Agenda
Oinkari: Gazte
2022/09/22 18:00
Durango, Musika Eskola Parkea
Betiko gazte sentitzea askoren desio eta ametsa izan arren, Gazteen kontra aritzeko joera oso hedatua dago gizartean. Hedatuegia. Pandemia garai honetan, adibidez, komunikabideak segurtasun neurriak hausten dituzten gazteei buruzko albisteekin bete dira. Axolagabekeriaz jokatzea egotzi zaie behin baino gehiagotan, haien jokaerak kriminalizatuz eta haien ahotsa isilaraziz.
Zer dute Gazteek esateko, ordea? Zein iritzi dute bizitzen ari garenaz? Zein iritzi gizarte honen egoera politiko sozial eta kulturalez? Zein iritzi gurasoez, hezkuntza sistemaz? Zer dute buruan? Zer bihotzean? Zerk mugiarazten ditu? Zerk biziarazi? Zein da haien ahotsa? Zein haien dantza? Haien mugimendua?
- Zuzendaritza eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga.
- Koreografia: Eneko Gil.
- Testuak: Agurtzane Intxaurraga.
- Antzezleak: Lierni Kamio, Aiora Escudero, Fermin Escudero, Gorka Duran, Amaia Aizpurua, Beñat Monfort, Maitane Irurzun, Izaskun Aizpurua, Aimar Garaiar, Lide Bengoetxea.
- Musika zuzenean: DJ Martin Little/ Zigor D.J, Eneko Dieguez, Agurtzane Intxaurraga (ahotsa)
Aiko Taldea: Dantza tailerra - Doan
2022/09/22 19:00
Bilbo (Doña Kasilda parkean)
19:00 BILBAO Kasildaren Parkean
DANTZA TAILERRA. AIKO TALDEA
DANTZA JAUZIAK. DOAN
Bilboko parkean, dantza tailer irekiak kalean, doan, de balde, egingo ditugu kaletar guztientzat, Doña Kasildaren iturri inguruan (Gran Vía eta Arteder Museoaren tartean dagoena), irailaren 20an, 21ean eta 22an arratsaldeko 19:00tatik 20:00tara.
Irailak 22 osteguna
19:00-20:00
Dantza jauziak. Tailer irekia kalean. Doan
Ana Morales: Cuerda floja (zatiak)
2022/09/22 19:00
Bilbo, Rekalde Aretoa
* Dantzaldia 2022 jaialdiaren barruan.
Inaugurazioa, ekitaldiaa. ANA MORALES Compañía de Danza | Madril
Sarrera, isiltasunera oinez, dantzaria eta espazioa.
San Juan de la Cruzen bertsoak.
Kantua (Juan Jose Amador) isiltasunak berak sortzen duen desorekaren euskarri bezala.
Konklusioa, orekaren bilaketa edo abstraktuaren edertasuna. Pablo Marti´n Camineroren off-eko musika.
- Iraupena: 12'
- Dantza: Ana Morales
- Kantua eta guitarra: Juan José Amador
- Fotografia: Oscar Romero