Agenda
Dantzari-dantza eta erregelak
2022/09/29 10:00
Iurreta
San Migel jaiak ospatzen dira Iurretan, eta San Migel eguna, egun handia izan arren, aurretik eta ondotik badira dantza hitzorduak. Hona hemen jaien egitaraua:
Irailak 28, asteazkena (San Migel bezpera):
- 18:00etan Donien Atxa jasoko da eta jarraian dantzariek azken ensaioa egingo dute.
Irailak 29, osteguna (San Migel Eguna):
- 10:00etan dantzari eta agintarien kalejira Montoitik Plazara.
- 11:00etan Meza nagusia eta ondoren dantzari-dantza eta erregelak egingo dira.
- 19:00ean dantzari-dantza egingo dute: zortzinangoa, banangoa, ezpata joko txikia, makil-jokoa eta txotxongiloa. Eta amaitzeko, nesken soka-dantza edo erregelak eskainiko dira.
Urriak 2, igandea (Errosario Eguna):
- 11:00 Dantzari eta Agintarien kalejira montoitik plazara
- 12:30 Dantzari-dantza eta erregelak. Ondoren Mutil dantzak soiñulariak “Baztandarrak”.
- 18:00 Dantza saioa. Talde gonbidatua: Zangotzako Rokamador dantza taldea, Otsagabiako dantzak. Iurretako dantzariak: Gorulari dantza, Dantzari dantza eta erregelak.
Ezpata-dantza
2022/09/29 10:30
Igantzi
Nafarroako Igantzi herrian San Migel jaiak ospatzen dira. San Migel eguneko dantzarien taldeak eta txistulari taldeak Herriko Etxetik abiatu eta karrika buelta eginez iratzartzen dute herria. Ondoren, udaletxetik bandera jaitsi eta ezpata-dantzariek elizara lagunduko dute. Meza nagusiaren ondotik, bandera-dantza eta ezpata-dantzarien emanaldia izaten dira.
Ezpata-dantza eta aurreskua
2022/09/29 11:30
Markina-Xemein
Markina-Xemeinen, Arretxinagako San Migelen ermitaren ondoan, San Migel egunez Zerutxu dantza taldeak ezpata-dantza eskainiko du 11:00etako meza nagusiaren ondotik. Ezpata-dantzaren ondoren, soka-dantza dantzatuko dute bertan Zerutxu dantza taldeko dantzariek.
Paloteadoa
2022/09/29 18:30
Cortes
Irailaren 29an ospatzen da Cortesen santu zaindariaren eguna, Migel Deuna. Makil dantzariak agertzen dira bai goizeko 11:30ean hasten den prozesioan, bai arratsaldean egiten diren eginkizunetan 18:30ean. Horiekin batera paloteadoaren funtzioaren beste pertsonaiak ere bai. Izan ere, “paloteadoren funtzioak” herri antzerkia eta dantza biltzen du.
Hitzaldia: Mozorrotzea ez da disfrazatzea
2022/09/29 19:30
Añorga, Museoa
2023ko Añorgako Dibertimendurako motorrak berotzen hasi dira añorgarrak. Horrela Oier Araolazaren "Mozorrotzea ez da disfrazatzea" hitzaldia antolatu dute. Neguko festen, mozorroen eta inauterien inguruan arituko da Araolaza.
Metamorphosis dance: Prisma
2022/09/29 19:30
Gasteiz, Principal Antzokia
Metamorphosis Dancez hitz egitea orekaz, dotoreziaz, enigmaz, doitasunaz eta abangoardiaz hitz egitea da; mugimendu irmoez eta araztuez, bilaketa etengabe eta nekaezinaz. Bere azken lana –Prisma–, hausnarketara gonbidatuko gaituen esperientzia sentsorial liluragarria da.
Identitatea, konpromisoa, eraldaketa eta antzeko beste kontzeptu batzuk zipriztinduko dute ikuskizun sortu berria. Mugimendu zehatzak, irmoak, eszenografia dinamiko eta erakargarria, eta argien eta musikaren adierazpen-aukerak mugara eramateko saioa... Horra Iratxe Ansak eta Igor Bacovich-ek sortu duten piezaren benetako protagonistak. Ikerketa zorrotz batetik abiatuta, sortzaileek terrorismoaren biktimenganako hurbilketa artistiko bat proposatzen dute, molde unibertsalean.
Prisma pieza argitsu, iradokitzaile eta enpatikoa da, gatazkaz eta norbere arazoak gainditzeari buruz mintzo dena, sendotasunaz eta borrokaz. Funtsean, galdera batek inguratzen du hausnarketa: nola lortzen du gizakiak, bizipen traumatikoen gogorra gorabehera, indartsuago, ahaldunago eta lehiakorrago bihurtzea.
Prisma Gasteizko Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroa inauguratzeko sortutako pieza da.
- Zuzendaritza eta koreografia: Iratxe Ansa eta Igor Bacovich
- Interpreteak: Kate Arber, Katie Currier, Sephora Ferrillo, David Serrano, Matteo Castelletta eta Iratxe Ansa
- Antzerkigintza: Igor Bacovich
- Jantzien diseinua: Iratxe Ansa eta Igor Bacovich
- Argi-diseinua: Nicolas Fischtel
- Musika-konposizioa: Marc Álvarez
- Eszenografia: Mariona Ubia eta Francesc Bonsfills
- Ekoizpena: Cía. de la Luz
Mahai-gainekoa eta aurreskua
2022/09/29 22:00
Markina-Xemein
Markina-Xemeingo Arretxinagan mahai-gaineko dantza egiten dute Zerutxu dantza taldeko kideek dantzan eta abestuz. Ondoren aurreskua egiten dute eta horrela amaitzen dute San Migel eguna.