Agenda

Oinkari: Gazte

Noiz

2022/07/22 20:00

Non

Urkabustaiz, Plaza

Betiko gazte sentitzea askoren desio eta ametsa izan arren, Gazteen kontra aritzeko joera oso hedatua dago gizartean. Hedatuegia. Pandemia garai honetan, adibidez, komunikabideak segurtasun neurriak hausten dituzten gazteei buruzko albisteekin bete dira. Axolagabekeriaz jokatzea egotzi zaie behin baino gehiagotan, haien jokaerak kriminalizatuz eta haien ahotsa isilaraziz.

Zer dute Gazteek esateko, ordea? Zein iritzi dute bizitzen ari garenaz? Zein iritzi gizarte honen egoera politiko sozial eta kulturalez? Zein iritzi gurasoez, hezkuntza sistemaz? Zer dute buruan? Zer bihotzean? Zerk mugiarazten ditu? Zerk biziarazi? Zein da haien ahotsa? Zein haien dantza? Haien mugimendua?

  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga.
  • Koreografia: Eneko Gil.
  • Testuak: Agurtzane Intxaurraga.
  • Antzezleak: Lierni Kamio, Aiora Escudero, Fermin Escudero, Gorka Duran, Amaia Aizpurua, Beñat Monfort, Maitane Irurzun, Izaskun Aizpurua, Aimar Garaiar, Lide Bengoetxea.
  • Musika zuzenean: DJ Martin Little/ Zigor D.J, Eneko Dieguez, Agurtzane Intxaurraga (ahotsa)

Irakurri gehiago

Martzillako Dantzariak eta Faltzesko Makaia Dantza Taldea

Noiz

2022/07/22 20:30

Non

Lodosa, Espainia Plaza

Kultur 2022ren barruan.

Urtero, abuztuaren 24an, Martzillako dantzak egiten dira Pluko Andre Mariaren eta San Bartolomeren omenez. Bi kalejira egiten dira, agintariena eta prozesiokoa. Gainera, zaindariei eskaintzak egiten zaizkie parrokian, haien egun handian (abuztuaren 5ean eta 24an, hurrenez hurren), eta makil dantza (paloteado), pikoa, arku dantza eta jota dantzatzen dira. Musika Jose Luis Fraile iruindarrak konposatu zuen, eta, dantzetarako, Baztango Mari Cruz Goñi eta Amadeo Arretxearen laguntza izan zuten. Jantziak Marecilla Emakume Elkarteak eginak dira, eta urre koloreko xehetasunak, eskapularioak, kaskabiloak, Andre Mariaren dominak eta espartinak dituzte, besteak beste; horrez gain, Andre Mariaren egunean albaka banatzen da. Pertsonaia ospetsu batek ere parte hartzen du zikloan, bazter nahasleak (zascandil), koloretako trajea eta maskara jantzita; zaku batean, dantza bakoitzean erabiliko diren tresnak daramatza: makilak eta kriskitinak. Koloretako zintak eta kaskabilo handiak dituen makila bat ere badu, dantzariak prozesioan eta dantzetan gidatzeko.

Irakurri gehiago

Nazioarteko Folklore Jaialdia: Elgoibar

Noiz

2022/07/22 22:30

Non

Elgoibar, Maala

Nazioarteko Folklore Jaialdia izango da Elgoibarren. Uztailaren 22an gaueko 22:30ean Maalako parkean elkartuko dira. Aurretik, kanpoko taldeei harrera egingo diete Elgoibarko Udalak eta Haritz E.D.T.k udaletxean. Nazioartetik honako bi talde hauek datoz: “University” Flying-Georgians eta Netos de Bandim Guinea Bissautik.



Irakurri gehiago