Agenda
Kaskarotak
2023/01/07 09:00
Beskoitze
Urtea hasi eta badatoz kaskarotak dantzan eta eskean. Goiztiarrenak Beskoitzekoak izango ditugu aurten, larunbat honetan, urtarrilaren 7an, egingo baitute lehen ateraldia. Urtarrileko eta otsaileko asteburutan Lapurdiko hainbat herritako gazteak puska-biltzen, dantzan eta kantuan ibiliko dira.
Kaskarotak 2023
Urtarrilak 7, larunbata
- Beskoitzeko kaskarotak, Oinak Arin taldea. Bois auzoa, Hasparren errepidea, Paqueta, Donamartinia.
Urtarrilak 8, igandea
- Beskoitzeko kaskarotak, Oinak Arin taldea. Agerrea.
Urtarrilak 14, larunbata
- Beskoitzeko kaskarotak, Oinak Arin taldea. Enseigne bidea, Sorueta, Jauberria.
Urtarrilak 15, igandea
- Beskoitzeko kaskarotak, Oinak Arin taldea. Haristoia, Goutxuria, Martindegia
Urtarrilak 28, larunbata
- Beskoitzeko kaskarotak, Oinak Arin taldea. Xandondeia, Gainekoetxea, Bide Handia, Mendi Zelai, Haranburua
Urtarrilak 29, igandea
- Beskoitzeko kaskarotak, Oinak Arin taldea. Irurita, Bidartea, Ospitalia, Alzueta, Otxokolttipia
Otsailak 4, larunbata
- Beskoitzeko kaskarotak, Oinak Arin taldea. Iturbidia, Etxekobirda, Beherartia, Urt bidea
- Uztaritzeko kaskarotak. Baiona
- Itsasuko kaskarotak
Otsailak 5, igandea
- Beskoitzeko kaskarotak, Oinak Arin taldea. Pikassaharia, Larreista, Mexereta, Iturraldia, Behotegia
- Donibane/Ziburuko kaskarotak
- Itsasuko kaskarotak
Otsailak 11, larunbata
- Beskoitzeko kaskarotak, Oinak Arin taldea. Harriaga, Irigoina, Imistola, Lapiz, Ildaska
- Uztaritzeko kaskarotak. Arruntza auzoa
- Itsasuko kaskarotak
Otsailak 12, igandea
- Uztaritzeko kaskarotak. Heraitze auzoa
- Itsasuko kaskarotak
Otsailak 18, larunbata
- Beskoitzeko kaskarotak, Oinak Arin taldea. Haurren inauteriak.
- Itsasuko kaskarotak
- Urruñako kaskarotak
Otsailak 19, igandea
- Beskoitzeko kaskarotak, Oinak Arin taldea. Amaiera elizaren aurrean.
- Uztaritzeko kaskarotak. Uztaritze
Otsailak 25, larunbata
- Urruñako kaskarotak
Laura Alonso: Intxaur-hauskailua
2023/01/07 16:30
Barakaldo, Barakaldo Antzokia
Laura Alonso Alicia Alonso mitikoaren eta Fernando Alonso dantzari eta maisuaren alaba da. Kubako Ballet Nazionaleko (BNC) bakarlari gisa 25 urte eman ondoren, irakaskuntzan aritu zen, eta orain Laura Alonso Konpainia eta ProDanza Zentroa zuzentzen ditu, dantza klasikoa sustatzeko erakundea.
El Cascanueces Tchaikovskyren ballet ezagunenetako bat da. Bere libretoa Alejandro Dumas aitaren testu batean oinarrituta dago, zeina, aldi berean, Hoffmannen El cascanueces y el rey de los ratones ipuin ospetsuan oinarritu zen.
Gabonetan girotutako bere istorioaren magiak, bere pertsonaia irudimentsuek eta errusiar musikagilearen musika unibertsalak pieza hau klasiko bihurtu dute, txikienentzat zein helduentzat aproposa. Eguberri bezperan, Clara osaba gogokoena noiz etorriko zain dago, Drosselmeyer magoa, jostailugilea, beti opari bereziren batekin etortzen dena. Oraingoan, soldaduz jantzitako kaskabilo panpina bat oparitu diote…
Fitxa
- Musika: Piotr Tchaikovsky
- Koreografia: Marius Petipa
- Zuzendaritza: Laura Alonso
- Interpreteak: Patricia Hernández, Elena Álvarez / Thalía Pérez, Denzel Fernández / Joan Rodríguez, Abraham Quiñones,Talia González, Alex Samuel Pozo, Randy Torres
Roseland Musical: Geometría
2023/01/07 19:00
Altsasu, Iortia Kulturgunea
Munduko zientzia zaharrenetako bat, geometria, ikuskizun hipnotiko eta magiko honen abiapuntua eta lotunea da, non irudi geometrikoak hiru dantzariren bidez gorpuzten diren. 3D proiekzio liluragarriak eta off poesia, dantza akrobatikoa eta dantza urbanoa lagun, publiko ezberdinentzako pieza bat sortzeko.
Roseland Musical, 1987an sortu zen, eta haur eta gazteentzako ikuskizunen sorkuntzan aitzindari izan zen dantza-konpainietako bat izan zen. Urteetan zehar, konpainia bere publikoarentzat egokituz joan da, bere sorkuntzen hizkuntza artistikoa belaunaldi berrientzat eguneratuz eta beti bere muntaketen kalitate artistikoa bermatuz, publikoa kritikoa, zorrotza eta oso behatzailea dela jakitun.
Konpainiak, ekoizpen honetarako, Onionlaben laguntza izan du —mapping eta ikus-entzunezko interaktiboen maisuak— dantza magiko eta murgiltzaileko ikuskizun bat sortzeko, triangelua, zirkulua eta karratua dantzarazten dituena.
- Zuzendaritza artistikoa: Marta Almirall
- Zuzendaritza koreografikoa: Anna Planas
- Testua: Montse Ginesta
- Koreografia: Aina Lanas, Arias Fernández
- Dantzariak: Aina Lanas, Guillem Ripoll, Anna Sagrera
Laura Alonso: Intxaur-hauskailua
2023/01/07 19:30
Barakaldo, Barakaldo Antzokia
Laura Alonso Alicia Alonso mitikoaren eta Fernando Alonso dantzari eta maisuaren alaba da. Kubako Ballet Nazionaleko (BNC) bakarlari gisa 25 urte eman ondoren, irakaskuntzan aritu zen, eta orain Laura Alonso Konpainia eta ProDanza Zentroa zuzentzen ditu, dantza klasikoa sustatzeko erakundea.
El Cascanueces Tchaikovskyren ballet ezagunenetako bat da. Bere libretoa Alejandro Dumas aitaren testu batean oinarrituta dago, zeina, aldi berean, Hoffmannen El cascanueces y el rey de los ratones ipuin ospetsuan oinarritu zen.
Gabonetan girotutako bere istorioaren magiak, bere pertsonaia irudimentsuek eta errusiar musikagilearen musika unibertsalak pieza hau klasiko bihurtu dute, txikienentzat zein helduentzat aproposa. Eguberri bezperan, Clara osaba gogokoena noiz etorriko zain dago, Drosselmeyer magoa, jostailugilea, beti opari bereziren batekin etortzen dena. Oraingoan, soldaduz jantzitako kaskabilo panpina bat oparitu diote…
Fitxa
- Musika: Piotr Tchaikovsky
- Koreografia: Marius Petipa
- Zuzendaritza: Laura Alonso
- Interpreteak: Patricia Hernández, Elena Álvarez / Thalía Pérez, Denzel Fernández / Joan Rodríguez, Abraham Quiñones,Talia González, Alex Samuel Pozo, Randy Torres
Ukrainako Ballet Klasikoa: Beltxargen aintzira
2023/01/07 20:00
Donostia, Kursaal
Ballet klasikoaren tradizioari eta espirituari jarraituz, Ukrainako Ballet Klasikoa-ren ekoizpen bikain honek benetako ballet erromantikoaren edertasun eta drama guztia bereganatzen ditu. Klasiko horrek, belaunaldi guztiak deitzen ditu.
Errepresentazio bakoitzean, Ukrainako Ballet Klasikoa-ren motibazio nagusia ballet klasiko puruenaren tradizioa eta esentzia zaintzea da. Ballet klasiko hori zentzumenetarako jai bihurtzen da, bere jantzien xarmarekin eta dekorazioen ikusgarritasunarekin; oreka liluragarria sortzen du bere lerroen perfekzioarekin eta bere koreografien soiltasunarekin.
Natalia Kazatska koreografoak zuzendutako Ukrainako dantzari onenekin, Ukrainako Ballet Klasikoak, ballet unibertsalaren lan garrantzitsuenak berregiten ditu maisutasun bereziarekin. Járkov hirian du egoitza konpainia berri horrek, genero horretako benetako erreferentea baita, eta `El Lago de los Cisnes´, ´El Cascanueces´, `Giselle´, edo `La Bella Durmiente´ bezalako maisulanak eszenaratzen ditu.
Maitasun-istorio liluragarri batek (printze batek, sorgin baten konjuruak, zisne bihurtutako gazte eder batek, engainu hilgarri batek...), Odette/Odile-ren paper bikoitz birtuosoak, Tchaikovsky-ren musikaren indarrak eta balleteko errepertorioko pas de deux handienetako batek, `El Lago de los cisnes´ esperientzia errepikaezin baten bihurtzen dute!
Ingurune erromantiko bat, koreografia bikain bat eta maitasun-istorio ahaztezin bat elkartu dira `El Lago de los Cisnes´ benetako ballet klasiko bihurtzeko, mundu osoko ikus-entzuleek txalotua.
Haien ibilbide luzean, Ukrainako Ballet Klasikoa-k bira ugari eta arrakastatsuak egin ditu Europako agertokirik onenak zeharkatuz.