Agenda
Aiko Taldea: Euskal Jaia - Dantzaldi erromeria
2022/09/18 12:00
Urretxu (Gernikako Arbola plazan)
12:00 URRETXU (Gernikako Arbola plazan)
DANTZALDI ERROMERIA AIKO TALDEA
Santa Anastasia Jaiak
Euskal Jaia, irailak 18
Kabalkada
2022/09/18 16:00
Ortzaize
Ortzaizeko herritarrek irailaren 18an eta 24an kabalkada kaleratuko dute.
Kimua: Generoa
2022/09/18 18:00
Belauntza, Elizako plaza
GenEroa ikuspegiaren inguruko lanketa, originala bezain berritzailea den dantza ikuskizun eta mediazio parte-hartzaile bidez proposatzen du Kimua Dantza Kolektiboak. Biologia, genetika zein euskal hizkuntzari dagokionean, loturak, kateak... ote ditugun galdetuko dugu genero ikuspegiari dagokionez, barrura begira.
Dantzaren bidez, gorputzaren mugimenduek gidatuta, hartzen ditugun rolak edo ezartzen dizkigutenak hautemateko parada izango dugu. Benetan askeak bagina, nola mugituko ginateke? Nola dantzatuko genuke? Eta zu, ausartuko zara lehen dantza pausua ematera? Loturak puskatzera? Benetan aske izatera?
Kimua dantza kolektiboko sei dantzarik eta Ekaitz Goikoetxea bertsolari eta idazleak hartuko dute parte ikuskizunean. Hainbat koreografia interpretatuko dituzte eta dantzekin batera, musikek, zuzeneko errezitaldiek, bertsoek, off-eko ahotsek, trantsizioek eta hainbat baliabide materialek osatuko dute kale ikuskizuna.
- Egileak: Kimua DK.
- Koreografia: Kimua DK + oraindik zehaztu gabeko kolektibotik kanpoko koreografoak
- Zuzendaritza eszenikoa: Kimua DK + oraindik zehaztu gabeko kolektibotik kanpoko pertsona
- Antzezleak: Kimua DK
- Ekoizpena: Kimua Dk
- Iraupena: Dantza emanaldia (35´)
- Formatua: 9/7/6
Ertza: Dye Dye
2022/09/18 19:30
Villabona, Txistulari plaza
KaleFest 2022 egitarauaren barruan:
Tonalitateak aldaezinak ez diren bezala, pertsonen esentziak ere ez. Alderantziz, biak tindatu, diluitu eta etengabe urtzen dira tonalitate berriak sortzeko. Kolore berriak.
DYE DYE ikuskizunean bi pertsona elkartu dira, eta beren kolore-paleta, haien jakinduria eta bizitza erakutsiko diote elkarri, urtu eta ortzadar berri bat osatu arte.
Dantza garaikidea, dantza urbanoa eta akrobazia diluituak kolore koreografiko berria sortzeko.
Dantzaz: Gesala
2022/09/18 20:00
Hernani, Ezkiaga pasealekua
Gil Harushen koreografia, tradizioei eta aurrerabideari buruzkoa. Getarian inspiratua dago, genero ikuspuntu batetik.