Agenda

Tio Teronen semeak: Festamentua

Noiz

2023/10/12 17:00

Non

Donostia, Arantzazuko Ama Ikastolako jolastokia (Martutene)

Zoritxarreko egoera batean elkartzea egokitu zaio lagun koadrilari hileta batean. Bertan, pasartea ulertu nahian ibiliko dira batera eta bestera, gertatutakoa iraultzeko esperantzan.

  • Koreografia: Aritz Salamanca, Tio Teronen Semeak
  • Dantzariak: Aritz Salamanca, Ander Domingo, Beñat Begiristain, Antton Fernandez, Ekain Susperregi, Jon Iragorri, Xuban Iragorri, Eneko Iparragirre, Alai Goñi, Aritz Olarte, Mikel Urdanpilleta, Aritz Olaziregi
  • Musikariak: Eider Olasagasti, Joseba Etxegoien, Gorka Daguerressar, Mikel Zubiria

Irakurri gehiago

Olfa Sendesni: Rabi(a)-Amorrua

Noiz

2023/10/12 19:00

Non

Bilbo, La Fundicion

* BAD Bilbao 2023 jaialdiaren egitarauaren barruan.

Obra honek mugak zeharkatzera eta begirada zabaltzera gonbidatzen gaitu, Euskadi helmuga duen ibilbide batean zehar. Pentsamenduen, kultura-erreferentzien eta askotariko hizkuntzen dantza da (arabiera, gaztelania eta euskara). Mosaiko bat, non Ekialde Ertaineko, Ipar Afrikako eta Euskadiko kulturak, poesia mistikoaren, kantu esentzial eta tradizionalaren, dantza zirkularraren, ekialdeko dantzaren eta euskal dantzen fusioaren bitartez, espazioarekin, denborarekin, gorputzarekin, ideiaren presentziarekin, energiarekin, komunikazio-egitatearekin, bestearen parte-hartzearekin eta testuingurua aintzat hartzearekin aritzen diren.

Bilaketa honetan biraketa sufiaren dantza, ekaildeko dantzak, Mutil-dantza, arabiar kantu esentziala (Mawal) eta perkusioa erabiltzen ditu mugimenduaren eta ahotsaren abiapuntu gisa.

  • Koreografiaren zuzendaritza: Dairi Martínez Brown
  • Dramaturgia eta zuzendaritza: Javier Liñera
  • Zuzendaritzaren laguntzailea: Beatriz Villanueva
  • Antzezlea: Olfa Sendesni
  • Eszenogragia: Liesbeth Montoya
  • Soinu espazioa: Liben Svaart
  • Jantziak: Betitxe Saitua
  • Argiak: Leire Lacunza
  • Ikerketa: Olfa Sendesni, Beatriz Villanueva
  • Ahotsa eta kanturako aholkularitza: Juan Carlos Garaizabal
  • Ekoizpena: Beatriz Villanueva, Olfa Sendesni
  • Ekoizpen laguntzailea eta banaketa: Raira Rosenkjar

Irakurri gehiago