Agenda
Arku-dantza
2022/08/05 11:00
Lanestosa
Abuztuaren 5ean, Elurretako Ama Birjinaren egunean egiten dute Dantza edo Arku-dantza Lanestosan.
Zortzikoa
2022/08/05 12:00
Gasteiz, Espainia plaza
Gasteizko zortzikoa. Soka Dantza. Gasteizko dantzariak. Udal Txistulari Banda. Espainia plazan.
Ikurriñari omenaldia
2022/08/05 13:00
PLAZA BERRIA
Gure taldea sortu zenetik gure lehen emanaldietako bat ikurriñari omenaldia izan zen, Andra Mari Zuriaren jaietan. Guretzat oso egun berezia izan da betidanik, edozein algaratar egutegian gorriz azpimarratutako data, finean, esperientzia deskribaezina. Aurten, omenaldia eskeiniko dugu berriz 13:00etan Plaza berrian, Gasteizen. Zatoz gurekin batera gozatzera eta ondo hasi jaiak!
Haurren Dantza Suelto Txapelketa 2022
2022/08/05 18:00
Oiartzun, Beheko plaza
Oiartzungo Xanistebanak 2022 jaien barruan, Aldeguna Elkarteak Oiartzungo 30. Haurren Arin-Arin eta Fandango Txapelketa antolatzen du.
Patxi Perez eta Konpainia
2022/08/05 23:00
Oiartzun, Don Eztebe plaza
Oiartzungo Xanistebanak 2022 jaien barruan, Patxi Perez eta Konpainia taldearekin erromeria.
Dantzaldia: Laket
2022/08/05 23:00
Getaria, plazan
Getariako Salbatore jaien barruan, dantzaldia Laket taldearekin.