Agenda

Antiguotarrak 40 urte

Noiz

2023/01/27 19:00

Non

Donostia, Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz)

Antiguotarrak Euskal Dantza Taldeak 40.urteurrenaren ospakizunari hasiera emateko Gipuzkoako dantzetan oinarritutako emanaldi berezia osatu du. Taldeko dantzariek Antiguako txistulari eta Luberriko abesbatza izango dituzte lagun emanaldian.

Gonbidapenak: Lugaritz K.E. an banatuko dira urtarrilaren 23tik aurrera (16:00 -20:30).

Irakurri gehiago

Plazara Dantzara

Noiz

2023/01/27 19:00

Non

Eibar, Errebal plazia.

Dantzaldia Lolita Delmonteil-ekin (Okzitania - Nafarroa Beherea).

Eskusoinua, ahotsa eta ttun-ttuna.

Antolatzaileak: Kezka dantza-taldea eta Eibarko Udala - Kultura Saila

 

Irakurri gehiago

Yarin

Noiz

2023/01/27 20:00

Non

Sopela, Kurtzio Kultur Etxea

YARIN elkarrekin imajinatzen dugun etorkizuna da; bestearen begiradarako leihoa, non elkarrizketak piztutako orriak agertzen diren. YARIN sustraia da. YARIN topaketa da. YARIN elkarrizketa da. YARIN etorkizunaren sinonimoa da eta bestearen leihora egindako begirada konplizea.

Sustraia, sakontasuna, irekitasuna, unibertsaltasuna... Andrés Marín eta Jon Mayaren ibilbide eta nortasunekin oso lotuta dauden ezaugarriak dira. Marinen sustrai flamenkoa eta Mayaren euskal dantza dira bien sorkuntzaren abiapuntuko tresnak, eta hortik aurrera, biak beste kultura, diziplina eta errealitate artistiko batzuekin elkartzeko etengabeko elkarrizketan murgiltzen dira.

Julen Achiary lagunduko die bere zuzeneko ahotsarekin.

Fitxa

  • Ideia originala eta koreografia: Jon Maya & Andrés Marín
  • Dantzariak: Jon Maya & Andrés Marín
  • Ahotsa eta perkusioa: Julen Achiary
  • Koreografia-laguntzailea eta kanpoko begirada: Sharon Fridman
  • Soinu-espazioaren diseinua: Xabier Erkizia
  • Argiztapenaren diseinua: David Bernués
  • Jantzien diseinua: Sinpatron

Irakurri gehiago

Elirale: Fuga!

Noiz

2023/01/27 20:30

Non

Donibane Garazi, Vauban Zinegela

Fuga! Elirale konpainiaren hurrengo sorkuntza koreografikoa da. Lau interprete, hots hiru dantzari eta musikari bat, eszenan elkartzen dira gorputzen korapiloa eta beraien arteko menpekotasuna garatzeko Mutxikoen sistemaren bitartez. Zuzendari koreografiko gisa, Pantxika Telleriak denboran zehar bidaia bat bultzatzen du piezaren hasieran jotako Maiana-ri esker. Dantzarien artean ustekabeko loturak sortzen dira, eta guztiz beharrezkoa iruditzen zaigu mudatzea elkarrekin zeharkatzeko eta berreraikitzeko. Denborak ihes egiten du Fugan!

Torrom Borrom musika akonpainamenduak, eszenografiak, argiek eta jantziek irudimen hunkigarri horren oihartzuna dute. Fuga!-k pixkanaka bere sekretuak agerian uzten dizkigu, geldi-geldiro ikuslea liluratuz.

Fitxa

  • Dantzariak: Cyril Geeroms, Oihan Indart, Yutaka Takei
  • Koreografia: Pantxika Telleria
  • Musika: Romain Baudoin
  • Iraupena: 50 minutu

www.elirale.org

Irakurri gehiago