Agenda

Errebonbilloak

Noiz

2023/10/01 05:00

Non

Elorrio

Urriko lehen igandean ospatzen da Errebonbilloen alardea Elorrion. Goizeko 5:00etan hasten dira kalejiran Errebonbilloak Udaletxean hasi eta herriko gurutze desberdinetan salbeak botatzeko. Tiro egiteko lekuak ez dira aldatzen, alkatearen etxe aurrean botatzen dena salbu.

Arratsaldeko 17:00etan, berriro ekiten diote kalejirari, herriari buelta ematen diote prozesioan Errosarioko Andra Mariren irudiarekin batera eta plazara iristean soka-dantza egiteko.

Irakurri gehiago

Dantzari-dantza eta erregelak

Noiz

2023/10/01 11:00

Non

Iurreta, plaza

  • 11:00 Dantzari eta Agintarien kalejira Montoitik plazara.

  • 12:30 Dantza saioa: dantzari-dantza eta erregelak.

  • 18:00 Dantza ikuskizuna. Iurretako dantzariak (dantzari-dantza laburtua eta gorularien dantzak) eta talde gonbidatua.

Irakurri gehiago

Plaza-dantzak

Noiz

2023/10/01 12:00

Non

Zarautz, Musika plaza

Dantzaldia izango da urriak 1, igandea, eguerdiko 12:00etan hasita, Zarauzko Musika Plazan.

Irakurri gehiago

Elahood: NÓ

Noiz

2023/10/01 19:00

Non

Bilbo, La Fundicion

“Gauza garrantzitsu bat dut esateko, baina oraindik ez dakit zer den”.

Esaldi hori da Elahood konpainiaren NÓ ikuskizunaren abiapuntua. Dantza urbanoen proposamena da, sorkuntza garaikideen ikuspegitik.

NÓk bidaia onirikora gonbidatzen du publikoa, garrantzitsua denaren esanahia luzatuz eta deformatuz. Ironiazko eta fantasiazko iragazkiaren pean, konpainiak genero-deseraikuntzari eta klase-kontzientziari lotutako egungo eztabaidaren aztarnak uzten ditu agerian.

Non dago garrantzitsuaren garrantzia? 

Eszenatokira diskurtso bat defendatzeko erantzukizunarekin igo behar gara beti? 

Garrantzitsuak izan beharrari ematen diren Galiziako bi emakumeren intuiziorik naifenetik abiatzen den collagea da NÓ. Proposamen eszeniko garaikidea, egungo kezken gaineko gogoeta kolektiboa egitera gonbidatzen duena.

  • Zuzendaritza: Sabela Domínguez, Julia Laport eta Kenrick Sandy
  • Koreografia: Sabela Domínguez, Julia Laport eta Kenrick Sandy
  • Dramaturgia: Gena Baamonde eta ELAHOOD
  • Interpreteak: Julia Laport eta Sabela Domínguez
  • Soinu-espazioa: LLXNTO eta Bruno Baw
  • Argiztapenaren diseinua: Afonso Castro
  • Birako argi teknikaria: Nacho Martín Rivas
  • Eszenografia eta atrezzoa: Anahí Taraburelli
  • Ikus-entzunezkoa: Iria Casal
  • Ekoizpena: Sabela Ramos eta Elahood
  • Kudeaketako laguntzailea: Manu Lago
  • Banaketa: Amarelo Banaketa Eszenikoa / Lilian Portela

 

Irakurri gehiago

Dantza-soka

Noiz

2023/10/01 19:30

Non

Urnieta

Urnietako Egape dantza taldeko dantzariek eta herritarrek dantza-soka plazaratuko dute San Migel jaietan.

Irakurri gehiago