Agenda
Sestaoko egu-dantzak
2022/06/04 13:00
Sestao
Sestaoko Eusko Lorak taldeak argiaren aroko dantzak plazaratuko ditu. Honako ibilbidea izango du segizioak:
13:00 Hiru Kontzejuen plaza
13:20 Los Baños Kalea
13:30 Kasko plaza
13:45 San Pedro plaza
Eva Guerrero: Gorpuztu Laburra
2022/06/04 13:00
Bilbo, Karmelo plaza
Proposamen honek bere oreka bilatzen ari den emakume bat erakutsiko du, bere piztiekin borrokan. Hainbat erlijiotako gorputzaren erabileraren inguruan egindako bilatze lanaren emaitza da Gorpuztu eta horren bertsio murriztua, biluziagoa da Gorpuztu Laburra; eszenografia eta zuzeneko musika kendu eta dantzaria bakarrik mantendu da.
Eszena Kalera 2022 zirkuituaren barruan.
Proyecto Larrua: Muda
2022/06/04 13:00
Bilbo, Karmelo plaza
Lozorrotik edo norberaren geldialditik ateratzea eta pauso bat ematea azal mudatze nahigabeko horretarantz, zeina genetika eta ingurumenarekin lotuta baitago, eta oso beharrezkoa baita berritzeko. Irudia animalia askoren gorputzaren estalduraren berritzea da, aldaketa bat, garai berri bat adierazteko. Maddi Ruiz de Loizagak eta Helena Wilhelmssonek Larrua Proiektuaren bosgarren urteurrenean interpretatutako dantza-pieza da
- Koreografia: Jordi Vilaseca
- Antzezleak: Helena Wilhelmsson, Laia Santanach
- Musika: Marc Alvarez
- Jantzigintza: Marilo Miguez
* Eszena Kalera 2022 zirkuituaren barruan.
Kriskitin eta Algara
2022/06/04 18:30
Durango, Andra Mariko Elizpea
Kriskitin eta Algara dantza taldeek dantza erakustaldia. Euskal Jaiak.
Euskal Jaiak Durangon
2022/06/04 18:30
Durango - Andra Mariako Elizpean
Datorren larunbatean, ekainak 4, Durangoko Euskal Jaietan dantzatzeko aukera izango dugu Kriskitin dantza taldearekin batera. Animatu!
José Luís Sendarrubias: Odisea en PVC
2022/06/04 19:00
Bilbo, La Fundicion
Itxura hain da garrantzitsua, ezen nahi dugunaren imitazio hutsa asetzen baitigu. Heroi modernoaren bakardadea perfektua da; izan ere, bertan, loria lortzen ez badugu, gutxienez nahi duguna izan dezakegu. Plastikoak inplizituki dakar munduaren distira osoa kostu baxuan lortzeko promesa. Mitoaren etxekotzeak patutik ihes egitea ahalbidetu digu, geure unibertsoko jainko bihurtuz, une zoriontsu eta betiereko asegabeetan.
- Koreografia eta interpretazioa: José Luís Sendarrubias
- Diseinua eta argiztapena: Paloma Parra
- Sorkuntza egonaldia: Teatro Pradillo
- Laguntza: Ana Buitrago y María Cabeza de Vaca
- Bideo eta argazkiak: Luiscar Cuevas
Akram Khan Company: Jungle book reimagined
2022/06/04 19:00
Bilbo, Arriaga Antzokia
Akram Khan nazioarteko koreografo handi eta ezagunak Oihaneko liburua (Jungle Book) berrimajinatu du, eta obra guztiz berria eraiki du Rudyard Kiplingen jatorrizko istorioan oinarrituta, partitura original batekin gainera. Istorio maitagarriaren berrinterpretazioa beste ikuspegi batetik abiatzen da, gure mundua heredatuko duten eta etorkizuneko narratzaile bihurtuko diren gaurko haurren begiradatik.
Oihaneko liburuaren sustraietan, gizateriak naturari egiten dion kalte sakona dago. Akramek eta bere taldeak Mowgliren bidaia berrimajinatu dute, klima-aldaketaren inpaktuak suntsitutako mundu batean harrapatuta dagoen errefuxiatu baten begiradaren bitartez. Haur horrek lagunduko digu guk, mundu modernoak, isilarazi nahi ditugun mundu naturalaren ahotsak berriro entzuten. Jungle Book Reimagined (Oihaneko liburua berrimajinatzen) hamar dantzarik interpretatzen dute, proiekzio ederretan eta musika oroitarazlean oinarritzen den eszenografia oso bisual batekin, agertokia gaurko mitoetan murgiltzen den mundu magiko bihurtzeko.