Agenda

Lekeitioko dantza sueltoko txapelketa 2022

Noiz

2022/09/06 19:00

Non

Lekeitio, Independentzia plaza

Leketioko Udalak antolatuta eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin, LEKEITIOKO III. DANTZA SUELTOKO TXAPELKETA egingo da Lekeitioko Independentzia Plazan irailaren 6an, 19.00etan.

OINARRIAK

1.- Txapelketa honetan 16 urtetik gorako 12 bikotek parte har dezakete.

2.- Izen ematea, abuztuaren 29a baino lehenago egin behar da izena emateko formularioa betez.

3.- Bikoteek 8 pausoko FANDANGOA eta ARIN-ARINA trikitilarien laguntzaz dantzatuko dituzte.

4.- Epaimahaiak pausoak, goikaldea-mugimendua, alderdi artistikoa, melodia-erritmoa izango ditu kontutan.

5.- Derrigorrezkoa da usadiozko jantzia eramatea.

6.- Ondoko sariak ezarri dira:

1.- 300 € , txapela, zapia eta trofeoak.

2.- 250 € eta trofeoak.

3.- 200 € eta trofeoak.

Saririk izan ez duten bikote guztiek, 120€ tako bidai saria jasoko dute.

7.- Lehiaketarako izen emateak oinarri guztiak onartzen direla esan nahi du. Berauei buruz zalantzarik balego, lehiaketaren antolatzaileei dagokie ebazpena ematea.

IZENA EMATEA

  1. Maren Galvez - Gorka Granado (LEZO-SOPELA)

  2. Laura Bastida - Ekain Uzkudun (AZPEITIA)

  3. Nora Aizpuru - Iker Zabala (AZPEITIA)

  4. Ane Jaunarena - Endika Osa (LEZO)

  5. Leire Urrestilla - Iker Urrestilla (ZESTOA)

  6. Alaia Amubieta - Amets Amubieta (AZPEITIA)

  7. Saioa Galarraga - Julen Murgiondo (BERGARA)

Irakurri gehiago

Amoria & Dolore. Elkano, lehen mundubira

Noiz

2022/09/06 20:00

Non

Donostia, Kaiko arrapala

Euskal Jaiak 2022.

Amoria & Dolore dantza ikuskizuna, euskal nabigazioaren urrezko aroan du sorkuntza abiapuntua. Elkanoren lehen mundubira gogora ekarriz, aintzinako musikan du inspirazio iturri nagusia, dantzaren herri adierazpenak beti izan baitu gaurkotasuna, kulturaren erreferente artistiko-historiko bezala. Obrak Elkanoren zirkunnabigazioaren urrezko aroan zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare artistiko eta koreutiko berria sortuz. Nabigazioak utzi duen arrastoa agerikoa da, euskaldunok itsasoan barnako ibilietan munduaren kontzepzio modernoan izan duten lehen mailako eragin historikoan.

30 dantzariek, herri inspirazioz gorpuztutako arte barrokoaren espresio erakusgarrian, dantza preklasikoko bilduma osatu dute, antzezpena era naturalean eta askean burutuz, 17 eszena dituen ballet hontan akto bakar batean garatua, Esquivel, Iztueta eta Gadesi keinuak eta erreferentzia garbiak eginez. Horrez gain, Artze, Etxepare eta Galeanoren poemek obra goitik bera hezurmamitzen dute, poesia giltzarria bilakatuz. Bertan, euskal antzerki nazionalaren dantza sorkuntza molde berri baten eredua aurkezten da, drama tradizional garaikide berri bat proposatuz, espazio eta denboratik kanpo kokatzen dena. 

Irakurri gehiago