Agenda

Maskaradak 2023

Noiz

2023/01/22 09:00

Non

Atharratze

Urtarrilaren 15ean hasi eta apirilaren 22an bukatuko dira 2023ko maskaradak, Maule-Lextarreko gazteek emanak. Guztira 15 emanaldi lotu dituzte. Lau hilabetean zehar, asteburuz asteburu, Zuberoako 13 herri bisitatuko dituzte hiriburuko gazteek. Ohi den legez, lehen eta azken saioak etxean izango dira, aurten, Maulen.

Maskaradak 2023 Egutegia

  • Urtarrilak 15, igandea: Maule-Lextarre (Lextarreko plazan)
  • Urtarrilak 22, igandea:  Atharratze
  • Urtarrilak 29, igandea:  Pagola
  • Otsailak 5, igande: Mendikota
  • Otsailak 11, larunbata: Gamere
  • Otsailak 19, igandea: Ürrüstoi
  • Otsailak 25, larunbata: Altzürükü
  • Martxoak 4, larunbata: Muskildi
  • Martxoak 11, larunbata: Idauze Mendi
  • Martxoak 19, igande: Zalgize
  • Martxoak 26, igandea: Urdiñarbe
  • Apirilak 2, igandea: Larraine
  • Apirilak 9, igandea: Barkoxe
  • Apirilak 16, igandea: Sohüta (Hokin)
  • Apirilak 22, larunbata: Maule-Lextarre (Maule gaineko arrabotüan)

 

Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.

Irakurri gehiago

Aurreskua, ezpata-dantza, uztai-dantza

Noiz

2023/01/22 11:30

Non

Ziburu

Bixintxoak direla eta, igande horretako meza berezia izango da 10:30ean. Horretarako, Donibanen San Juanetan egin ohi den bezala, dantzariek ezpata-dantza emanen dute meza garaian. 1923an, "Gipuzkoako dantzariak" izendaturiko margolanean, Bibal artistak 13 dantzari agerian utzi zituen Ziburuko elizaren aitzinean 11:30ean, arku- dantza egiten. Begiraleak urte hartan egindako arku-dantza berreraikitzen ahalegindu dira. Aurreskua ere emanen dute dantzariek, soka-dantza bat osatuz elizaren aitzinean. Bazkaldu ondoren, Begiraleak taldeko txarangak fandango lehiaketa antolatu du 17:00etan eta mutxikoak izango dira 18:15ean herriko plazan.

Irakurri gehiago

Plaza Dantza

Noiz

2023/01/22 12:00

Non

Lasarte-Oria

Ttakun Kultur Elkarteak Plaza Dantza antolatzen du hilabeteko azken igandeetan 12:00etatik aurrera Okendo plazan.

Irakurri gehiago

Santu Zaindarien dantza

Noiz

2023/01/22 13:00

Non

Oion

Santu Zaindarien dantza urtarrilaren 22ko prozesioan dantzatzen da, San Bizente eta San Anastasioren jai egunean.

Bi aldaera ditu dantzak, eta biak dantzatzen dituzte, bitan bakoitza, bi aldaerak tartekatuz. Lehenengoan eta hirugarrenean, dantzaren lehen zatia besterik ez da egiten, atzeraka egiten da, eta Santuen irudiei begira, prozesioak aurrera egiten duen bitartean. Bigarrenean eta laugarrenean, dantza osoa dantzatzen da, ibilbidearen erdialdean eta bukaeran.

Dantzaren musika, gaitaz jotzen da (zenbait hamarkadatan, klarinetea jotzen zen gaitaren ordez), danborrak eta kriskitinek lagunduta. Dantzariek gurutzeak, kateak eta airean buletak tartekatzen dituzte. 

Irakurri gehiago

Losinformalls: Entrañas con patatas

Noiz

2023/01/22 19:00

Non

Bilbo, La Fundición

Entrañas con Patatas hartako protagonista diren Luis eta Pereren esentziatik abiatuz egindako ordubeteko bidaia bat da, non gertakizuna gertagarri bilakatzen duen Valentina teknikoarekin batera, harreman baten absurdutik sakonenera doan maitasun istorio bitxi bat kontatzen duten; adiskidantzaren uztarriak elkartutako bi izakik izuan barna ibiltzea erabaki dute irrigarri geratzearen gaineko miaketaren bidez eta beren nortasuna eratzen duen guztiaren erabateko agerraldi batekin, non akatsa funtsezko tresna bilakatzen den, eta non haren fruituak istorio organiko eta aldakor bat dakarren, arriskuaren eta kontrolaren arteko ildaska mehe horri esker sostengatzen dena. Imajinarioa inauguraturik geratzen da... Gainerakoari erraiak atera behar zaizkio.

Proposamen hau iraunkorra den deus ez dagoela eta guztia etengabeko aldaketan dagoela dioen premisa hartuz eraikitzen da, ardatz nagusi modura testu-zati jakin batzuen eta beti berdinak eta aldi berean ezberdinak diren materialez eratutako eszenen errepika jarraitua erabiliz. Zenbait gauza esanahia galtzen duten unean ulertzen dira soilik, zuten zentzua galdu eta irakurketa eta interpretazio berrietara zabalik geratzen diren lipar horretan.

Luis eta Perek beren nortasuna errautsetara daramate haietatik inolako baldintzatzailerik gabe birsortzeko. Nolakoa da fiskaltasunaren, absurduaren eta kontraesanaren arteko bizikidetza pieza bakarrean? Proposamen honek konbentzionala denaren muga zeharkatzen du ere berezko arauen baitan garatzen da, jolasa, mugimendua, ahotsa eta umorea itzulerarik gabeko puntu batetik onarpena besarkatzeko bide bilakatuz, egoera jakin batzuk sortzen direlarik, non inprobisazioak jarraitu beharreko bidea erakutsiko baitu berezko zaurgarritasuna biluzik utziz.

Zenbateraino ausartzen zara aske izaten?

Fitxa

  • Zuzendaritza: Pere Joseph eta Luis García.
  • Musika: Pol Jubany eta Mattia Sinigaglia.
  • Argiak: Valentina Azzati.
  • Jantziak: Nina Lopez Galliard.
  • Kanpo begirada: Piero Steiner.
  • Eszenan: Pere Joseph, Luis Garcia eta Valentina Azzati.
  • Ekoizpena: Los Informalls.
  • Argazkiak: Tristan Perez-Martin.
  • Bideoa: Leo Catro eta Alvaro S. Rodriguez.
  • Kolaboratzaileak: L'Animal a l’Esquena, Konvent Zero, Centro Cívico Barceloneta, Festival HOP, Cafe de las Artes Teatro (Santander), Almacen 9 (Madril), Casa Bolivia NOW (Bartzelona).
  • Iraupena: 55 min.

Irakurri gehiago