Agenda

Losinformalls: Entrañas con patatas

Noiz

2023/01/21 19:00

Non

Bilbo, La Fundición

Entrañas con Patatas hartako protagonista diren Luis eta Pereren esentziatik abiatuz egindako ordubeteko bidaia bat da, non gertakizuna gertagarri bilakatzen duen Valentina teknikoarekin batera, harreman baten absurdutik sakonenera doan maitasun istorio bitxi bat kontatzen duten; adiskidantzaren uztarriak elkartutako bi izakik izuan barna ibiltzea erabaki dute irrigarri geratzearen gaineko miaketaren bidez eta beren nortasuna eratzen duen guztiaren erabateko agerraldi batekin, non akatsa funtsezko tresna bilakatzen den, eta non haren fruituak istorio organiko eta aldakor bat dakarren, arriskuaren eta kontrolaren arteko ildaska mehe horri esker sostengatzen dena. Imajinarioa inauguraturik geratzen da... Gainerakoari erraiak atera behar zaizkio.

Proposamen hau iraunkorra den deus ez dagoela eta guztia etengabeko aldaketan dagoela dioen premisa hartuz eraikitzen da, ardatz nagusi modura testu-zati jakin batzuen eta beti berdinak eta aldi berean ezberdinak diren materialez eratutako eszenen errepika jarraitua erabiliz. Zenbait gauza esanahia galtzen duten unean ulertzen dira soilik, zuten zentzua galdu eta irakurketa eta interpretazio berrietara zabalik geratzen diren lipar horretan.

Luis eta Perek beren nortasuna errautsetara daramate haietatik inolako baldintzatzailerik gabe birsortzeko. Nolakoa da fiskaltasunaren, absurduaren eta kontraesanaren arteko bizikidetza pieza bakarrean? Proposamen honek konbentzionala denaren muga zeharkatzen du ere berezko arauen baitan garatzen da, jolasa, mugimendua, ahotsa eta umorea itzulerarik gabeko puntu batetik onarpena besarkatzeko bide bilakatuz, egoera jakin batzuk sortzen direlarik, non inprobisazioak jarraitu beharreko bidea erakutsiko baitu berezko zaurgarritasuna biluzik utziz.

Zenbateraino ausartzen zara aske izaten?

Fitxa

  • Zuzendaritza: Pere Joseph eta Luis García.
  • Musika: Pol Jubany eta Mattia Sinigaglia.
  • Argiak: Valentina Azzati.
  • Jantziak: Nina Lopez Galliard.
  • Kanpo begirada: Piero Steiner.
  • Eszenan: Pere Joseph, Luis Garcia eta Valentina Azzati.
  • Ekoizpena: Los Informalls.
  • Argazkiak: Tristan Perez-Martin.
  • Bideoa: Leo Catro eta Alvaro S. Rodriguez.
  • Kolaboratzaileak: L'Animal a l’Esquena, Konvent Zero, Centro Cívico Barceloneta, Festival HOP, Cafe de las Artes Teatro (Santander), Almacen 9 (Madril), Casa Bolivia NOW (Bartzelona).
  • Iraupena: 55 min.

Irakurri gehiago

Hegalak, piano eta dantzarako euskal notak

Noiz

2023/01/21 19:30

Non

Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Iker Murillo, Josu Okiñena eta Vitali Safronkinek "Hegalak, piano eta dantzarako euskal notak" dantza ikuskizuna aurkezten dute.

Helburu berak lotutako nazioarteko lau artistek iraganera bidaiatuko dute eta haien ibilbideko bizipenak aurkeztuko dizkigute. Sufrimendu, harrotasun, grin eta poztasun sentimenduen bidez autore euskaldunek pianorako egindako konposizioak eskainiko dizkigute, estilo neoklasikoan dantzatuz eta euskal kanta unibertsalekin aldizkatuz.

Fitxa

  • Pianoa: Josu Okiñena
  • Dantza:Iker Murillo eta Vitali Safronkine
  • Koreografia: Vitali Safronkine 
  • Testuak: Arantxa Díaz Urbieta
  • Ainhoa Artetaren parte-hartzearekin

Irakurri gehiago

Ballet du Grand Théâtre de Genève

Noiz

2023/01/21 19:30

Non

Bilbo, Arriaga Antzokia

1962an osatu zuen Grand Théâtre de Genèvek ballet-konpainia iraunkorra, eta taldeak mundu mailako ospea lortu du. 21 dantzari ditu, eta bi koreografia-lan berri estreinatzen ditu denboraldi bakoitzean. Sidi Larbi Cherkaoui koreografo ospetsuak heldu dio konpainiaren dantza-zuzendariaren lanari, eta haren kalitate-zigilua nabaria da Arriaga antzokian eskainiko duten programa bikoitzean. Piezetako baten Estatu mailako estreinaldia izango da.

Faun memoria kolektiboan gordeta dugu, gure kultura-kontzientziaren «Ballet errusiarrak» atalean. Claude Debussyren Prélude à l’après-midi d’un faune musika-lanean oinarritutako Vaslav Nijinskyren koreografia mitikoaren sorkuntza originala gogorarazten du. Mende bat igarota, Sidi Larbi Cherkaouik bere Faunoa sortu zuen, Londreseko Sadler’s Wells-ek eskatuta. Nijinskyren dantzariek oso bidimentsionalak izaten jarraitzen dute, kutxa greziarretako figuren antzekoak, baina Cherkaouiren bertsioan mitologiarekin eta animaliekin lotutako alderdiek askoz indar handiagoa dute, eta mugimendu-hizkuntzak hiru dimentsio hartzen ditu. Genevako Balletak interpretatzen du orain pieza xarmagarria.

Cherkaouiren Ukiyo-e pieza berriari dagokionez, Arriagan egingo da lanaren Estatu mailako estreinaldia. Etengabeko krisialdian den munduan elkarrekin nola biziraun dezakegun galdetzen du. «Ur-gaineko munduko irudiak» esan nahi duen japonierako terminoa izan zuen inspirazio-iturri koreografoak. Azkenean hautsiko ez diren edo mugak izango ez dituzten gorputzetan pentsatzea proposatzen du Sidi Larbi Cherkaouik. Gorputzak pertsona handitzeko tresna gisa goraipatzen ditu, puskatutako portzelana urre hutsezko junturen bidez konpontzeko kintsugi teknika japoniarra gogora ekarrita. Alexander Dodgeren dekoratuak ezinezkoa den eskailera-sarea erakusten du, eta dantzariak horietan zehar galduko dira. Labirinto-itxurako egitura mugikor horiek igoera zein gainbehera irudikatzen dituzte, eta maila-segida horretan gorputzek bat egin, solastu eta elkar kutsatuko dute. Emanaldian zehar, Szymon Brzóskaren hari- eta piano-hirukoterako konposizio berriak eta Alexandre Dai Castaingen erritmo-, perkusio- eta elektronika-lanak entzungo ditugu agertokian. Ukiyo-e piezan elkartuta, mundu horiek durundi egiten dute balletaren erreparazio-bilaketarekin eta transzendentziarekin.

 

Irakurri gehiago

Akram Khan Company: El libro de la selva reimaginado

Noiz

2023/01/21 19:30

Non

Iruñea, Baluarte

Akram Khan ingelesa da, jatorria Bangladeshen duena, eta XXI. mendeko koreografo nabarmenenetako bat. Duela hogei urtetik baino gehiagotik dantza interpretatzeko modu berri bat markatu du, berak sortu zuen taldearekin. El libro de la selva iragan apirilean estreinatu zuten, Britainia Handian, eta Kiplingen istorio ezagunean oinarrituta dago. Partitura originala du, eta gizateria naturarako den mehatxu sakonean jartzen du begirada. Akramek Mowgliren bidaia berrinterpretatu du, klima-aldaketaren inpaktuak suntsituta dagoen mundu batean harrapatuta dagoen iheslari baten begien bidez. Gu isilarazten saiatzen garen mundu naturalaren ahotsak berriro entzuten haur horrek nola lagunduko digun kontatzen du. Khan eta bere dantza-taldea Londresko 2012ko olinpiar jokoak abiarazteko ospakizunean aritu ziren. 
 
  • Zuzendaria eta koreografoa: Akram Khan
  • Historia: Tariq Jordan
  • Dramaturgiako laguntzailea: Sharon Clark
  • Musikagilea: Jocelyn Pook
  • Soinu diseinua: Gareth Fry
  • Argiztapen diseinua: Michael Hulls
  • Eszenografiaren diseinua: Miriam Buether

Irakurri gehiago

Katxiren iraulkatzea

Noiz

2023/01/21 20:15

Non

Oion

San Vicente eta San Anastasio jaiak ospatzen dituzte Oionen. Katxiaren zilipurdia bitan egiten da herriko jaietan; urtarrilaren 21ean (bezperan) eta 22an.

Urtarrilaren 21ean, arratsaldeko 20:15ean Katxiren iraulkatzea egingo da Parrokiako Elizan eta ondoren 20:30ean Udaletxean.

Herri osoak Hiribilduari dion errespetu eta ohorea adierazten ditu Katxiak. Udal Sindikoak zeremoniatsu mugitzen duen banderan Hiribildua agertzen da adierazirik. 

Irakurri gehiago