Agenda
Ertza: Dye Dye
2022/09/09 19:00
Getxo, Kasino Plaza
KaleFest 2022 egitarauaren barruan:
Tonalitateak aldaezinak ez diren bezala, pertsonen esentziak ere ez. Alderantziz, biak tindatu, diluitu eta etengabe urtzen dira tonalitate berriak sortzeko. Kolore berriak.
DYE DYE ikuskizunean bi pertsona elkartu dira, eta beren kolore-paleta, haien jakinduria eta bizitza erakutsiko diote elkarri, urtu eta ortzadar berri bat osatu arte.
Dantza garaikidea, dantza urbanoa eta akrobazia diluituak kolore koreografiko berria sortzeko.
Sliders
2022/09/09 19:00
Donostia, Blas de Otero plaza (Egia)
- Jatorrizko ideia eta koreografia: BRODAS BROS
- Zuzendari artistikoa: Lluc Fruitós
- Dantzariak: Pol Fruitós, Lluc Fruitós, Berta Pons, Clara Pons, Marc Carrizo, Shino, Mariona Bernadi, Ari Martinez
- Musika: Arturo Calvo, Lluc Fruitós
- Ekoizpena eta erregiduria: Sara Manzano
- Management eta ekoizpena: Marta OlayoGurpil gaineko dantzariek dantza, mugimendu, joan-etorri eta akrobazia ikusgarrien mundura eramaten gaituzte.
Brodas Bros 2006an sortu zuten Pol eta Lluc Fruitós anaiek eta Berta eta Clara Pons ahizpek. Oraingoan kalera itzuli dira, Hip Hop kulturaren jatorrira, dena partekatzeko eta adierazteko gogoz hasi zen lekura.
Gasteiz Dantza Plazan
2022/09/09 19:30
Gasteiz, Florida Parkea
Udal Folklore Akademiak dantzaren zentzu ludikoaz gozatzera gonbidatzen ditu gasteiztarrak. Publikoak dantza tradizional ezberdinak ikasi eta dantzatuz parte hartzeko aukera izango du.
Dantza Plaza 2022
- Maiatza: 6, 13, 20 eta 27
- Ekaina: 3 eta 17
- Iraila: 9 eta 16
Ordua: 20:00etan (Maiatza eta ekaina) . 19:30ean (Iraila)
Lekua: Florida Parkean (Kioskoa)
Informazio gehiago: Dantza Plazan 2022 Egitaraua