Agenda

Antioko ezpata-dantza eta soka-dantza

Noiz

2022/07/02 09:00

Non

Zumarraga

Ezpata-dantza eta soka-dantza Zumarragan, Antioko Amaren baselizan, Santa Isabel egunean. 

9:30 Euskadi enparantzan elkartu eta herriko agintariak nahiz herritarrak eta ezpata-dantzariak Andre Maria Jasokundekoaren parrokia-elizatik pasaz, herriko parrokiako kabildoarekin batera, Antioko Amaren elizara igoko dira.
11:00 Antioko Amaren eliza. Meza Nagusiaren hasieran herriko dantzariek ezpata-dantza eskainiko diote Ama Birjinari. Ondoren, berriz, elizaren inguruan prozesioa txistulari eta ezpata-dantzariekin batera.
12:30 Ohorezko aurreskua eliza aurreko zelaian.
17:30 Erromeria.

 

Irakurri gehiago

Dantzaz: Basoa

Noiz

2022/07/02 18:00

Non

Bilbo, Arriaga plaza

* Bilboko Kalealdia 2022 -  Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiaren barruan.

Bi saio: 18:00 / 20:30

Basoa: iluna, estaltzen duena. Gune majikoa, baita beldurgarria ere. Historia garaikideko erreferentziazko gune bat estali nahi izan duena bezalakoa. Errefuxiatu-gunea, kontzentrazio-esparrua… Gurs, milaka pertsona bildu eta pilatu zuen lekua, ehundaka pertsona hil ziren lekua, Guregandik oso hurbil dagoen leku bat, historian hain urrun ez dagoena. Gursen abiapuntua izango dugu gaur milaka eta milaka pertsonak gerrak eta pobreziagatik pairatu behar duten egoerari buruzko hausnarketa egiteko eta mezu poetikoa zabaltzeko. Gurs iragana eta gaur eguna lotzen dituen zubia da.

  • Koreografia: Josu Mujika
  • Musika: Iñaki Salvador.
  • Testuak: Xabier Sukia.
  • Ahotsak: Xabier Sukia, Arantxa Arza, Marie Luyten, Miriam Mohamed.
  • Zuzendari artistikoa: Adriana Pous
  • Jantziak: Maialen Miranda, Naroa Minchero.
  • Produkzioa: Dantzaz.
  • Dantzariak: Oier Abrego, Pauline Bonnat, Saioa Belarra, Alicia Cayrou, Elene Carreto, Marina Eskisabel, Araitz Lasa, Aitor Jimenez, Iker Sanz, Xian Martinez, Julen Rodriguez, Diego Urdangarin, Beñat Urrutia.
  • Argazkiak: Blanca Razquin.
  • Bideoa: Beñat Gereka (Txikota Komunikazioa).
  • Komunikazioa: Kultur Atelier.

 

Irakurri gehiago

Sahatsa Plazan

Noiz

2022/07/02 20:00

Non

Azpeitiko Plazan

SAHATSA PLAZAN 
Mendez mende iraun duten “Dantzari Dantza” Bizkaiko dantzen indarra eta 
Gipuzkoako hautatutako dantzen bilduma laburra izango dira emanaldiaren 
atariko aurkezpena egingo dutenak.
Urrundik heldu naiz eta Gogoaren baitan doinu entsutetsuek emango diote 
bidea ondoren izango diren Fandango bizi bezain dantzagarri eta Urkiolako 
Aita San Antonio sormenei. 
Urkiolatik, Lanestosako ustai koloretsuez Bizkaia agurtu eta Sahatsak 
plazarako taxututako ikuskizunari amaiera emateko, Etxahun Iruriri keinu 
egingo zaio bere Agur Zuberoaz.
“Sahatsa Plazan” Irudi eta doinu anitzez gozatutako ikuskizuna.

Irakurri gehiago