez, ilusioa antzerkiaren funtsarekin nola konektatzen den pentsatzera iritsi da, eszenaren gainean erakutsiz konbentzioa eta magia, errealitatea eta horren ordezkoa, ekintza eta fikzioa.
2017an hasi zen lan horretan egindako piezak dira "!AY! YA!" (2018), gorputzetik pentsatutako pertzepzio-irudiei buruzko ikerketa, bai eta "The Watching Machine" (2020) ere, argitik, itzaletik eta islatzetik pentsatutako pertzepzio-irudiei buruzko ikerketa. Oraingo honetan, "Cosa. Intervenir un cuerpo" lanean pertzepzio-irudiak eszenografiatik ikertu ditugu. Horretarako, gorputza beste material bat balitz bezala irudikatu dugu, gauza bilakatuz, atrezzo bihurtzeraino, azaldu du artistak.
Artistak azaldu duenez, Cosa “gorputz objektibo batez osatutako dantza-pieza da. Gauzen koreografia”.
Fitxa artistikoa
- Ideia: Macarena Recuerda
- Sorkuntza: Macarena Recuerda, Jorge Dutor eta Maia Villot
- Interpretazioa: Macarena Recuerda eta Maia Villot
- Jantziak: Jorge Dutor
- Argiztatzea: Ana da Graça
Proyecto Pilota: La bestia negra
2023/10/21 19:00
Eibar, Coliseo Antzokia
*Ipar Eszena Bidea 2023ren barruan.
Histeria (grezierako “hystera” hitzetik, umetokia esan nahi duena) mediku guztiak beldurtzen zituen piztia beltz handitzat jotzen zuten.
Egun, La Salpêtrière Parisko beste ospitale bat gehiago da, baina XIX. mendearen amaieran 4.000 emakume hartu zituen tokia izan zen (eskaleak, adulteriogileak, umezurtzak, itsuak, prostitutak, bohemioak, lesbianak eta abar eta abar). Beren egunerokoaren errealitatearen eta ustez zuten gaixotasunaren, histeriaren, irudikapen handizkatuaren, gehiegizkoaren, nabarmenaren eta fotografiatuaren artean bizi ziren.
Ikuskizun hau haiei guztiei egindako omenaldia da, baina baita haiek ulertzeko eta, areago, maitatzeko saiakera ere. Jolaserako gune bat, non ez garena izatearen simulakroak eta behin eta berriro espero dena antzeztearenak beste emakume batzuei atea zabaltzeko aukera eman digun, gero etorri ziren eta gurekin dauden emakumeei.
“Oxala norbaitek, uneren batean, maitasun pitin batekin begiratu balie”. Borja Roces.
Proyecto Piloto
Proyecto Piloto dantza-konpainia 2007an sortu zen. Hasieratik bertatik, bere piezak egin ditu, beste batzuek eskatutakoak eta elkarlanak beste diziplina batzuetan, hala nola antzerkian, musikan, arte bisualetan, plastikoetan, performancean…
Sorkuntza-prozesuak abiatze-posizio ireki eta malgu batetik sortzen dira, eragin poetiko harkor batekin, zuzenean dantza eta dramaturgia esperimentalenetik etortzen dena.
Kresala: Hitaz Orhoit
2023/10/21 19:30
Donostia, Victori Eugenia Antzokia
* Iturritik Jialdiaren programazioaren barruan.
Hitaz Orhoit basakeriaren eta zentzugabekeriaren biktima ikusezinen oroimenez sortutako lana da, gehienetan emakumeak protagonista dituena. Pieza subliminala, argia eta aztarna bere errautsetatik berpizten den arimaren babes espiritualerako mantu gisa dituena. Idatzi gabeko alegoriak dituen mundu oso bat, zeinen gure barnean bertikalki murgiltzean -eta hori da gure sortze-modua-, burugabeko basakeria ahazten ez duena.
- Zuz. Artistikoa: Idoia Ibarzabal, Faustino Aranzabal
- Koreografia: Faustino Aranzabal
- Dantza-maistra: Idoia Ibarzabal, Faustino Aranzabal
- Argien diseinua: Inma Irazustabarrena
- Jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal
- Dantzariak: Jone Muniategiandikoetxea, Pablo Zurutuza, Claudia Erentxun, Oier Goikoetxea, Jone Murua, Josu Sagardia, Marta Buendia, Aitor Egaña, Irati Martikorena, Markos Murua, Maddi Llorente, Iker De La Hoz, María Pérez, Manex Lizartza, Garazi Labaka, Harkaitz Ardanaz, Aiora Marigil, Aimar Eceiza, Naia Lertxundi, Ibai Ochoa De Alaiza, Nahia Kalparsoro, Manex Zabaleta, Enara Rodríguez, Beñat Sasiain, Lorea Esnaola, Beñat Lizartza, Izaro Lozano, June Azpiazu, Maialen Mujika, Lide Muniategiandikoetxea, Naroa Conde, Maialen Agirregomezkorta, Enara Lardizabal
- Talde teknikoa: Eragin.Stac – Argiztapena eta soinuztapena
- Argizaiolak: Xabier Garate – Eskultura tailerra
- Argazkiak: Mikel Zubillaga
- Kudeaketa: Aimar Eceiza
- Komunikazioa: Claudia Erentxun
- Bitartekaritza: Josu Sagardia
Elena Ollero
2023/10/21 22:00
Bilbo, ZAWP